Search Results

Now showing 1 - 10 of 27
  • Item
    [õ] sudurkarituaren igoera ekialdeko euskalkietan
    Egurtzegi , Ander
    Lan honetan euskarazko /o/ erdiko atzeko bokalaren igoera aztertzen da. Bilakabide hau fonetikokisudurkarituriko [õ]-ren igoera bezala deskriba daitekeela proposatuko da. Hots-eredu hau batez erezubereran eta erronkarieren garatu zen, nahiz eta ekialdeko beste euskalkietan ere aurki daitekeen.Hots aldaketa hau sudurkaritasunaren berezko anbiguotasun fonetikoaren bitartez azaltzeaproposatuko da, ambigutasun hau F1-en eremuan “formante sudurkariak” gehitzeak eragiten duela.Laburbilduz, lan honek deskribapen fonologikoak erraz azaltzen ez duen baina fonetikoki arazorikgabe azal daitekeen hots-eredu bat aurkezten du, fonetikaren garrantzia ikerketa historiko etafonologikoan azpimarratzen delarik.
  • Item
    Euskararako HPSG gramatikaren lehen proposamena
    Alkorta Agirrezabala, Jon
    Sintaxi konputazionala Hizkuntzalaritza Konputazionala ikerlerroko adarretako bat da. Bere helburuasintaxiko ezagutza formalizatzea da. Sintaxi konputazionalean, sintaxia formalizatzeko hainbat formalis-mo daude, ezaugarri eta helburu ezberdinekin. Artikulu honetan, euskararako HPSG gramatikaren lehenurratsak azalduko ditugu eta bidean izandako arazoak eta bilatutako konponbideak kontatuko ditugu.
  • Item
    Unitate fraseologikoen itzulpena: alemana-euskara. Corpusean oinarritutako analisia
    Sanz Villar, Zuriñe
    Artikulu honek alemanetik euskaratutako unitate fraseologikoen itzulpena izango du aztergai.Horiegin ahal izateko, 3,5 milioi hitz inguru dituen corpus digitalizatu, lerrokatu eta eleanitza sortudugu, AleuskaPhraseo corpusa, alegia. Itzulpen moduak –hau da, sorburu- eta xede-testuaren artekoharremanak– berebiziko garrantzia dauka gure kasuan, itzulpen asko –batez ere haur eta gazte literaturan(HGL)– zeharka, zubi-bertsio batetik abiatuta, egin izan direlako, eta egiten direlako. Corpusean, baiustez zuzenean bai ustez zeharka itzuli diren testuak jaso ditugu, bien artean dauden berdintasun etadesberdintasunak deskribatzeko asmoz. Horretaz gain, HGLko eta helduen literaturako (HL) testuakitzultzearen artean alderik ba ote dagoen ere aztertuko dugu.
  • Item
    Izen eta Aditzen frekuentziak SVO eta SOV hizkuntzetan
    Pastor Santamaria, Luis
    Hizkuntza guztiek desberdintzen dute Izen eta Aditz kategoria sintaktikoak eta unibertsaltasun horretan oinarrituz hainbat ikerketek erakutsi dute badagoela korrelazio bat hizkuntzen artean bi kategori hauen eta zenbait ezaugarri linguistikoen artean: komunztadura eta hitz-ordena. Hemen erakusten dugu izen-aditz erratioen datuak hainbat hizkuntzetan. Hori lortzeko, corpus digitalak erabili dira eta hizkunza bakoitzeko corpusa 300.000 hitzez osatuta dago, prentsa artikuluez osatuta. Emaitzek erakusten dute badagoela korrelazio bat izen-aditz erratioaren eta hitz-ordenaren artean: izen-aditz erratioa baxua duten hizkuntzek OV dira eta erratio handia dutenek VO. Halaber, emaitzek ez dute erakusten inolako korrelaziorik izen-aditz erratioaren eta komunztaduraren artean.
  • Item
    Euskarazko corpus orokorrak osatzeko weba ustiatzen
    Leturia Azkarate, Igor
    Testu-corpusak behar-beharrezkoak dira egoera normalean bizi nahi duen hizkuntza batentzat, eta hala da euskararentzat ere. Baina euskarazko corpus orokorren tamaina oso txikia da beste hizkuntza handiagoenekin konparatzen badugu. Horregatik, logikoa da, beste hizkuntza horiek egin duten bezala, euskarak ere “Web-as-Corpus” planteamendua (hau da, weba eta metodo automatikoak) baliatzea. Artikulu honetan azaltzen dira egileak bere doktore-tesian euskarazko corpus orokor handi bat biltzeko eta weba euskarazko corpus gisa kontsultatzeko egindako ikerketak, garatutako tresnak eta lortutako emaitzak. Lan horretan lehenbiziko aldiz lortu da 100 milioi hitzetik gorako euskarazko corpus bat osatzea, eta online jarri dira gizartearen eskura corpus hori eta weba corpus bat bailitzan kontsultatzeko tresna.
