Browsing by Author "Prieto Sobrino, Ailette"
Now showing 1 - 10 of 10
- Results Per Page
- Sort Options
Item Antibiotikoen kutsadura ingurunean: transferentzia elikadura-katean zeharVergara Luis, Irantzu; Báez Millán, Juan Carlos; Zuloaga Zubieta, Olatz; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Prieto Sobrino, AiletteAzken urteotan, antibiotikoen kutsadura ingurunean areagotu da eta, honen ondorioz, eratorritako arazoak ere bai, bakterio erresistenteen agerpena esaterako. Antibiotikoen eta beraien degradazio produktuen presentzia monitorizatzeko beharrak, konposatu horiek guztiak ingurumeneko matrize desberdinetan (uretan, lurzoruetan eta abar) kuantifikatzeko metodoak garatu behar dira, erresistentziak non eta nola sortzen diren argitzeko, besteak beste. Lan honetan hogeita-lau antibiotiko, hiru fungizida eta hauen degradazio-produktuak aldi berean analizatzeko metodo analitikoak optimizatu eta balioztatu dira barazkietan, lurzoru:konpost nahasteetan, simaurrean eta Eisenia foetida zizareetan. Metodoen sentikortasunak lagin errealetan kontzentrazio baxuan egon daitezkeen antibiotikoen kuantifikazioa bermatu du, eta antibiotikoak elikadura-katean metatzen diren ere aztertzeko aukera eman du.Item Efektuei Bideratutako Analisia ospitaleko efluenteetan disruptore endokrino potentzialen detekziorako legamia bidezko in-vitro biosaioaz baliatuzLopez Herguedas, Naroa; Cano , Alicia; González Gaya, Belén; Alvarez Mora, Iker; Mijangos Treviño, Leire; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Prieto Sobrino, Ailette; Etxebarria Loizate, Nestor; Zuloaga Zubieta, OlatzOspitale efluenteak urgaineratutako kutsatzaileen ingurumeneko agerpenaren erantzule nagusietako bat kontsideratzen dira izaten dituzten farmako eta disruptore endokrino kontzentrazio altuak kontuan izanda. Lan honetan, efektuei bideratutako analisi (EDA) estrategia erabiltzen da bizkaiko ospitale bateko efluenteko aktibitate estrogenikoaren erantzuleak izan daitezkeen konposatuak identifikatzeko asmoz, zatikatze teknikak, legamia bidezko in-vitro biosaio bat eta susmagarrien analisia konbinatuz. Aktibitatea erakutsi duten frakzioetan detektatu diren estrogenizitatearen hautagaien artean bibliografian disruptore endokrino bezala nabarmendutako zenbait konposatu detektatu dira, hala nola, A bisfenola (1452 ng/L), butilparabenoa (37 ng/L), diurona (3.2 ng/L) eta progesterona (52 ng/L).Item Fluordun konposatuak gure kostaldeko bizidunetan(EKAIA) Zabaleta Silloniz, Itsaso; Bilbao , Dennis; Bizkarguenaga , Ekhine; Prieto Sobrino, Ailette; Zuloaga Zubieta, OlatzItem Ikusezina ikusgai bihurtzearen erronka: analisi bideratutik ez-bideratura jauzia bereizmen altuko masa espektrometriari eskerMusatadi Larrucea, Mikel; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Prieto Sobrino, Ailette; Zuloaga Zubieta, OlatzKonposatu organikoek gure eguneroko bizitzan ezinbesteko garrantzia izan arren, horiekiko daukagun esposizioa kezkagarria da. Izan ere, euretariko asko kaltegarriak izan daitezke bai gizakiontzat zein ingurumenarentzat. Kimika analitikoaren ikuspuntutik, beharrezkoa da ahalik eta konposatu gehien detektatzeko metodoen garapena; hots, analisi bideratutik susmagarrien analisira eta analisi ez-bideratura igarotzea. Erronka horri aurre egin nahian, lan honetan hainbat matrizerako (giza- zein animalia-esnea eta arrain-muskulua) garatutako metodo analitikoak laburbiltzen dira, bereizmen altuko masa espektrometrian (HRMSan) oinarrituta. Susmagarrien analisiari esker, askotan jarraitzen ez diren konposatu organiko anitz identifikatzea posible izan da matrize bakoitzean.Item Ingurumen-kutsaduraren isla jaioberrien lehen elikagaian: substantzia arrotzen analisia ama-esneanBaciero Hernández, Inés; Ayerra , Maider; Musatadi Larrucea, Mikel; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Prieto Sobrino, Ailette; Zuloaga Zubieta, OlatzGaur egun ezagutzen den gaixotasun anitz ingurumen-kutsadurari estuki lotuta dago. Kutsatzaile horien menpe egotearen eta horrek dakartzan osasun-arazoen ikerketari “esposoma” deritzo. Gorputzari arrotzak zaizkion substantziak (xenobiotikoak) eta euren metabolitoak milaka dira eta hainbeste konposatu batera aztertzea