Ikergazte
Permanent URI for this collectionhttps://gordailua.ueu.eus/handle/123456789/2120
Browse
Recent Submissions
Item Nobel Saridun Klik erreakzioaren baliagarritasuna konposatu biologikoak eransteko polimero gainazaleanSánchez Bodón, Julia; García García, Ane; Diaz Galbarriatu, Maria; Lopes , Ana Catarina; Moreno Benitez, Maria Isabel; Vilas Vilela, Jose LuisAzken urteetan, hezur edo artikulazio akastunen funtzioa berrezartzeko inplante kirurgikoak erabiliak izan ohi dira. Halaber, azken urteetan inplanteen osteointegrazio ona bermatzen duten materialak lortzea erronka zientifikoa bihurtu da. Izan ere, biomaterialaren gainazalaren propietate fisiko kimikoek pazientearen erantzuna modulatzen dute. Hori dela eta, funtsezkoa da aktibitate antiinflamatorioa eta bakterioen aurkako propietateak dituzten inplanteak diseinatzea. Azken hamarkadan Klik kimika aukera interesgarria bilakatu da biomolekula konplexuak material desberdinen gainazaletara kobalenteki lotzeko. Lan honetan biomedikuntzan interesa duen molekula organiko baten inmobilizazio kobalentea deskribatzen da poliazido L-laktikoa (PLLA) polimeroa gainestaldura gisa erabiliz. Proposatutako metodologiaren berrespena Ultramore-ikuskor (UM-Ikus), mikroskopia fluoreszentea, X izpien espektroskopia fotoelektronikoa (XPS) eta angelu kontaktuaren bidez balidatu da.Item Izorratu gabe ikertzea: PIT Tagen erabilera Euskal Herriko saguzar kabernikoletanOlasagasti Hosteins, Lander; Aldasoro Lezea, Miren; Vallejo Lopez, Nerea; Goiti Ugarte, Urtzi; Aihartza Azurtza, Joxerra; Garin Atorrasagasti, InazioSaguzarrez hitz egiten dugunean, ugaztunen artean dibertsoenetarikoa den Chiroptera ordenaz ari gara. Dela ikerketan, dela kudeaketan banakoak identifikatzeko markak jarri behar izaten dira maiz. Hori horrela, saguzarrak markatzeko marka eta metodo ugari daude eskuragarri, bakoitzak bere abantailak eta desabantailak dituelarik. Horien artean, PIT Tagek animaliak pasiboki detektatzea ahalbidetzen dute, baina hauen erabilera espezie fisurikoletara egon da mugatua. Aurrerapen teknologikoei esker, lan honek PIT tagak baliatuz 3 saguzar espezie kabernikolaren populazio-ekologia eta ekologia espaziala ikertu ditu, lehenengoz Europan. Antenen detektagarritasuna hain izan da handia Jolly-Seber modeloek % 99 baino detektagarritasun balio altuagoak eman dituztela bai Myotis myotis-en eta bai Rhinolophus euryale-n. Bi espezie horien kasuan lehen urteko animalien biziraupena aldakorra izan da urtetik urtera. Gainera, emaitzek adierazten dute lehen urtea dela kritikoena hilkortasunari dagokionez espezie horientzat. R. euryale gazteak sexuarekiko independentea den filopatria eredua erakutsi dute; M. myotis gazteen artean, aldiz, soilik emeak izan dira filopatrikoak. Bukatzeko, M. schreibersii gazteek lehen urtean bertan distantzia luzeko mugimenduak egiten dituztela behatu da. Hori horrela, lan hau aurrekaria da metodologia hau saguzar kabernikoletan aplikatzean eta datozen urteetako erronkak finkatzen ditu.Item Dislipidemiaren aurkako tratamentu berriak nanopartikulak erabilizSan José Urteaga, Ane; Larrea