Repository logo
Communities & Collections
All of DSpace
  • English
  • العربية
  • বাংলা
  • Català
  • Čeština
  • Deutsch
  • Ελληνικά
  • Español
  • Suomi
  • Français
  • Gàidhlig
  • हिंदी
  • Magyar
  • Italiano
  • Қазақ
  • Latviešu
  • Nederlands
  • Polski
  • Português
  • Português do Brasil
  • Srpski (lat)
  • Српски
  • Svenska
  • Türkçe
  • Yкраї́нська
  • Tiếng Việt
Log In
New user? Click here to register. Have you forgotten your password?
  1. Home
  2. Browse by Author

Browsing by Author "Zuloaga Zubieta, Olatz"

Filter results by typing the first few letters
Now showing 1 - 14 of 14
  • Results Per Page
  • Sort Options
  • No Thumbnail Available
    Item
    Antibiotikoen kutsadura ingurunean: transferentzia elikadura-katean zehar
    Vergara Luis, Irantzu; Báez Millán, Juan Carlos; Zuloaga Zubieta, Olatz; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Prieto Sobrino, Ailette
    Azken urteotan, antibiotikoen kutsadura ingurunean areagotu da eta, honen ondorioz, eratorritako arazoak ere bai, bakterio erresistenteen agerpena esaterako. Antibiotikoen eta beraien degradazio produktuen presentzia monitorizatzeko beharrak, konposatu horiek guztiak ingurumeneko matrize desberdinetan (uretan, lurzoruetan eta abar) kuantifikatzeko metodoak garatu behar dira, erresistentziak non eta nola sortzen diren argitzeko, besteak beste. Lan honetan hogeita-lau antibiotiko, hiru fungizida eta hauen degradazio-produktuak aldi berean analizatzeko metodo analitikoak optimizatu eta balioztatu dira barazkietan, lurzoru:konpost nahasteetan, simaurrean eta Eisenia foetida zizareetan. Metodoen sentikortasunak lagin errealetan kontzentrazio baxuan egon daitezkeen antibiotikoen kuantifikazioa bermatu du, eta antibiotikoak elikadura-katean metatzen diren ere aztertzeko aukera eman du.
  • No Thumbnail Available
    Item
    Aztarna mailako kutsatzaile organikoen biokontzentrazioa eta metabolizazioa arrainetan: Amitriptilinaren kasua
    Ziarrusta Intxaurtza, Haizea; Berasategui , Ruth C.; Mijangos Treviño, Leire; Izagirre Aramaiona, Urtzi; Plassmann , Merle M.; Benskin , Jonathan P.; Anakabe Iturriaga, Eneritz; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Zuloaga Zubieta, Olatz
    Gizakiok gure eguneroko bizitzan ehundaka produktu erabiltzen ditugu, besteak beste, zainketa pertsonalerako produktuak eta farmakoak. Produktu horien erabilpena ekosistemen kutsadurarako bide bihurtzen da, eta araztegiak ez direnez gai konposatu hauek guztiz eliminatzeko, gure ibai eta itsasoetara heldu eta bertako sedimentuetan zein biotan metatu eta transformatzeko joera erakusten dute. Zenbait kasutan, 1. eta 2. faseko metabolizazio-prozesuetan lortutako eratorriak, jatorrizko kutsatzailea baino toxikoagoak izan daitezkeela azpimarratu behar da. Lan honetan, depresioaren aurka erabiltzen den amitriptilina farmakoaren biokontzentrazioa eta metabolizazioa aztertu dira urraburu arrainetan (Sparus aurata).
  • No Thumbnail Available
    Item
    Efektuei Bideratutako Analisia ospitaleko efluenteetan disruptore endokrino potentzialen detekziorako legamia bidezko in-vitro biosaioaz baliatuz
    Lopez Herguedas, Naroa; Cano , Alicia; González Gaya, Belén; Alvarez Mora, Iker; Mijangos Treviño, Leire; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Prieto Sobrino, Ailette; Etxebarria Loizate, Nestor; Zuloaga Zubieta, Olatz
    Ospitale efluenteak urgaineratutako kutsatzaileen ingurumeneko agerpenaren erantzule nagusietako bat kontsideratzen dira izaten dituzten farmako eta disruptore endokrino kontzentrazio altuak kontuan izanda. Lan honetan, efektuei bideratutako analisi (EDA) estrategia erabiltzen da bizkaiko ospitale bateko efluenteko aktibitate estrogenikoaren erantzuleak izan daitezkeen konposatuak identifikatzeko asmoz, zatikatze teknikak, legamia bidezko in-vitro biosaio bat eta susmagarrien analisia konbinatuz. Aktibitatea erakutsi duten frakzioetan detektatu diren estrogenizitatearen hautagaien artean bibliografian disruptore endokrino bezala nabarmendutako zenbait konposatu detektatu dira, hala nola, A bisfenola (1452 ng/L), butilparabenoa (37 ng/L), diurona (3.2 ng/L) eta progesterona (52 ng/L).
