Browsing by Author "Olivares Zabalandikoetxea, Maitane"
Now showing 1 - 15 of 15
- Results Per Page
- Sort Options
Item Antibiotikoen kutsadura ingurunean: transferentzia elikadura-katean zeharVergara Luis, Irantzu; Báez Millán, Juan Carlos; Zuloaga Zubieta, Olatz; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Prieto Sobrino, AiletteAzken urteotan, antibiotikoen kutsadura ingurunean areagotu da eta, honen ondorioz, eratorritako arazoak ere bai, bakterio erresistenteen agerpena esaterako. Antibiotikoen eta beraien degradazio produktuen presentzia monitorizatzeko beharrak, konposatu horiek guztiak ingurumeneko matrize desberdinetan (uretan, lurzoruetan eta abar) kuantifikatzeko metodoak garatu behar dira, erresistentziak non eta nola sortzen diren argitzeko, besteak beste. Lan honetan hogeita-lau antibiotiko, hiru fungizida eta hauen degradazio-produktuak aldi berean analizatzeko metodo analitikoak optimizatu eta balioztatu dira barazkietan, lurzoru:konpost nahasteetan, simaurrean eta Eisenia foetida zizareetan. Metodoen sentikortasunak lagin errealetan kontzentrazio baxuan egon daitezkeen antibiotikoen kuantifikazioa bermatu du, eta antibiotikoak elikadura-katean metatzen diren ere aztertzeko aukera eman du.Item Aztarna mailako kutsatzaile organikoen biokontzentrazioa eta metabolizazioa arrainetan: Amitriptilinaren kasuaZiarrusta Intxaurtza, Haizea; Berasategui , Ruth C.; Mijangos Treviño, Leire; Izagirre Aramaiona, Urtzi; Plassmann , Merle M.; Benskin , Jonathan P.; Anakabe Iturriaga, Eneritz; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Zuloaga Zubieta, OlatzGizakiok gure eguneroko bizitzan ehundaka produktu erabiltzen ditugu, besteak beste, zainketa pertsonalerako produktuak eta farmakoak. Produktu horien erabilpena ekosistemen kutsadurarako bide bihurtzen da, eta araztegiak ez direnez gai konposatu hauek guztiz eliminatzeko, gure ibai eta itsasoetara heldu eta bertako sedimentuetan zein biotan metatu eta transformatzeko joera erakusten dute. Zenbait kasutan, 1. eta 2. faseko metabolizazio-prozesuetan lortutako eratorriak, jatorrizko kutsatzailea baino toxikoagoak izan daitezkeela azpimarratu behar da. Lan honetan, depresioaren aurka erabiltzen den amitriptilina farmakoaren biokontzentrazioa eta metabolizazioa aztertu dira urraburu arrainetan (Sparus aurata).Item Dimentsio biko gas-kromatografia dimentsio bakarreko gas-kromatografiaren beharrak asetzen(EKAIA) Omar Onaindia, Jone; Etxebarria Loizate, Nestor; Vallejo Ruiz, Asier; Olivares Zabalandikoetxea, MaitaneItem Efektuei Bideratutako Analisia ospitaleko efluenteetan disruptore endokrino potentzialen detekziorako legamia bidezko in-vitro biosaioaz baliatuzLopez Herguedas, Naroa; Cano , Alicia; González Gaya, Belén; Alvarez Mora, Iker; Mijangos Treviño, Leire; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Prieto Sobrino, Ailette; Etxebarria Loizate, Nestor; Zuloaga Zubieta, OlatzOspitale efluenteak urgaineratutako kutsatzaileen ingurumeneko agerpenaren erantzule nagusietako bat kontsideratzen dira izaten dituzten farmako eta disruptore endokrino kontzentrazio altuak kontuan izanda. Lan honetan, efektuei bideratutako analisi (EDA) estrategia erabiltzen da bizkaiko ospitale bateko efluenteko aktibitate estrogenikoaren erantzuleak izan daitezkeen konposatuak identifikatzeko asmoz, zatikatze teknikak, legamia bidezko in-vitro biosaio bat eta susmagarrien analisia konbinatuz. Aktibitatea erakutsi duten frakzioetan detektatu diren estrogenizitatearen hautagaien artean bibliografian disruptore endokrino bezala nabarmendutako zenbait konposatu detektatu dira, hala nola, A