Sebal, Asier; Jebari Benslaiman, Shifa; Benito Vicente, Asier; B. Uribe, Kepa; Galicia Garcia, Unai; Martin Plagaro, CesarHiperkolesterolemia dislipidemia ohikoena da, eta odoleko LDL-C (ingelesetik, low-densitylipoprotein cholesterol) maila altua izateagatik bereizgarria da. LDL-C maila altuak zuzenean lotu izandira gaixotasun kardiobaskularrak garatzeko arriskuarekin; horregatik, garrantzitsua da gaixotasunhorri aurre egiteko terapia berriak garatzea. Ikerketa honen helburua izan da ApoE (ingelesetik,Apolipoprotein E) proteinan oinarritutako nanopartikulak garatzea azido bempedoikoaren, estatineneta siRNA (ingelesetik, small interfering RNA)-ren bidezko tratamenduen eraginkortasuna hobetzeko.Izan ere, LDL barneraketa eta LDLr (ingelesetik, low-density lipoprotein receptor) adierazpenakuantifikatu dira tratamenduak probatu ostean, eta emaitza esangarriak lortu dira.Item Kutsatutako eraikuntza-materialen lixibiazioz eratorritako kutsatzaileen eraginaren ebaluazioa ondoko lurzoruetanVázquez de la Fuente, Iñaki; Prieto Taboada, Nagore; Gredilla Altonaga, Ainara; Arana Momoitio, Gorka; Madariaga Mota, Juan ManuelKontzentrazio handietan metal astunak arriskutsuak izan daitezke lurzoruetan. Horregatik, oso interesgarria da lixibiazio-egoerak aztertzea, non ur-fase batek gainazal solido bateko metal adsorbatuak mugitzen dituen. Lan honetarako lurzoruko laginak hartu ziren urtetan metatutako karga kutsatzaile handia zuen eraikin historiko baten ondoan, Punta Begoña (Bizkaia). Lurzoruan zegoen metalen kontzentrazioa Indukzio Bidez Akoplatutako Plasma - Masa Espektrometria (ICP-MS) erabilita determinatu zen. Eraikinaren oinarrian kokatutako lurretan metatutako metalak Fe, Mg, Na, Ba eta Co izan ziren bereziki, zeinak lixibiazioaren ondorioz metatu izan ahal diren. Lurzoruen Legeko (4/2015) Ebaluazio Balio Adierazgarriak (EBA balioak) kontuan hartuta, Punta Begoña Pb-z kutsatuta egoteko arriskua badagoela ondorioztatu zen.Item Itsasaldiak eta urte-sasoiak oskol-dimentsioen eta oskol-dentsitatearen moldapena dakar Mytilus galloprovincialis muskuiluanPrieto Cebrecos, Maitane; Berrojalbiz , Xabier; Benito Fernandez, Denis; Izagirre Aramaiona, Urtzi; Ibarrola Bellido, IrrintziMuskuiluetan, oskolaren osotasunak biziraupena zehazten duen heinean, hautespen-presio indartsu baten menpe dago, eboluziorako eragile oinarrizkoa bilakatzen duena. Ikerketa honetan, urtaro eta itsasaldiak izan dezaketen eragina aztertu da oskolaren dentsitatean eta oskol dimentsioen eskala-erlazioetan. Muskuiluak bi hilabetetan (maiatza eta azaroa) eta bi populazioetatik (mareartea eta mareazpia) jaso ziren. Populazio-jatorriak eragin handia dauka muskuiluen oskol-forman, egokitzapen morfologiko espezifiko bat izanik marearteko habitat gogorrera moldatzeko. Oskol dentsitatea, aldiz, urtaroaren arabera aldatzen da: oskol sendoagoak ageri dira maiatzean, neguko baldintzen isla izan daitekeena. Emaitzek muskuilu-hazkuntza ulertzeko baliagarriak dira, hainbat aplikazio zientifiko dituztelarik; hala nola, ekologian edo toxikologian.Item Partikulen azeleragailuetan mikrofoniak kontrolatzeari