Ikergazte
Permanent URI for this collectionhttps://gordailua.ueu.eus/handle/123456789/2120
Browse
Browsing Ikergazte by Author "Agirre Etxebarria, Amaia"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Alkoxisilanoz eraldatutako emultsio kopolimeroen bilakaera biltegiratzean zeharBarquero Salaberria, Aitor; Agirre Etxebarria, Amaia; Leiza Rekondo, Jose Ramon; Barandiaran Sarasola, Maria JesusLan honetan poli(binil azetatoa) oinarri daukan eta binil trialkoxisilano monomero desberdinekinekin eraldatutako emultsio polimerizazioz lortutako latexa aztertzen da, estaldura aplikazioetan erabiltzeko asmoz. Hainbat teknika erabiliz (zentrifugazioa, soxhlet erauzketa, AF4/MALS…) ikusi da silano monomeroak formulazioan kopuru txikietan gehitzean polimeroak biltegiratzean zehar aldatu egiten direla, silanoen kondentsazio erreakzioen kausaz. Ez hori bakarrik, erabilitako silanoak bilakaeraren abiaduran eragina daukala ere ikusi da, zehazki, are eta hidrolisi abiadura azkarragoa izan, orduan eta bilakaera azkarragoa dauka kopolimeroak.Item Tetrafluoroetileno sulfonatuan oinarritutako ionomero komertzialen saretzea protoi-trukatzaileko erregai-pilen mintzen eroankortasuna hobetzekoGonda Lazkano, Alba; Elgoyhen , Justine; Agirre Etxebarria, Amaia; Tomovska , RadmilaNahiz eta tetrafluoroetileno sulfonatatuan oinarritutako ionomeroen erabilera mintz protoi-trukatzaileko erregai-piletan (PEMFC) handia izan, beren potentziala mugatzen duten eragozpen batzuk daude oraindik. Ionomero hauek sortzeko ingurumenean inpaktu negatiboa duten disolbatzaile organikoak erabiltzen dira. Horrez gain, tenperatura altuetan hezetasuna galtzen dutenez, mintzek protoi-eroankortasunean beherakada azkarra jasaten dute. Lan honetan, muga horiek gainditzen saiatu gara, Nafion® tetrafluoroetileno ionomero sulfonatuaren forma saretua sortuz.