633 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 633
Item Barriers and aids for physical activity practice for people with disabilities(Udako Euskal Unibertsitatea) Juanbeltz, Leire; Iturricastillo, Aitor; Romaratezabala, Estibaliz; Rodriguez Negro, Josune; Aritzeta, Irati; Yanci, JavierItem Adin erlatiboaren eragina saskibaloiko jokalarietanArrieta Etxeberria, Haritz; Torres Unda, Juan Jose; Gil Goikouria, Javier; Gil Orozko, Susana; Irazusta Astiazaran, JonIkerketa honetan, adin erlatiboaren eragina (Relative Age Effect: RAE) aztertu da saskibaloiko jokalari gazteen errendimenduan. Horretarako, Bizkaiko eta Europako saskibaloi txapelketetako jokalarien jaiotze data, altuera eta errendimenduarekin lotutako parametroak jaso dira. Aztertu diren txapelketa guztietan jokalari gehienak urte hasieran jaiotakoak ziren. Desoreka hau nabariagoa da 12, 14, 16 eta 18 urte azpiko txapelketetan 20 urte azpiko txapelketetan baino. Maila bakoitzeko jokalari zaharrenek (urte hasieran jaiotakoek) Europako txapelketako partidetan estatistika hobeak lortu zituzten eta Bizkaian 14 eta 16 urte azpiko taldeetan zaharrenek saskibaloian jokatzeko parametro antropometriko eta fisiologiko hobeak zituzten. Beraz, entrenatzaileek eta hautatzaileek ikerketa honetan lortutako emaitzak kontuan hartu beharko lituzkete, jokalari gazteen aukeraketan hartuko dituzten erabakien eragina ekiditeko.Item Ebolaren gizarte irudikapena Euskal Herrian: nola ulertu, hauteman eta sentitu dugu?Idoiaga Mondragon, Nahia; Gil de Montes Etxaide, Lorena; Valencia Garate, JoseGizartea mehatxatzen duten fenomeno berriak ulertzeko, adibidez egungo ebola izurritea, beraiei buruzko esanahi partekatuak eraikitzen ditugu, hots, gizarte irudikapenak. Gizarte irudikapenen bidez, ebolari esanahia emateaz gain, arriskuaren hautemate maila eta emozioak ere bideratzen dira. Lan honek 294 pertsonak ebola nola ulertu, hauteman eta sentitu duten neurtu du. Emaitzek adierazi dute, ebola Afrikarekin lotutako gaixotasun arriskutsu gisa irudikatu dela. Halere, izurritearekiko norberaren arrisku hautemate eta beldur mailak ez dira oso altuak izan. Honen arrazoia, izurriteak behin eta berriz agertzeak, sortutako nekeak edota izurriteekiko bete ez diren aurreikuspen izugarriak izan daitezke. Honenbestez, egungo ebola izurritea ulertzeak etorkizuneko osasun krisiei aurre egiteko lanabesak eskainiko dizkigu.Item Substantzia alergenoak, kontserbagarriak eta ultramore-iragazkiak kuantifikatzeko metodoen garapena eta aplikazioaLopez Gazpio, Josu; Millán Martín, Maria EsmeraldaLan honetan kosmetikoen osagaiak kuantifikatzeko bi metodo aurkezten dira. A metodoa 7 kontserbagarri eta 8 lurrin alergeno determinatzeko garatu zen. B metodoa mota desberdinetako 14 kontserbagarri eta bentzofenonaren deribatuak diren 2 ultramore-iragazki determinatzeko garatu zen. Hautatutako konposatuak asko erabiltzen dira kosmetikoen eta zainketa pertsonalerako zein etxeko beste produktuen osagai gisa, eta Europako legedian aipatzen dira. Bi metodoak kromatografia elektrozinetiko mizelarrean eta lerrokatutako diodoen detekzioan oinarritzen dira. Optimizatutako eta balioztatutako metodoak lagin komertzialetan aukeratutako osagaiak kuantifikatzeko erabili ziren eta emaitza arrakastatsuak lortu ziren.Item Erresilientzia zailtasunei aurre egiteko prozesu bezala: Desoreka bipolarretan emandako zuzeneko esperientziaEchezarraga Porto, AinaraErresilientzia, ezbeharren aurrean osasun mentala mantendu, egokitu edota garatzera bideratzen duen gaitasuna da, eta buruko desoreketatik sendatzearekin lotuta dago. Ikerketa honek desoreka bipolarretik osatuta dauden pertsonetan errezilientzi prozesua kualtitatiboki aztertzea du helburu. Bakarkako eta foku-taldeko elkarrizketak, paziente hauekin zein klinikoekin eramanak, ainguraturiko teoriaren bidez aztertu ziren. Desorekarenganako errezilientzia prozesua pixkanakakoa, dinamikoa eta ez-lineala dela ezagutarazi zuten emaitzek. Inflexio-puntua, aldaketara gidatutako erabakitasun bezala nabaritu zen, jarrera eta portaeren moldaketak honen ildotik bideratuz, eta desorekari aurre egiteko hainbat baliabide garatuz (bipolar desorekarenganako errezilientzi ereduan azalduta).Item Interleukin-2 (IL-2) eta IL-15ak T linfozitoen piztutako seinalizazio bidezidorren sakoneko azterketa proteomikoaOsinalde Moraleja, Nerea2-interleukina (IL-2) eta IL-15a sistema immunologikoaren erregulazioan berebiziko garrantzia daukaten bi zitokina dira, besteak beste T linfozitoen proliferazioa sustatzen