buruzko oinarrizko kontzeptuak: MADRC algoritmoaElejaga Estiballes, Ander; Jugo Garcia, Josu; Echevarría Fernández, PabloArtikulu honen helburu nagusia partikulen azeleragailuetan kargatutako partikulak azeleratzeko oinarrizko kontzeptuak modu errazean azaltzea da, baita mikrofoniak kontrolatzeko arloan egiten ari garen lana ezagutaraztea ere. Horrela, dibulgazio-lan honen bidez, publiko ez-zientifikoarentzat eskuragarriago bihurtu nahi da makina horiei buruzko ezagutza, zalantzarik gabe gizateriaren mugarri zientifikoak baitira. Horretarako, lehenik eta behin, partikulen azeleragailuek gaur egungo gizartean dituzten erabilerei eta garrantziari buruzko azalpen labur bat egiten da. Ondoren, makina horien funtzionamendua ulertzeko oinarri teorikoak planteatzen dira, Lorenz-en indarrak eta erresonantziak bezalako oinarrizko kontzeptuak azalduz. Azkenik, kabitate erresonante deiturikoetan nabarmen berezia egiten da, partikulak azeleratzen dituzten gailuak baitdira. Gure lana kabitate supereroaleek (SRF) jasaten duten egungo arazo bat da, mikrofonien bidezko desintonizazioa deritzona. Desintonizazio hori kabitateak jasaten dituen perturbazio mekanikoetatik dator, eta horrek eraginkortasuna galtzea dakar partikuletara energia transferitzerakoan. Horrela, proposatzen dugun soluzioa ere labur-labur aipatzen da (Modified Active Disturbance Rejection Algorithm edo MADRC), eta orain arte lortutako emaitzak azaltzen dira.Item Hil bizirauteko: Pseudomonas aeruginosaren Tse5 toxinak, poroak sortzen ditu zelula etsaien mintzetanGonzalez Magaña, Amaia; Altuna Alvarez, Jon; Velázquez Ávarez, Carmen; Queralt Martín, María; Alcaraz Gonźalez, Antonio; Albesa Jové, DavidHirietako lurzoruek zenbait metal izan ditzakete, horietatik batzuk toxikoak direlarik. Metalak eta metaloideak giza-gorputzean sar daitezke, inhalazio, ingestio edo azaleko absortzioaren bidez. Kontuan izanda 1 eta 12 urte bitarteko haurren eguneko batezbesteko ingestio-dosia 200 mg·egun-1 dela, digestio prozesuaren bidez lurzorutik barneratu daitezkeen metalak determinatzeko in vitro metodologia desberdinak proposatu dira. SBET (Simplified Bioaccessibility Extraction Test) metodoak giza-urdaileko baldintzak simulatzen ditu. Ikerketa honetan 27 lurzoru-lagin bildu dira Donostiako aisialdi-guneetan, metal eta metaloideen (Fe, Ni, Zn, As, Cr, Cd eta Pb) bioeskuragarritasuna ebaluatzeko. Aztertutako elementu guztien kontzentrazioa Lurzoruen Legeko (4/2015) Ebaluazio Balio Adierazgarrien (B-EBA) azpitik agon arren, SBET metodoak Zn, Pb eta Cd metal bioeskuragarrienak bezala identifikatzea ahalbidetu du.Item Cantor entropia altuko aleazioaren emisibitate infragorriaren eta egoera mikroestrukturalaren azterketaBallarena Tellechea, Mikel; Gabirondo López, Jon; López Ferreño, Iñaki; Echániz Ariceta, Telmo; Fuente Dacal, Raquel; Straumal , Boris; Lopez , Gabriel AlejandroEntropia altuko aleazioak azken hamarkadan ikerkuntzan hauen propietate bikainak direla eta interes handiahartu duten materialak dira. Propietate termo-optikoen ezagutza ezinbestekoa da material berrien garapenerako,aldiz oraindik ez