  • Item
    CAT: afasia aztertzeko tresnaren euskal egokitzapena
    Munarriz Ibarrola, Amaia; Pourquié Bidegain, Marie
    Comprehensive Aphasia Test (CAT Swinburn, Porter eta Howard, 2005) afasia aztertzeko ingelesez diseinatutako tresna bat da, eta afasiadunengan hizkuntza aztertzea eta arazo kognitiboak antzematea du xede. CAT ebaluazio-tresna Europako hamahiru hizkuntzatara egokitzen ari da, euskara tartean. Aurkezpen honetan tresna horren berri emango dugu; bereziki euskarara egokitzerakoan izan ditugun erronka nagusiak eta irtenbideak aurkeztuko ditugu. Estandarizatua izateko bidean dagoen tresna honek aukera emango du hasiberria den euskal afasiaren ikerketa bultzatzeko eta afasiko euskaldun elebidunak euren lehen edo bigarren hizkuntzan aztertzeko.
  • Item
    Euskarazko gertaeren etiketatze automatikoa
    Salaberri Izko, Haritz; Arregi Uriarte, Olatz; Zapirain Sierra, Beñat
    Argitalpen honetan euskaraz idatzitako testuetan aurki daitezkeen gertaeren etiketatze automatikorakobEVENT tresna aurkezten da. Prozesua aurrera eraman ahal izateko gertaerak identifikatzeaz gainerahauei dagozkien atributu linguistikoak ere zehazten dira.bEVENT euskararako garatu den motahonetako lehenbiziko sistema da, eta oinarritako ISO-TimeML izeneko anotazio eskema estandarrajarraitzen du. Tresnak ikasketa automatikoko metodoak eta Euskal-TimeBank izeneko corpusa baliatzenditu gertaerak etiketatzeko.Ebaluazioa Train-Test prozeduraren bitartez egin da eta identifikazioanerdietsitako prezisioa, estaldura eta F1 neurria 83.92, 72.76 eta 77.94 puntukoak dira.
  • Item
    Keinuen eta bokalizazioaren arteko harremanak bizitzaren lehen urtean: ebidentziak euskara hizkuntzatik
    de Pablo Delgado, Irati
    Ikerketa honek bokalizazioen, keinuen, begiradaren eta ebidentzia prosodikoen jabekuntzan eta konbinazio eta koordinazio prozesuetan sakontzea du helburu euskara ama-hizkuntzatzat (L1) duten ume euskaldunengan zizakadura etapatik hasita lehen hitzen fasera. Horretarako, luzetarako ikerlana burutuko da behaketa ez parte-hartzailea metodologia erabiliz. Bideo-grabaketak hamabostero egingo dira sei hilabetean zehar umeen eskolan eta etxeetan. Corpusa L1 euskara duten 10 umek osatuta egongo da 0;9 eta 1;3 bitartekoak, herri euskaldun batean bizi direnak. Komunikazio funtzioak eta ahozko produkzioa behaketa kode batekin kategorizatuko dira, analisirako ELAN eta PRAAT software espezifikoak aplikatuko dira eta emaitzak SPSS pakete estatistikoa erabiliz analizatuko dira.
  • Item
    Poesiaren eskantsio automatikoa: bi hizkuntzen azterketa
    Agirrezabal Zabaleta, Manex; Alegria Loinaz, Iñaki; Hulden , Mans
    Lan honetan poesiaren eskantsioa, hau da, poemetako egitura erritmikoaren erauztea, burutzen duguautomatikoki. Horretarako hizkuntzaren prozesamenduko ohiko teknikak eta sare neuronaletan oinarri-tutakoak erabili ditugu. Esperimentazioa bi hizkuntzarekin egin dugu, ingelesarekin eta gaztelerarekin.Emaitzen arabera, sare neuronalekin lortu ditugu emaitza onenak, bi hizkuntzetan. Gainera, ondorioztadaiteke gaztelerazko poesia erregularragoa dela ingelesezkoa baino.Egungo erronka esperimentuokeuskarara aplikatzea da.
  • Item
    Lehen Hezkuntzako Ikasle Eleaniztunen Euskarari Buruzko Pertzepzioak Translanguaging Testuinguruan. Ikerketa Etnografiko bat
    Cenoz Iragui, Jasone; Gorter , Durk
    Ikerketa etnografiko hau translanguaging pedagogian eginiko esku-hartze batean oinarritzen da, azpimarra euskararen erabileran eta euskarari buruzko jarrera zein iritzietan eginaz. Ikerketa gauzatzeko erabilitako planteamendu teorikoa “Focus on Multilingualism” izan da, Cenoz eta Gorter (2011, 2014) ikerlariek garatutakoa, zeinak ikerketan eta irakaskuntzan hizkuntzen ikuspegi holistikoa hartzeko beharra azpimarratzen duen. Metodologia berriz, gela etnografian oinarritu da, datuak behaketa, talde eztabaida eta galdetegien bidez jasoaz. Informazioa EAEko ikastetxe publiko bateko L.Hko 5. eta 6. mailako ikasleen artean bildu da eta Atlas.ti bidez aztertu. Eskola kokatzen den herrian euskararen erabilera apurka gora doa eta ikerketako lehen zantzuen arabera ikasleak euskararen egoeraz jabe dira, hala ere desoreka nabari da ikasleen euskararen erabileraren eta honen inguruko jarreren artean.