  • No Thumbnail Available
    Item
    Fluordun konposatuak gure kostaldeko bizidunetan
    (EKAIA) Zabaleta Silloniz, Itsaso; Bilbao , Dennis; Bizkarguenaga , Ekhine; Prieto Sobrino, Ailette; Zuloaga Zubieta, Olatz
  • No Thumbnail Available
    Item
    Ikusezina ikusgai bihurtzearen erronka: analisi bideratutik ez-bideratura jauzia bereizmen altuko masa espektrometriari esker
    Musatadi Larrucea, Mikel; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Prieto Sobrino, Ailette; Zuloaga Zubieta, Olatz
    Konposatu organikoek gure eguneroko bizitzan ezinbesteko garrantzia izan arren, horiekiko daukagun esposizioa kezkagarria da. Izan ere, euretariko asko kaltegarriak izan daitezke bai gizakiontzat zein ingurumenarentzat. Kimika analitikoaren ikuspuntutik, beharrezkoa da ahalik eta konposatu gehien detektatzeko metodoen garapena; hots, analisi bideratutik susmagarrien analisira eta analisi ez-bideratura igarotzea. Erronka horri aurre egin nahian, lan honetan hainbat matrizerako (giza- zein animalia-esnea eta arrain-muskulua) garatutako metodo analitikoak laburbiltzen dira, bereizmen altuko masa espektrometrian (HRMSan) oinarrituta. Susmagarrien analisiari esker, askotan jarraitzen ez diren konposatu organiko anitz identifikatzea posible izan da matrize bakoitzean.
  • No Thumbnail Available
    Item
    Ingurumen-kutsaduraren isla jaioberrien lehen elikagaian: substantzia arrotzen analisia ama-esnean
    Baciero Hernández, Inés; Ayerra , Maider; Musatadi Larrucea, Mikel; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Prieto Sobrino, Ailette; Zuloaga Zubieta, Olatz
    Gaur egun ezagutzen den gaixotasun anitz ingurumen-kutsadurari estuki lotuta dago. Kutsatzaile horien menpe egotearen eta horrek dakartzan osasun-arazoen ikerketari “esposoma” deritzo. Gorputzari arrotzak zaizkion substantziak (xenobiotikoak) eta euren metabolitoak milaka dira eta hainbeste konposatu batera aztertzea erronka handia da analisiaren ikuspegitik. Ondorioz, espektro zabaleko konposatuen analisiak mahaigaineratzen dira. Matrize gisa, ama-esnea jariakin biologiko interesgarria da, kutsatzaileak hor metatu eta, amaren esposizioa ez ezik, jaioberriarena ere ikertzeko balioko bailuke. Testuinguru horretan, lan honen helburua esnetan 187 xenobiotiko eta metabolito analizatzeko metodoa fintzea da, etorkizunean Ama-Esnearen Euskal Bankura dohaintzan emandako esnea aztertzeko.
