2451 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 2451
Item Markatzaile diskurtsiboak ikasle entzuleek espainiar zeinu-hizkuntzan ekoiztutako testuetanMoiua , Ainhoa; Garcia Azkoaga, Ines M.; Ozaeta Elortza, ArantzazuIkerketa honek espainiar zeinu-hizkuntzako interpretazioko ikasle entzuleek testuetan erabiltzen dituzten markatzaileak aztertzea du helburu nagusi. Ikasleek erabiltzen dituzten markatzaileak espainiar zeinu-hizkuntzako erreferentziazko praktika sozialekin alderatzen dira, hau da, gorrek ekoiztutako testuekin. Ikusi dugu ikasle entzuleek erabilitako markatzaileak gorrek erabilitakoetatik desberdintzen direla: eskuzko markatzaileek presentzia handiagoa dute entzuleen testuetan eta horrekin batera, markatzaile espazialak urriagoak dira eta eskuzko markatzaileez lagunduta agertzen dira. Ondorioei dagokienez, espainiar zeinu-hizkuntzaren modalitate espazialak eragin zuzena duela konexioan ikusi da eta hizkuntzaren ikaste-prozesuan kontuan izan beharreko ezaugarria litzateke.Item Ama-hizkuntza gaztelania duten euskara-ikastun helduen euskal txistukarien oharmena eta ekoizpenaSegura , MaitaneLan honetan L1 gaztelania duten eta euskara ikasten ari diren pertsona helduen euskal txistukarien oharmen eta ekoizpen prozesuak aztertu dira. Euskarak sei txistukari ditu, gaztelania estandarrak bi txistukari dituen bitartean. Horregatik, lehenik eta behin, ikastun hauek euskal txistukariak nola hautematen dituzten aztertu da: txistukari hauetako bi ̶ /s̺ / y /tʃ/ ̶ beren L1aren sistema fonologikoaren parte ere badira, baina beste lauak ̶ /s̻ /, /ʃ/, /ts̻ / y /ts̺ / ̶ ez dira beren L1ean existitzen. Bestalde, txistukari hauen ekoizpena ere aztertu da ikastun berdinen kasuan eta emaitzak akustikoki aztertu dira. Azkenik, oharmen-analisian eta analisi-akustikoan lortutako emaitzen arteko konparaketa egin da bi prozesuen artean paralelotasunik dagoen, edo aitzitik, prozesu batek bestearen garapenean eraginik ez duen egiaztatzeko.Item Hizkuntzaren prozesamendua garun-eremu motorreanUrteaga Aldalur, MirenHizkuntzaren Teoria Motorraren arabera, hizkuntzaren prozesamenduak prozesamendu motorreandu bere jatorria. Teoria hau frogatu nahian, mugimenduen prozesamenduari lotutako hainbat ezaugarrihizkuntzaren prozesamenduan ere ari dira aurkitzen. Esaterako, orain arte mu uhinen (8-13 Hz)portaera mugimenduen prozesamenduari lotuta soilik ikertu da. Hemen aurkezten den EEGesperimentu honek sintaxiak eta semantikak mu uhinengan duen eragina aztertzen du. 2x2diseinua du eta bere emaitzen arabera, sintaktikoki konplexuagoak diren esaldiek (ezezkoek)sinpleagoek baino (adierazpenekoek) mu uhinen desinkronizazio handiagoa sortzen dute garun-eremu motorrean (garun-area aurre-zentrala). Emaitza hauek Hizkuntzaren Teoria Motorrababesten dute, hizkuntzak mu uhinengan prozesamendu motorrak bezalako eragina duela erakustenbaitute.Item [õ] sudurkarituaren igoera ekialdeko euskalkietanEgurtzegi , AnderLan honetan euskarazko /o/ erdiko atzeko bokalaren igoera aztertzen da. Bilakabide hau fonetikokisudurkarituriko [õ]-ren igoera bezala deskriba daitekeela proposatuko da. Hots-eredu hau batez erezubereran eta erronkarieren garatu zen, nahiz eta ekialdeko beste euskalkietan ere aurki daitekeen.Hots aldaketa hau sudurkaritasunaren berezko anbiguotasun fonetikoaren bitartez azaltzeaproposatuko da, ambigutasun hau F1-en eremuan “formante sudurkariak” gehitzeak eragiten duela.Laburbilduz, lan honek deskribapen fonologikoak erraz azaltzen ez duen baina fonetikoki arazorikgabe azal daitekeen hots-eredu bat aurkezten du, fonetikaren garrantzia ikerketa historiko etafonologikoan azpimarratzen delarik.Item Euskarazko denbora-egituren tratamendu automatikorako azterketaAltuna Diaz, BegoñaHizkuntzaren prozesamenduan (HP) balio handikoa da denbora-informazioa, horrek kokatzen baititutestuko gertaerak kronologian