erronka handia da analisiaren ikuspegitik. Ondorioz, espektro zabaleko konposatuen analisiak mahaigaineratzen dira. Matrize gisa, ama-esnea jariakin biologiko interesgarria da, kutsatzaileak hor metatu eta, amaren esposizioa ez ezik, jaioberriarena ere ikertzeko balioko bailuke. Testuinguru horretan, lan honen helburua esnetan 187 xenobiotiko eta metabolito analizatzeko metodoa fintzea da, etorkizunean Ama-Esnearen Euskal Bankura dohaintzan emandako esnea aztertzeko.Item Itsas ingurumenerako mikrokutsatzaile organiko hidrofobikoen presentzia eta eraginak aztertzeko estrategien taxutzea(EKAIA) Irazola Duñabeitia, Mireia; Posada Ureta, Oscar; Ziarrusta Intxaurtza, Haizea; Izagirre Aramaiona, Urtzi; Mijangos Treviño, Leire; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Usobiaga Epelde, Aresatz; Prieto Sobrino, Ailette; Zuloaga Zubieta, Olatz; Martinez Galarza, Iciar; Castro Ortiz de Pinedo, Kepa; Etxebarria Loizate, NestorItem Konposatu disruptore endokrinoen azterketa kimika analitikoaren ikuspuntutik(EKAIA) Ros Ibarretxe, Oihana; Vallejo Ruiz, Asier; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Prieto Sobrino, Ailette; Etxebarria Loizate, NestorItem Konposatu per- eta polifluoratuak mikrouhinen bidez prestatzen diren krispeten ontziratze materialetanZabaleta Silloniz, Itsaso; Negreira Ferrol, Noelia; Bizkarguenaga , Ekhine; Torre , Igor; Prieto Sobrino, Ailette; Covaci , Adrian; Zuloaga Zubieta, OlatzGreenpeacek iaz jakinarazi zuen bezala, toxikoak eta akumulagarriak diren konposatu perfluoratuak (PFC-ak) aurkitu dira mendiko hainbat arropetan. Albisteak kezka larria sortu du egungo gizartean; izan ere, konposatu per- eta polifluoratuak (PFAS-ak) nonahi aurki ditzakegu, hala nola, sukaldeko tresnetan, jakien ontziratze materialetan edo xanpuetan. Ondoko ikerketa lana mikrouhinetan prestatzen diren krispeten ontziratze materialetan erabiltzen diren PFAS-etara bideratu da, hain zuzen. Ildo honetan, 46 PFASs eta beraien aitzindariak identifikatu dira Europako, Asiako eta Ameriketako hainbat herrialdetako ontziratze materialetan. Europa eta Ameriketako materialetan gehien bat kate laburreko PFAS-ak kuantifikatu diren bitartean, Asiakoetan bizidunetan gehiago metatzen diren kate luzeko PFAS-ak ikusi dira.Item Lupien (Dicentrarchus labrax) ataletan disruptore endokrinoen metaketa kontrolpeko baldintetanRos Ibarretxe, Oihana; Barbatto , Mateo; Izagirre Aramaiona, Urtzi; Bilbao Castellanos, Eider; Ortiz Zarragoitia, Maren; Prieto Sobrino, Ailette; Vallejo Ruiz, Asier; Etxebarria Loizate, NestorEgunero erabiltzen ditugun konposatu asko disruptore endokrino (EDC) moduan sailkatu dira bizidunengan izan ditzaketen eragin endokrino nabarmenengatik. Konposatu horiek banakoen intersexualitatea, malformazioak, ugalketa-arazoak eta tamainaren txikitzea sor ditzakete, besteak beste. Lan honetan, laborategian, heldugabeko lupiak (Dicentrarchus labrax) 4 EDCtara (17-β-estradiola, 4-tert-oktilfenola, dietilestilbestrola eta bisfenol-A) esposatu ziren 10 egunetan zehar metatze-maila aztertzeko (gibelean, behazunean eta plasman). Ondoren, beste 12 egunez eduki ziren ehunen berreskurapena aztertzeko. Lan honetan, EDCen kontzentrazio baxuek arrainetan hainbat kalte sortu dituztela ikusi da.Item Sulfonamida antibiotikoen determinazioa zoruanMartin Iglesias, Sara; Mijangos Treviño, Leire; Etxebarria Loizate, Nestor; Prieto Sobrino, Ailette; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Zuloaga Zubieta, OlatzLan honetan konpostarekin ongarritutako zoruetan sulfonamida antibiotikoak (sulfadiazina, sulfametazina, sulfapiridina, sulfatiazola eta sulfametoxazola) determinatzeko metodo analitiko baten optimizazio burutu da, erauzketa solido-likidorako ultrasoinu fokatua eta solido-likido erauzketa garbiketa erabiliz. Erauzketa kuantitatiboa lortzeko, erauzketa urratseko disolbatzailearen izaera eta garbiketa urratseko eluzio profila aztertu dira. Metodo analitikoa bi mailetan berretsi da (50 ng/g eta 150 ng/g) eta lortutako berreskurapen zuzenduek (% 75-107) metodoaren zehaztasuna bermatzen dute. Metodoaren kuantifikazio mugak kalkulatu ostean (<4.6 ng/g), Neikerrek hornitutatako lurra:konpost nahastea analizatzeko erabili da.