da aleazio berri hauen horrelako neurketarik egin. Lan honetan Cantor aleazioaren azterketamikroestruktruala egin da alde batetik eta norabidezko emisibitate espektralen neurketa espektro infragorrianbestetik. Honen bidez ikusi da aleazio honen testura kristalografikoak ez duela eraginik emisibitate balioetan.Item Ekosistema zerbitzuen ebaluazioa lurraldea-antolamenduan integratzen Urdaibaiko Biosfera ErreserbanOrtega Barrueta, Unai; Ametzaga Arregi, Ibone; Sertutxa Irazola, Unai; Peña López, LorenaHabitaten fragmentazioa gure planetak bizi duen biodibertsitatearen galeraren arrazoi nagusietako bat da. Horrek eragin zuzena izan du ekosistemen funtzionamenduan eta, ondorioz, ekosistemen zerbitzuen (EZ) horniduran. Horregatik, Europako Batzordeak, 2013ko komunikazio batean, Azpiegitura Berdea (AB) kontzeptua ezarri zuen, biodibertsitatea, konektibitate ekologikoa eta kapital naturala babesteko helburuarekin. Ikerlan gehienek animalien mugimenduan oinarrituta ABak identifikatzen dituzte, EZen hornidura kontuan hartu gabe. Ikerlan honetan, AB identifikatzeko metodo berri bat aurkezten da, animalien mugimendua zein EZen hornidura kontuan harturik. Metodologia berria Urdaibaiko Biosfera Erreserban (UBR) inplementatu zen. Bertako ABa identifikatzeko xedeaz, bai espezieen mugimenduan oinarrituriko ikuspuntua eta bai EZetan oinarrituriko ikuspuntua, biak integratu genituen kostu txikieneko bidea (least-cost path) deritzona erabiliz. Identifikatutako ABak UBRaren azaleraren %36 hartu zuen. EZ hornidura kontuan hartu izanari esker, ekosistema garrantzitsuak sartu ziren amaierako ABan, hala nola larre-belardiak eta padurak. Lortutako informazioa baliagarria izan daiteke erreserbako naturaguneetan lan egiten duten organizazio eta erakundeentzat.Item Aljeriako behien nodulu linfatikoetatik isolatutako Pseudochrobactrum algeriensis espezie berriaren deskribapena eta Pseudochrobactrum generoa identifikatzeko tresna molekularraren garapenaLoperena Barber, Maite; Khames , Mammar; Renau Mínguez, Chantal; Zuñiga Ripa, Amaia; Coscollá Devis, Mireia; Oumona , Mustapha; Moriyón Uria, Ignacio; Conde Álvarez, RaquelBruzelosi azterketa bakteriologiko batean, Brucella ez ziren hiru andui isolatu ziren Aljeriako behi batzuen nodulu linfatikoetatik. Diagnostiko tresna klasikoekin ez zen lortu bakterio horiek identifikatzea. Genomaren analisietan oinarrituta, isolatuak ia berdin-berdinak ziren eta Pseudochrobactrum generoan sartzen ziren, Brucellatik oso hurbil dagoen generoa, Brucella ugaztun ezberdinak kutsa ditzakeen bakterio zoonotikoa izanik. Datu genomiko, fisiologiko eta biokimikoen arabera, organismo horiek Pseudochrobactrum generoko espezie berri bat osatzen dute, eta Pseudochrobactrum algeriensis izena proposatu zen. 16S-PsO-F/R hasle bikote berria 16S rRNA genean oinarritzen da eta espezifikoki Pseudochrobactrum espezie guztiak detektatzen ditu.Item Kolesterol zunda bioortogonal baten bidezko nanoeskala mailako lipido hetereogeneotasunaren behaketa zeluletanOlazar Intxausti, June; Lorizate Nogales, Maier; Terrones Uria, Oihana; Nieto Garai, Jon Ander; Contreras