edo horien iraupena adierazten baitu.Erauzitako informazio horigertaerak noiz jazo diren jakiteko baliatu ahal izango da, baita gertaerak denboran zehar ordenatuedo etorkizunean zer gertatuko den aurrikusteko. Horiek lortzeko, ordea, denbora-egiturak eta eurenezaugarriak identifikatu eta tresna informatikoentzat atzigarri egin behar dira eta zeregin horietarakohizkuntza-baliabideak eta konputazio-baliabideak sortu behar dira.Item Konbitzul: euskarazko eta gaztelaniazko izen+aditz konbinazioen datu-baseaIñurrieta Urmeneta, UxoaKonbitzul datu-basea azterketa linguistiko baten emaitza da, eta euskarazko eta gaztelaniazko izen+aditzkonbinazioak biltzen ditu, euren ordainekin eta beste hainbat datu linguistikorekin batera. Lan honek,batetik, azterketa linguistikoaren berri ematen du, eta, bestetik, datu-basean bilaketak egiteko sortudugun interfaze publikoaren ezaugarriak azaltzen ditu.Item Euskararako HPSG gramatikaren lehen proposamenaAlkorta Agirrezabala, JonSintaxi konputazionala Hizkuntzalaritza Konputazionala ikerlerroko adarretako bat da. Bere helburuasintaxiko ezagutza formalizatzea da. Sintaxi konputazionalean, sintaxia formalizatzeko hainbat formalis-mo daude, ezaugarri eta helburu ezberdinekin. Artikulu honetan, euskararako HPSG gramatikaren lehenurratsak azalduko ditugu eta bidean izandako arazoak eta bilatutako konponbideak kontatuko ditugu.Item Unitate fraseologikoen itzulpena: alemana-euskara. Corpusean oinarritutako analisiaSanz Villar, ZuriñeArtikulu honek alemanetik euskaratutako unitate fraseologikoen itzulpena izango du aztergai.Horiegin ahal izateko, 3,5 milioi hitz inguru dituen corpus digitalizatu, lerrokatu eta eleanitza sortudugu, AleuskaPhraseo corpusa, alegia. Itzulpen moduak –hau da, sorburu- eta xede-testuaren artekoharremanak– berebiziko garrantzia dauka gure kasuan, itzulpen asko –batez ere haur eta gazte literaturan(HGL)– zeharka, zubi-bertsio batetik abiatuta, egin izan direlako, eta egiten direlako. Corpusean, baiustez zuzenean bai ustez zeharka itzuli diren testuak jaso ditugu, bien artean dauden berdintasun etadesberdintasunak deskribatzeko asmoz. Horretaz gain, HGLko eta helduen literaturako (HL) testuakitzultzearen artean alderik ba ote dagoen ere aztertuko dugu.Item Izen eta Aditzen frekuentziak SVO eta SOV hizkuntzetanPastor Santamaria, LuisHizkuntza guztiek desberdintzen dute Izen eta Aditz kategoria sintaktikoak eta unibertsaltasun horretan oinarrituz hainbat ikerketek erakutsi dute badagoela korrelazio bat hizkuntzen artean bi kategori hauen eta zenbait ezaugarri linguistikoen artean: komunztadura eta hitz-ordena. Hemen erakusten dugu izen-aditz erratioen datuak hainbat hizkuntzetan. Hori lortzeko, corpus digitalak erabili dira eta hizkunza bakoitzeko corpusa 300.000 hitzez osatuta dago, prentsa artikuluez osatuta. Emaitzek erakusten dute badagoela korrelazio bat izen-aditz erratioaren eta hitz-ordenaren artean: izen-aditz erratioa baxua duten hizkuntzek OV dira eta erratio handia dutenek VO. Halaber, emaitzek ez dute erakusten inolako korrelaziorik izen-aditz erratioaren eta komunztaduraren artean.Item Corpusetan oinarritutako hiztegi elebidun berria sortzenLindemann , David; San Vicente Roncal, IñakiLan honetan, hiztegigintza egitasmo berria aurkezten dugu, EHUn garatzen ari dena: Euskara-alemanerazko EuDeLex hiztegi elebidun elektronikoa, hizkuntza-ikasleei zuzentzen dieguna. Sarrera,hizkuntza-bikote honentzako hiztegi berria baten beharrari dagokio.EuDeLex egitasmoak ez du eguneratu edo egokitu litekeen aurrekaririk. Hala ere, baliabidelagungarriak ditugu hiztegia sortu eta editatzean: alde batetik, datu-base lexikografiko nahiz corpuselebakarrak, eta bestetik, sortu berri diren euskara-alemanerazko corpus paraleloak. Hiztegiarenmakroegitura eta mikroegitura osatzeko corpusetan oinarritutako eman ditugun ikerketa-urratsakaurkezten ditugu.