bisfenola (1452 ng/L), butilparabenoa (37 ng/L), diurona (3.2 ng/L) eta progesterona (52 ng/L).Item Ikusezina ikusgai bihurtzearen erronka: analisi bideratutik ez-bideratura jauzia bereizmen altuko masa espektrometriari eskerMusatadi Larrucea, Mikel; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Prieto Sobrino, Ailette; Zuloaga Zubieta, OlatzKonposatu organikoek gure eguneroko bizitzan ezinbesteko garrantzia izan arren, horiekiko daukagun esposizioa kezkagarria da. Izan ere, euretariko asko kaltegarriak izan daitezke bai gizakiontzat zein ingurumenarentzat. Kimika analitikoaren ikuspuntutik, beharrezkoa da ahalik eta konposatu gehien detektatzeko metodoen garapena; hots, analisi bideratutik susmagarrien analisira eta analisi ez-bideratura igarotzea. Erronka horri aurre egin nahian, lan honetan hainbat matrizerako (giza- zein animalia-esnea eta arrain-muskulua) garatutako metodo analitikoak laburbiltzen dira, bereizmen altuko masa espektrometrian (HRMSan) oinarrituta. Susmagarrien analisiari esker, askotan jarraitzen ez diren konposatu organiko anitz identifikatzea posible izan da matrize bakoitzean.Item Ingurumen-kutsaduraren isla jaioberrien lehen elikagaian: substantzia arrotzen analisia ama-esneanBaciero Hernández, Inés; Ayerra , Maider; Musatadi Larrucea, Mikel; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Prieto Sobrino, Ailette; Zuloaga Zubieta, OlatzGaur egun ezagutzen den gaixotasun anitz ingurumen-kutsadurari estuki lotuta dago. Kutsatzaile horien menpe egotearen eta horrek dakartzan osasun-arazoen ikerketari “esposoma” deritzo. Gorputzari arrotzak zaizkion substantziak (xenobiotikoak) eta euren metabolitoak milaka dira eta hainbeste konposatu batera aztertzea erronka handia da analisiaren ikuspegitik. Ondorioz, espektro zabaleko konposatuen analisiak mahaigaineratzen dira. Matrize gisa, ama-esnea jariakin biologiko interesgarria da, kutsatzaileak hor metatu eta, amaren esposizioa ez ezik, jaioberriarena ere ikertzeko balioko bailuke. Testuinguru horretan, lan honen helburua esnetan 187 xenobiotiko eta metabolito analizatzeko metodoa fintzea da, etorkizunean Ama-Esnearen Euskal Bankura dohaintzan emandako esnea aztertzeko.Item Itsas ingurumenerako mikrokutsatzaile organiko hidrofobikoen presentzia eta eraginak aztertzeko estrategien taxutzea(EKAIA) Irazola Duñabeitia, Mireia; Posada Ureta, Oscar; Ziarrusta Intxaurtza, Haizea; Izagirre Aramaiona, Urtzi; Mijangos Treviño, Leire; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Usobiaga Epelde, Aresatz; Prieto Sobrino, Ailette; Zuloaga Zubieta, Olatz; Martinez Galarza, Iciar; Castro Ortiz de Pinedo, Kepa; Etxebarria Loizate, NestorItem Kannabinoideak eta polimeroak: hamaika aukera kapsula terapeutikoen garapeneanVillate Uribe, Aitor; Barreto , Gaston Pablo; San Nicolas Oruetxebarria, Markel; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Aizpurua Olaizola, Oier; Usobiaga Epelde, AresatzKannabis landarean aurkitzen diren kannabinoideen ahalmena medikuntzaren esparruan ezaguna da. ∆9-tetrahidrokannabinola (THC) eta kannabidiola (CBD), kannabinoide ezagunenak eta erabilienak badira ere, landarean kantitate txikiagotan aurkitzen diren kannabinoideak mantentzen dituzten eta aho-bidetik har daitezkeen produktuen eskaera dago azken aldian. Kannabinoideen aho bidezko kontsumo eraginkorra ahalbidetzen duten matrize polimerikoen erabilera aztertzeko, bi “full-spectrum” kapsula desberdin sintetizatu dira eta hauen erkaketa burutu da lan honetan. Eratutako kapsulak ezaugarri eta aplikazio-eremu desberdinak dituztenez, kannabis terapeutikoren aniztasuna modu praktiko batean