Gomez, XabierBaltsa lipidikoaren kontzeptua proposatu zenetik 20 urte baino gehiago igaro diren arren, nanoegitura horien existentziak oraindik ere eztabaidagai izaten jarraitzen du, ez baitago egitura horien nanoantolaketa ikertzeko zelula bizietan erabili daitekeen metodo ez-inbaditzailerik. Artikulu honetan kolesterol zunda bioortogonal bat garatu da (chol-N3), zeina bereizmen handiko mikroskopiaz baliatuta, 50 nm baino gutxiagoko lipido-baltsak zelulen mintz plasmatikoan zuzenean ikusi eta karakterizatzeko metodo baliagarria den. Zunda honek kolesterol endogenoa ordezkatzen du mintz sintetiko eta zelularretan, asaldurarik gabe.Item Euskal estuarioetako sedimentuetako mikroorganismo harizpidunen aniztasuna: Genomen analisia ikuspuntu bioteknologikotikOtamendi Elizalde, Ainara; Agirrezabala Urkia, Ziortza; Pérez Cruz, Carla; Liébana Garcia, Raquel; Berregi Abalde, Iñaki; Lanzen , Anders; Alonso Sáez, Laura; Dueñas Chasco, Maite; Etxebeste Juarez, OierItsas inguruneetan mikroorganismo-aniztasun handia dago. Mikroorganismo horien genomek estres-baldintzetara egokitzea ahalbidetzen diete, hala nola gatz-kontzentrazio handiak eta elikagai-eskasia, zein polimero konplexuak degradatzea. Ezaugarri horiei esker, itsas mikroorganismoak tresna bioteknologiko berriak garatzeko iturri baliotsua dira. Lan honetan, euskal kostaldeko estuarioetako sedimentuetatik mikrobio harizpidunak isolatu eta fenotipikoki karakterizatu dira, polisakarido konplexuak degradatzeko edo/eta ingurunera pigmentuak jariatzeko gaitasunean oinarrituta. Hala, intereseko hiru espezieren genomak lehen aldiz sekuentziatu dira, eta haien CAZyme-en zein metabolito sekundarioen gene-multzoen azterketak iradokitzen du jarduera entzimatiko berrien eta metabolito sekundarioen iturri gisa erabil daitezkeela.Item Mendiko larreetako polinizatzaileen bazka-portaera aldaketak denbora eta espazioanArtamendi Arzamendi, Maddi; Magrach , Ainhoa; Aldezabal Roteta, Arantza; Domínguez Lapido, PaulaBizidunen arteko elkarrekintzak biodibertsitatearen egituraren funtsa dira eta sare ekologiko konplexu eta dinamikoak sortzen dituzte. Landare-polinizatzaile sare mutualistak landareen ugal arrakastaren sostengu dira. Elkarrekintza sare hauek ez dira estatikoak eta denboran eta espazioan bereizirik aztertu behar dira. Horregatik, ikerketa honen helburu nagusia Gorbea Parke Naturaleko landare-polinizatzaile sare mutualistaren aldakortasun espazio-tenporalak aztertzea da, aldakortasunean eragiten duten faktore desberdinak topatuz. Ikerketa honetan, dinamikotasun hau baieztatzeaz gain, polinizatzaileen bazka-portaeretan momentuko landare baliabideen ugaritasunak bai eta polinizatzaileek lehiakideekiko dituzten elkarrekintzek eragina dutela ikusi da.Item Hegaztien dibertsitatea Bizkaiko baso natural eta landaketa exotikoetanSertutxa Irazola, Unai; Peña López, Lorena; Ametzaga Arregi, Ibone; Ortega Barrueta, UnaiEukalipto landaketen azalera hazi egin da Euskal Herrian azken hamarkadetan. Galizian eta Portugalen egindako ikerketek erakutsi dute eukalipto landaketek hegaztien dibertsitate baxua dutela. Euskal