  • No Thumbnail Available
    Item
    Itsas ingurumenerako mikrokutsatzaile organiko hidrofobikoen presentzia eta eraginak aztertzeko estrategien taxutzea
    (EKAIA) Irazola Duñabeitia, Mireia; Posada Ureta, Oscar; Ziarrusta Intxaurtza, Haizea; Izagirre Aramaiona, Urtzi; Mijangos Treviño, Leire; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Usobiaga Epelde, Aresatz; Prieto Sobrino, Ailette; Zuloaga Zubieta, Olatz; Martinez Galarza, Iciar; Castro Ortiz de Pinedo, Kepa; Etxebarria Loizate, Nestor
  • No Thumbnail Available
    Item
    Kimika analitikoa. Kimika analitikoaren oinarriak eta bereizketa kromatografikoaren oinarriak
    (UPV/EHU arg) Arana Momoitio, Gorka; De Diego Rodriguez, Alberto; Etxebarria Loizate, Nestor; Usobiaga Epelde, Aresatz; Zuloaga Zubieta, Olatz; Martinez Arkarazo, Irantzu
  • No Thumbnail Available
    Item
    Kimika analitikoaren esperimentazioa
    (UPV/EHU arg) Arana Momoitio, Gorka; De Diego Rodriguez, Alberto; Etxebarria Loizate, Nestor; Usobiaga Epelde, Aresatz; Zuloaga Zubieta, Olatz; Martinez Arkarazo, Irantzu
  • No Thumbnail Available
    Item
    Konposatu per- eta polifluoratuak mikrouhinen bidez prestatzen diren krispeten ontziratze materialetan
    Zabaleta Silloniz, Itsaso; Negreira Ferrol, Noelia; Bizkarguenaga , Ekhine; Torre , Igor; Prieto Sobrino, Ailette; Covaci , Adrian; Zuloaga Zubieta, Olatz
    Greenpeacek iaz jakinarazi zuen bezala, toxikoak eta akumulagarriak diren konposatu perfluoratuak (PFC-ak) aurkitu dira mendiko hainbat arropetan. Albisteak kezka larria sortu du egungo gizartean; izan ere, konposatu per- eta polifluoratuak (PFAS-ak) nonahi aurki ditzakegu, hala nola, sukaldeko tresnetan, jakien ontziratze materialetan edo xanpuetan. Ondoko ikerketa lana mikrouhinetan prestatzen diren krispeten ontziratze materialetan erabiltzen diren PFAS-etara bideratu da, hain zuzen. Ildo honetan, 46 PFASs eta beraien aitzindariak identifikatu dira Europako, Asiako eta Ameriketako hainbat herrialdetako ontziratze materialetan. Europa eta Ameriketako materialetan gehien bat kate laburreko PFAS-ak kuantifikatu diren bitartean, Asiakoetan bizidunetan gehiago metatzen diren kate luzeko PFAS-ak ikusi dira.
  • No Thumbnail Available
    Item
    Lurzoru kutsagarri organikoen erauzketaren auzia
    (EKAIA) Etxebarria Loizate, Nestor; Fernandez Cuadrado, Luis Angel; Madariaga Mota, Juan Manuel; Zuloaga Zubieta, Olatz
  • No Thumbnail Available
    Item
    Lurzoruetako zenbait kutsagarri organikoren erauzketarako metodoen garapena
    (UPV/EHU) Zuloaga Zubieta, Olatz
  • No Thumbnail Available
    Item
    Nola ezagutu dezakegu gure esposoma?
    Musatadi Larrucea, Mikel; Caballero , Claudia; Andrés Maguregi, Asier; Bustamante , Paula; Gerekaetxebarria Bilbao, Eider; Zumalabe Gonzalez, Jon; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Zuloaga Zubieta, Olatz
    Esposoma gizakiok bizitza osoan zehar jasaten ditugun esposizio guztiek osatzen dute. Horien artean, konposatu kimikoekiko esposizioa nabarmendu daiteke. Substantzia kimikoak gure egunerokoan nonahi daude eta etengabeko erabileraren ondorioz, gorputz barrura barnera ditzakegu. Gorputzean ematen diren erreakzio metabolikoen ondorioz, konposatuak eraldatu eta gernutik kanporatu ohi dira. Hori dela eta, gernua esposoma aztertzeko jariakin interesgarria da. Lan honetan, konposatu kimikoen bi familia (disruptore endokrinoak eta konposatu mugikor eta iraunkorrak) eta hauen metabolitoak gernuan analizatzeko metodo analitikoak deskribatzen dira likido kromatografia-masa espektrometria erabilita.
  • No Thumbnail Available
    Item
    Sulfonamida antibiotikoen determinazioa zoruan
    Martin Iglesias, Sara; Mijangos Treviño, Leire; Etxebarria Loizate, Nestor; Prieto Sobrino, Ailette; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Zuloaga Zubieta, Olatz
    Lan honetan konpostarekin ongarritutako zoruetan sulfonamida antibiotikoak (sulfadiazina, sulfametazina, sulfapiridina, sulfatiazola eta sulfametoxazola) determinatzeko metodo analitiko baten optimizazio burutu da, erauzketa solido-likidorako ultrasoinu fokatua eta solido-likido erauzketa garbiketa erabiliz. Erauzketa kuantitatiboa lortzeko, erauzketa urratseko disolbatzailearen izaera eta garbiketa urratseko eluzio profila aztertu dira. Metodo analitikoa bi mailetan berretsi da (50 ng/g eta 150 ng/g) eta lortutako berreskurapen zuzenduek (% 75-107) metodoaren zehaztasuna bermatzen dute. Metodoaren kuantifikazio mugak kalkulatu ostean (<4.6 ng/g), Neikerrek hornitutatako lurra:konpost nahastea analizatzeko erabili da.

DSpace software copyright © 2002-2025 LYRASIS

  • Privacy policy
  • End User Agreement
  • Send Feedback