aurkezteko aukera eman digute.Item Kannabinoideak pilula gisa: enkapsulazio egonkorra posible ote?Villate Uribe, Aitor; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Usobiaga Epelde, AresatzCannabis Sativa L. landare espeziean aurkitzen diren kannabinoideek interes handia piztu dute medikuntzan, batez ere, zenbait gaixotasun kronikoren sintomei aurre egiteko duten ahalmen terapeutikoa dela eta. Kannabis terapeutikoa administrazio-bideen eta produktuen artean, kannabinoideen enkapsulazioa aukera ona dirudi, osasunerako kaltegarria ez den, dosifikatzeko erraza den eta kannabinoideak ingurunetik babesten dituen metodoa delako. Lan honetan, Vibration Nozzle Microencapsulation teknikaz egindako kannabis kapsulen egokitasuna aztertuko da, bi formulazio desberdinekin lortutako kapsulak beraien artean erkatuz.Item Kannabisa: ageriko altxor ezkutua(EKAIA) Aizpurua Olaizola, Oier; Omar Onaindia, Jone; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Etxebarria Loizate, Nestor; Usobiaga Epelde, AresatzItem Konposatu disruptore endokrinoen azterketa kimika analitikoaren ikuspuntutik(EKAIA) Ros Ibarretxe, Oihana; Vallejo Ruiz, Asier; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Prieto Sobrino, Ailette; Etxebarria Loizate, NestorItem Konposatu kannabinoideen analisia matrize biologikoetan: odola, plasma, gernua, listua eta ilea(EKAIA) Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Vallejo Ruiz, Asier; Etxebarria Loizate, Nestor; Alonso Martin, IboneItem Mahatsak txerritzen(EKAIA) Aizpurua Olaizola, Oier; Vallejo Ruiz, Asier; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Navarro Villaverde, Patricia; Etxebarria Loizate, Nestor; Usobiaga Epelde, AresatzItem Nola ezagutu dezakegu gure esposoma?Musatadi Larrucea, Mikel; Caballero , Claudia; Andrés Maguregi, Asier; Bustamante , Paula; Gerekaetxebarria Bilbao, Eider; Zumalabe Gonzalez, Jon; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Zuloaga Zubieta, OlatzEsposoma gizakiok bizitza osoan zehar jasaten ditugun esposizio guztiek osatzen dute. Horien artean, konposatu kimikoekiko esposizioa nabarmendu daiteke. Substantzia kimikoak gure egunerokoan nonahi daude eta etengabeko erabileraren ondorioz, gorputz barrura barnera ditzakegu. Gorputzean ematen diren erreakzio metabolikoen ondorioz, konposatuak eraldatu eta gernutik kanporatu ohi dira. Hori dela eta, gernua esposoma aztertzeko jariakin interesgarria da. Lan honetan, konposatu kimikoen bi familia (disruptore endokrinoak eta konposatu mugikor eta iraunkorrak) eta hauen metabolitoak gernuan analizatzeko metodo analitikoak deskribatzen dira likido kromatografia-masa espektrometria erabilita.Item Sulfonamida antibiotikoen determinazioa zoruanMartin Iglesias, Sara; Mijangos Treviño, Leire; Etxebarria Loizate, Nestor; Prieto Sobrino, Ailette; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Zuloaga Zubieta, OlatzLan honetan konpostarekin ongarritutako zoruetan sulfonamida antibiotikoak (sulfadiazina, sulfametazina, sulfapiridina, sulfatiazola eta sulfametoxazola) determinatzeko metodo analitiko baten optimizazio burutu da, erauzketa solido-likidorako ultrasoinu fokatua eta solido-likido erauzketa garbiketa erabiliz. Erauzketa kuantitatiboa lortzeko, erauzketa urratseko disolbatzailearen izaera eta garbiketa urratseko eluzio profila aztertu dira. Metodo analitikoa bi mailetan berretsi da (50 ng/g eta 150 ng/g) eta lortutako berreskurapen zuzenduek (% 75-107) metodoaren zehaztasuna bermatzen dute. Metodoaren kuantifikazio mugak kalkulatu ostean (<4.6 ng/g), Neikerrek hornitutatako lurra:konpost nahastea analizatzeko erabili da.