Herrian, ordea, oso informazio gutxi dago gaiaren inguruan. Ikerketa honetan, hegaztien identifikazio eta kontaketa bidez, Bizkaiko hiru baso sistema garrantzitsuenak konparatu dira: baso naturalak (baso mixto atlantikoak eta haritz kandudunez osatutako hariztiak), eukalipto landaketak eta pinu landaketak. Gainera, hegaztietan eraginak dituzten basoen ezaugarriak identifikatu dira. Gure emaitzen arabera, hegazti dibertsitatea altuagoa da basoetan landaketetan baino eta zuhaitzen dentsitateak eta altuerak, eta landare aberastasunak hegaztien dibertsitatean eragina dute.Item Mikroplastikoen analisia sedimentuetan: Prozedura baten proposamena, balidazioa eta aplikazioaUribe Martinez, Uxue; Maupas , Thomas; Gomez Laserna, Olivia; Kortazar Oliver, Leire; Fernandez Cuadrado, Luis Angel; Mijangos Treviño, Leire; De Diego Rodriguez, AlbertoMikroplastikoak (MP) nonahikoak dira itsas ingurunean. Haien banaketa zabalaren ondorioz, eta kutsatzaileak adsorbatzeko duten gaitasunagatik, MPen toxizitatea uretako organismoentzat handia da. Azken urtetan, sedimentuetako MPen kutsadurari buruzko ikerketa asko egin izan dira. Hala ere, ez dago metodo estandarizaturik laginketa egiteko, laginak prestatzeko eta analisiak burutzeko. Bibliografian aurkitutako hainbat metodo aztertu ondoren, sedimentuetan dauden MPak detektatzeko eta karakterizatzeko metodo bat proposatzen eta balioztatzen dugu lan honetan, benetako laginetan frogatuta emaitza onak eman dituena.Item Nola ezagutu dezakegu gure esposoma?Musatadi Larrucea, Mikel; Caballero , Claudia; Andrés Maguregi, Asier; Bustamante , Paula; Gerekaetxebarria Bilbao, Eider; Zumalabe Gonzalez, Jon; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Zuloaga Zubieta, OlatzEsposoma gizakiok bizitza osoan zehar jasaten ditugun esposizio guztiek osatzen dute. Horien artean, konposatu kimikoekiko esposizioa nabarmendu daiteke. Substantzia kimikoak gure egunerokoan nonahi daude eta etengabeko erabileraren ondorioz, gorputz barrura barnera ditzakegu. Gorputzean ematen diren erreakzio metabolikoen ondorioz, konposatuak eraldatu eta gernutik kanporatu ohi dira. Hori dela eta, gernua esposoma aztertzeko jariakin interesgarria da. Lan honetan, konposatu kimikoen bi familia (disruptore endokrinoak eta konposatu mugikor eta iraunkorrak) eta hauen metabolitoak gernuan analizatzeko metodo analitikoak deskribatzen dira likido kromatografia-masa espektrometria erabilita.Item Axioi InflazioaFigueroa , Daniel G.; Lizarraga Olano, Joanes; Urio Garmendia, Ander; Urrestilla Urizabal, JonLan honetan axioi inflazio ereduaren dinamika ez-lineala ikertu dugu.Horretarako gauge eremuek infla-toiaren dinamikan eragiten duten erreakzioa aztertu dugu, eta tresna gisa lattice simulazioak erabili ditugu,askatasun gradu guztiak aldi berean eboluzionatuta.Gainera, lortutako emaitzak lehendik zeudenekin kon-paratu ditugu, non azken hauek hurbilketa analitikoak erabilita eta efektu inhomogeneoak ekidinda lortuakdiren. Inflazioaren dinamika era egokian deskribatzeko ekuazio inhomogeneoak bere osotasunean kontsideratubehar direla ondorioztatzen