Interleukin-2 (IL-2) eta IL-15ak T linfozitoen piztutako seinalizazio bidezidorren sakoneko azterketa proteomikoa

No Thumbnail Available

Date

Journal Title

Journal ISSN

Volume Title

Publisher

Abstract

2-interleukina (IL-2) eta IL-15a sistema immunologikoaren erregulazioan berebiziko garrantzia daukaten bi zitokina dira, besteak beste T linfozitoen proliferazioa sustatzen dutelako. Zitokina biek bi hartzaile-azpiunitate partekatzen dituztenez (IL-2Rβ eta IL-2Rγ) ez da harritzekoa teilakatutako hainbat funtzio izatea, baina bai da harrigarria ordea bakoitzak erantzun immunologiko espezikoak eta maiz kontrajarriak eragitea. Nahiz eta mekanismo asko proposatu diren IL-2 eta IL-15aren arteko desberdintasunak azaltzeko ez dago argi nola den posible biek hartzaile berdinak erabili arren zeluletan erantzun desberdinak sustatzea. Honen gakoa aurkitzeko asmoz, masa-espektrometria erabilita IL-2 eta IL-15ez kitzikatutako T-zeluletan piztutako seinalizazio-bidezidorrak disekzionatu eta elkarren artean konparatu digutu. Gure lanak erakutsi du bi zitokinek kitzikatutako T linfozitoen seinalizazio-sareak oso parekoak izan arren, badirela ñabardura batzuk bi zitokinen arteko alde funtzionala azaltzen lagun dezaketenak.
IL-2 and IL-15 are key cytokines regulating the immune system in part by promoting T-cell proliferation. Both cytokines signal through the same receptor subunits (IL-2Rβ and IL-2Rγ) and not surprisingly they exert some overlapping functions. However they also have specific and even sometimes opposing roles raising the paradigm of how they mediate distinct immune reponses by using the same receptors. Although several options have been suggested, it remains controversial the molecular mechanism underlying the functional dichotomy of IL-2 and IL-15. Aiming to find the key to answering such enigma, we assessed and compared the signaling networks triggered downstream both cytokines by mass spectrometry. Our study revealed that the transduction pathways initiated by IL-2 and IL-15 are highly similar but not identical since we detected faint differences that may account for the functional discrepancy observed between both cytokines.

Description

Keywords

IL-2, IL-15, seinalizazio bidezidorrak, T linfozitoak, masa-espektrometria, IL-2, IL-15, signaling pathways, T lymphocytes, Mass Spectrometry

Citation

Collections