614 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 614
Item Unitate fraseologikoen itzulpena: alemana-euskara. Corpusean oinarritutako analisiaSanz Villar, ZuriñeArtikulu honek alemanetik euskaratutako unitate fraseologikoen itzulpena izango du aztergai.Horiegin ahal izateko, 3,5 milioi hitz inguru dituen corpus digitalizatu, lerrokatu eta eleanitza sortudugu, AleuskaPhraseo corpusa, alegia. Itzulpen moduak –hau da, sorburu- eta xede-testuaren artekoharremanak– berebiziko garrantzia dauka gure kasuan, itzulpen asko –batez ere haur eta gazte literaturan(HGL)– zeharka, zubi-bertsio batetik abiatuta, egin izan direlako, eta egiten direlako. Corpusean, baiustez zuzenean bai ustez zeharka itzuli diren testuak jaso ditugu, bien artean dauden berdintasun etadesberdintasunak deskribatzeko asmoz. Horretaz gain, HGLko eta helduen literaturako (HL) testuakitzultzearen artean alderik ba ote dagoen ere aztertuko dugu.Item «Erdaraz, mesedez»: Autoitzulpen literarioa Euskal Herrian; ikuspegi orokor batArrula Ruiz, GaraziAutoitzulpenari buruz egin diren ikerlan gehienek hizkuntza bikote hegemonikoak dituzte aztergai, hizkuntzen harreman asimetrikorik aintzatetsi gabe. Autoitzulpenari hizkuntzen arteko harreman ez-pareko batetik begiratuta, ordea, euskara bi hizkuntza nagusirekin bizi baita espazio geografiko berean, sozialki nahiz sinbolikoki menderatutako hizkuntza/kulturaren ahalak eta mugak agerian geratuko dira. Analisi teoriko labur bat, lehenik, eta azterketa kuantitatibo bat, gero, argigarri izanen dira euskaratik egiten den autoitzulpen literarioari buruzko irudi orokor bat egiteko, hurrengo ikerketen oinarri.Item Aditza+izena konbinazioen itzulpen automatikoa, arau linguistikoen bidezIñurrieta Urmeneta, Uxoa; Aduriz Agirre, Itziar; Diaz de Ilarraza Sanchez, Arantza; Labaka Intxauspe, Gorka; Sarasola Gabiola, KepaLan honek aditza+izena motako Unitate Fraseologikoak (UF) eta itzulpen automatikoa ditu aztergai.Gaztelaniazko UF sorta bat eta haien euskarazko ordainak aztertu ondoren, azterketa horretatik atera-tako informazio linguistikoa Matxin itzultzaile automatikoaren sisteman sartu dugu, itzulpen-kalitateanzer eragin duen ikusteko.Bai metrika automatikoek eta bai eskuzko ebaluazioak argi erakutsi duteinformazio linguistikoak sistemaren emaitzak hobetzen dituela.Item Hizkuntza irisgarritasuna: telebistaren digitalizazioa hizkuntza gutxituen mesedeDeogracias Horrillo, MarijoLan honek ikus-entzunezkoen irisgarritasuna eta itzulpengintza ditu abiapuntu, aukera ematenbaitigute hizkuntza gutxituen presentzia bermatzeko, ikus-entzunezkoen esparruan. Entzumen- etaikusmen-urritasunen bat duten pertsonei eduki audiobisualetara sarbidea ekarri die irisgarritasunak.Ikus-entzunezko itzulpengintzak, aldiz, edukien hizkuntza ulertzea ahalbidetzen du. Audiobisualazgozatzeko modua aldatzen ari den aro digitalean, telebistan hizkuntza bat baino gehiago entzutekoaukera dago, eta erraztu egin da jatorrizko hizkuntzen kontsumo-modua. Egoera horrek bidea irekitzendigu, hizkuntza gutxituen ikuspegitik, araudi eta teknologia horiek baliatzeko euskara ikusezin izan ezdadin, ez telebistan, ezta zineman ere.Item Itzulpen Automatikoko Sistemen Analisia: Genero Alborapenaren KasuaSalaberria Saizar, Ander; Campos Tejedor, Jon Ander; García Ferrero, Iker; Fernandez de Landa Aguirre, JosebaLan honen helburua euskal komunitatean oso erabiliak diren hiru itzultzaile automatikoek generoa nola tratatzenduten aztertzea da. Tresna komertzial hauek geroz eta erabiliagoak direnez, ezinbestekoa da ikustea zein dengizartean dauden estereotipoen birsorkuntzan duten rola. Analisi honetan ogibide ezberdinetan aurki daitezkeengenero alborapenak aztertu dira, genero marka modu ezberdinetan erabiltzen duten bi hizkuntza erabiliz: euskara(genero marka neutroa duena) eta gaztelera (generoa ezberdintzen dituen