dugu, eta, beraz, beharrezkoa dela fenomenologiako muga eta emaitzak birkalkulatzea.Item Alteromonas spp. generoko itsas andui baten mekanismo molekular eta zelularrak karbono polimerikoaren degradazioaren parte hartzeanArrizabalaga Luzuriaga, Uxue; Pérez Cruz, Carla; Liébana Garcia, Raquel; Bilbao , Eli; Alonso Sáez, LauraItsas bakterioek funtsezko zereginak dituzten osagai ugari jariatzen dituzte zelulaz kanpoko ingurunera: exopolisakaridoak, exoentzimak eta mintz-besikulak besteak beste. Osagai horiek parte hartzen dute karbonoaren birmineralizazioan, zelulen arteko komunikazioan eta defentsan. Hala ere, ezezagunak dira oraindik karbonoaren birmineralizazioa gauzatzen duten itsas bakterioen mekanismo zelular eta molekularrak. Artikulu honek Alteromonadacea familiako itsas eredu-bakterio baten hazkuntza eta bere elementuen jariapen-ereduak aztertzea du helburu karbono iturri ezberdinak erabilita.Item Ingurumen-kutsaduraren isla jaioberrien lehen elikagaian: substantzia arrotzen analisia ama-esneanBaciero Hernández, Inés; Ayerra , Maider; Musatadi Larrucea, Mikel; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Prieto Sobrino, Ailette; Zuloaga Zubieta, OlatzGaur egun ezagutzen den gaixotasun anitz ingurumen-kutsadurari estuki lotuta dago. Kutsatzaile horien menpe egotearen eta horrek dakartzan osasun-arazoen ikerketari “esposoma” deritzo. Gorputzari arrotzak zaizkion substantziak (xenobiotikoak) eta euren metabolitoak milaka dira eta hainbeste konposatu batera aztertzea erronka handia da analisiaren ikuspegitik. Ondorioz, espektro zabaleko konposatuen analisiak mahaigaineratzen dira. Matrize gisa, ama-esnea jariakin biologiko interesgarria da, kutsatzaileak hor metatu eta, amaren esposizioa ez ezik, jaioberriarena ere ikertzeko balioko bailuke. Testuinguru horretan, lan honen helburua esnetan 187 xenobiotiko eta metabolito analizatzeko metodoa fintzea da, etorkizunean Ama-Esnearen Euskal Bankura dohaintzan emandako esnea aztertzeko.Item Hiri-lurzoruetako metalen eta metaloideen bioeskuragarritasunaren ebaluazioaLekuona Orkaizagirre, Ainhoa; Gredilla Altonaga, Ainara; Meaurio Arrate, Maite; Madrazo Uribeetxebarria, Eneko; Garmendia Antin, MaddiHirietako lurzoruek zenbait metal izan ditzakete, horietatik batzuk toxikoak direlarik. Metalak eta metaloideak giza-gorputzean sar daitezke, inhalazio, ingestio edo azaleko absortzioaren bidez. Kontuan izanda 1 eta 12 urte bitarteko haurren eguneko batezbesteko ingestio-dosia 200 mg·egun-1 dela, digestio prozesuaren bidez lurzorutik barneratu daitezkeen metalak determinatzeko in vitro metodologia desberdinak proposatu dira. SBET (Simplified Bioaccessibility Extraction Test) metodoak giza-urdaileko baldintzak simulatzen ditu. Ikerketa honetan 27 lurzoru-lagin bildu dira Donostiako aisialdi-guneetan, metal eta metaloideen (Fe, Ni, Zn, As, Cr, Cd eta Pb) bioeskuragarritasuna ebaluatzeko. Aztertutako elementu guztien kontzentrazioa Lurzoruen Legeko (4/2015) Ebaluazio Balio Adierazgarrien (B-EBA) azpitik agon arren, SBET metodoak Zn, Pb eta Cd metal bioeskuragarrienak bezala identifikatzea ahalbidetu du.