dutelako. Zitokina biek bi hartzaile-azpiunitate partekatzen dituztenez (IL-2Rβ eta IL-2Rγ) ez da harritzekoa teilakatutako hainbat funtzio izatea, baina bai da harrigarria ordea bakoitzak erantzun immunologiko espezikoak eta maiz kontrajarriak eragitea. Nahiz eta mekanismo asko proposatu diren IL-2 eta IL-15aren arteko desberdintasunak azaltzeko ez dago argi nola den posible biek hartzaile berdinak erabili arren zeluletan erantzun desberdinak sustatzea. Honen gakoa aurkitzeko asmoz, masa-espektrometria erabilita IL-2 eta IL-15ez kitzikatutako T-zeluletan piztutako seinalizazio-bidezidorrak disekzionatu eta elkarren artean konparatu digutu. Gure lanak erakutsi du bi zitokinek kitzikatutako T linfozitoen seinalizazio-sareak oso parekoak izan arren, badirela ñabardura batzuk bi zitokinen arteko alde funtzionala azaltzen lagun dezaketenak.Item Beta-endorfinaren eragina giza espermatozoideen erreakzio akrosomikoanUrizar Arenaza, ItziarEjakulatu berri diren giza espermatozoideak ez dira obozito bat in vivo nahiz in vitro ernaltzeko gai. Hori dela eta, emakumearen ugaltze traktuan daudenean, modu sekuentzialean, mugitzeko ahalmena, kapazitazioa eta hiperaktibazioa eta erreakzio akrosomikoa garatu behar dituzte. Espermatozoidearen eta ingurumenaren artean gertatzen diren elkarrekintzen bitartekariak diren zenbait seinalizazio-bide deskribatu dira, eta horietako bat, sistema opioidea da. Beta-endorfina, gizonezkoen zein emakumezkoen ugaltzetraktuan dagoen peptido opioidea da eta dirudienez gizonezkoetan funtzio espermatikoa erregulatzen dihardu. Dena den, gaur egun arte, guztiz ezezaguna da sistema opioideak erreakzio akrosomikoan betetzen duen funtzioa eta horregatik lan honen helburua hori aztertzea izan da. Ikerketa hau, gizonezkoen antisorgailuen garapenean zein lagunduriko ugalketan tresna erabilgarria izan daiteke.Item Antioxidatzaileek hipoxia-iskemiak eragindako burmuin-kaltea murrizten dute, epe luzeko ikasketa eta memoria hobetuzArteaga Cabeza, OlatzHipoxia-iskemia neonatala gaitz komuna da gaur egun (jaioberrien % 0,01-0,1), oxigeno eta glukosaren fluxuaren etenak sortzen duena. Azken urtetako aurrerakuntza pediatrikoak ugariak izan badira ere, hipoxia-iskemia jasaten duten umeek heriotza edo behin betiko ondorio larriak pairatzen dituzte, hala nola, garun-paralisia, epilepsia eta adimen-atzeratasuna. Lan honen helburua resberatrola eta azido dokosahexanoikoa antioxidatzaileek hipoxia-iskemiak sortutako burmuin-kaltean duten efektu neurobabeslea aztertzea da, hipokanpoko zelulen kaltea, astrogliosi errekatiboa, oligondendrozitoen bideragarritasuna eta memoria balioztatuz, horretarako Rice-Vannucci eredua erabiliko dugularik arratoietan kaltea eragiteko.Item Gaixotasun neurodegeneratiboetarako terapia geniko ez-birala, eman bide ez-inbaditzaileak erabilizVillate Beitia, IliaAlzheimer gaitza da neuroendekapenezko gaixotasun ugariena adineko pertsonen artean, eta gaur egun ez dago horri aurre egiteko tratamendu eraginkorrik. Hala ere, zientzia komunitatea estrategia itxaropentsuak ari da garatzen, eta horietako bat da faktore neurotrofiko eta angiogenikoen erabilera. Faktore horiek terapia genikoaren bidez garuneko zeluletan txerta daitezke tokiko ekoizpen iraunkorra lortzeko. Bektore ez-biralak aukera egokia izan daitezke interesatzen zaizkigun faktoreak kodifikatzen dituzten plasmidoak garunera bideratu eta bertako zelulak transfektatzeko. Gainera, berriki argitaratutako datuek iradokitzen dute bektore ez-biralak sudur barneko bidetik (eman bide ez-inbaditzailetik) helarazi daitezkeela garunera. Beraz, eskuartean dugun proiektuak bide berritzaile eta itxaropentsua eskaintzen du Alzheimerraren aurkako tratamenduen ikerketan aurrera egiteko.Item Egoera funtzionala eta dependentzia adineko pertsona instituzionalizatuetan: zeharkako ikerketaElordi Guenaga, UdaneGaur egun zahartzaroaren zahartzea ematen ari da. Adineko pertsona instituzionalizatuetan biztanleriak beherakada funtzionala izaten du eta hau eguneroko bizitzan egingo dituen jardueratan izango duen dependentzia mailari lotuta dago. Zeharkako ikerketa honen helburua independentzia-dependentzia eta egoera funtzionalean izaten diren aldaketak aztertzea izan da ibileran oinarrituz. Lan honetan dependentzia maila, egoera funtzionalaren beherakadarekin lotuta dagoela ikusi da. Beraz, parametro objektiboen bitartez egoeraren berri izatea lagungarria izan daiteke adineko pertsonaren beharrak identifikatzeko eta lehen edo bigarren mailako prebentzio esku-hartzeak aurrera eramateko.