markak erabiltzen dituena). Itzulpennorabideak eta jatorrizko esaldiaren testuinguruak itzulpenetan zein eragin duten aztertu da.Esperimentuhauei esker, nabarian gelditu da nola generoa esplizitua egitea ez den nahikoa alborapenak ebazteko. Albora-pen hauen nabarmentzea kalitate handiagoko eta bidezkoagoa den agertoki baterako lehen pauso bezala ikusten da.Item Bideo-jokoen lokalizazioaren ikerketa deskribatzailea: garatzailetatik jokalarietaraZorrakin Goikoetxea, ItziarBideo-jokoen salmentak urtero hazten dira eta irabazien zati handi bat lokalizazioari esker lortzen da (hots, itzulpenari gehi behar beste aldaketa tekniko, juridiko eta estetikoei esker). Erakutsiko dugu lokalizazioan hartzen diren erabakiek (kasurako, itzultzaile profesionala ala boluntarioa aukeratzea) ondorioak dauzkatela produktuan eta jokalarien iritzian. Hori frogatzeko, lotuko ditugu garatzaileen artean egindako inkesta bat, hamar bideo-jokoz osatutako corpus baten analisia eta jokalarien artean egindako bigarren inkesta bat. Horrela, lokalizazioaren bidea jarraituko dugu, garatzaileen eskuetatik hasi eta azken erabiltzaileetara heldu arte.Item Itzulpena eta interpretazioa: zurekin baina zu gabeTorralba Rubinos, Claudia MariaArtikulu honen abiapuntua itzulpenaren eta interpretazioaren arteko harremana da, eta, ondoren, hibridoak, eta, zehazki, ikusizko itzulpena aztertzen dira xehekiago. “Aldibereko interpretazioa testuarekin” izeneko modalitatea da, hain zuzen, hibrido horietako bat, eta oso maiz erabiltzen da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), batez ere Eusko Legebiltzarrean. Hortaz, erabilerak eta orain arteko ikerketa faltak justifikatzen dute modalitate hori aztertzeko beharra eta interesa. Alabaina, itzulpena beti egiten da euskaratik gaztelaniara, eta inoiz ez alderantziz. Zergatik? Artikulu honek EAEko hizkuntza-arloko araudiari eta egungo egoera soziolinguistikoari begira erantzuten dio galdera horri.Item ETB ingurune inklusiboa euskararentzatDeogracias Horrillo, MarijoETBk euskararen irisgarritasuna bermatu behar du euskara ulertzen ez duen jendeari ere aukera emanez edukiak uler ditzaten, eta horretarako azpidatziak eskaintzea lagungarri litzateke. Berdin euskara gutxi ulertzen dutenen kasuan ere, jatorrizko hizkuntzaren lagungarri litzatekeelako idatzizkoa. Eta, nola ez, entzuteko arazoak dituztenek ikus-entzunezkoetara sarbidea izan dezaten duten eskubidea bermatzeko. Horretarako ere balio baitu idatzizko bertsioak. Bidenabar, ulergarritasuna bermatzen den bitartean, euskara entzun egingo litzateke (eta ez bikoiztearen kasuan bezala, ezkutuan geratu). Horregatik uste dugu, ETB baliatu beharko litzatekeela ikus-entzunezko itzulpengintzan erabiltzen den teknologia eta irisgarritasun tresnez, hizkuntza gutxitura sarbidea emateko diskriminaziorik gabe eta aukera berdintasunean. Horixe erakusten saiatuko gara lan honetan.Item Genero-markarik gabeko elementuen itzulpena euskara-gaztelania hizkuntza-konbinaketan: Eider Rodriguezen "Bihotz handiegia"Irizar Melero, AneItzulpena jarduera neutrotzat izaten dute maiz askok. Alabaina, amaierako testuan nahitaez eragina izango duten erabakiak hartu behar dituzte itzultzaileek etengabe. Artikulu honetan, horrelako egoera bati erreparatu diogu; hain zuzen, genero-markarik gabeko elementuen itzulpenari, euskara-gaztelania hizkuntza-konbinaketan. Lehenik, fenomeno hori aztertzean kontuan izan beharreko zenbait alderdi teoriko jorratu ditugu, hala nola itzultzaileen inplikazioa, kolaborazioan egindako itzulpena eta autoitzulpena. Auzi horri heltzeko, Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin-liburutik eta horren gaztelaniazko itzulpenetik ateratako adibideez baliatu gara.Item Administrazioko itzultzaileak: lehena, oraina eta geroa(JAKIN) Del Olmo Serna, Karlos; Imaz Leunda, Maite; Montorio Uribarren, Begoña