Search Results

Now showing 1 - 10 of 647
  • Item
    A pedagogical proposal for elearning in the Basque Summer University (UEU)
    (Udako Euskal Unibertsitatea) Camacho Romero, Abel; Iruskieta Quintian, Mikel; Latatu Nuñez, Ainhoa; Lonbide Lizarralde, Pedro
  • Item
    Iraupen luzeko irakasleriaren garapenaren eraginkortasuna: irakasleriaren kontzepzioetan, hurbilketan eta kultura instituzionalean. UPV/EHUko ERAGIN kasuaren azterketa
    Madinabeitia Ezkurra, Alba
    Artikulu honek unibertsitateko irakasleriaren garapenaren (IG) kontzeptu konprensiboan du abiapuntua1, eta ERAGIN garapen estrategiaren inpaktua du aztergai. Horretarako bi inpaktu-eremu hartzen dira kontutan, batetik irakasleriaren maila indibiduala eta bestetik antolakuntza zein erakunde arloan. Azterketa hau burutzeko metodologia aktiboen (arazoetan, proiektuetan eta kasuetan oinarritutako ikaskuntza) garapenerako ERAGIN programaren lehendabiziko promozioa hartuko da kasu gisa. Iraupen luzeko estrategiaren (350 ordu) bidez eta ko-mentoria taldeen funtzionamenduan oinarrituz, ikerlan enpirikoak IG-ak irakasleriaren ikas-irakaskuntza kontzepzioetan eta hurbilketan izandako inpaktuaz ageriko ebidentziak ematen ditu, baina baita ikas-irakaskuntzaren inguruan ikertzeko (scholarship of teaching and learning) eta irakaskuntza eremuetan liderra izateko gaitasunaz ere. Honako alderdiok erakundearen antolakuntza mailako aldaketan murgiltzen gaituzte eta curriculum hibridoaren pausokako gauzapenaren alde lan egiten dute. Beraz, artikuluan zehar honakoak aztertuko ditugu: gure asmoak eta hauek sostengatzen dituzten oinarri teorikoak, ikerketa honek duen kokapen enpirikoa, aplikatutako metodologia, erdietsitako emaitzak eta amaitzeko jaso ditugun ondorio orokorrak eta etorkizunera planteatutakoak.
  • Item
    IKD GAZtE: ikaslea bere ikaskuntzaren giradari bilakatzen denean
    Calderon Callejas, Oihane; Ortiz , Lierni
    IKD GAZtE 2011/2012 ikasturtean jaiotako egitasmoa diziplina ezberdineko EHU/UPVko ikasleriak autogestionatzen dute, ikasleriaren ahalduntzea sustatzeko helburuarekin. Gipuzkoako Campuseko diagnostiko batean ateratako ondorioak aintzat hartuz, Ekimen Sena bultzatzen duen Ikaskuntza Modulua sortu zen eta ikerketa honen bitartez ondorioztatzen da moduluak ikasleriarengan ekimen sena, ikasten ikasi eta gaitasun zibiko eta sozialekin erlazionatutako konpetentziak nahiz bestelako zeharkako konpetentzia batzuk garatzea dakarrela. Hori kontutan hartuz, etorkizun hurbileko erronka nagusia moduluan konpetentzia gehiago garatzeko aukera zabaltzea eta ikasle, ikastegi zein eragile sozial gehiagoren inplikazioa izatea da.
  • Item
    Konpetentzia digitalaren planteamenduaren azterketa EKI proiektuan
    Garcia Blazquez, Itziar; Sarobe Egiguren, Aitziber
    Ikerketa honen helburuak dira Ikastolen Elkarteak garatu duen EKI ikas-materialean konpetentzia digitala nola jasotzen den ikustea eta materialarekiko ikasle eta irakasleen ahotsak jasotzea. EKI proiektuan baliatu den ikasmateriala euskarri digitalean zein analogikoan aurki daiteke eta ikerketa honen bidez, batean zein bestean, konpetentzia digitala nola ulertzen den, euskarriari zein inplementazioari dagokionez, proiektuaren indar-gune eta ahulguneak zeintzuk izan diren identifikatu da. Lortutako emaitzak, orokorrean, nazioarteko testuinguruan burututako beste ikerketa batzuen antzerakoak dira. Ondorioek adierazten dute informazio eta komunikazio teknologiek (IKT) ikasgela barruan nahiz kanpoan, irakasle-ikasleen jardunaren antolaketan eragiten dutela, baina horiek baliatzeak ez duela zertan berrikuntza pedagogiko esanguratsua izan irakasleen praktikari dagokionez.
  • Item
    Eraldaketarantz Hezkuntza Emantzipatzailearen eta Pedagogia Libertarioaren arteko elkarlanean
    Saenz de Ugarte Balza, Markel
    Hezkuntza Emantzipatzailea gizartearen eraldaketara bideratutako proposamena da; hezkuntza ekintza kritiko, erradikal eta hegemoniaren aurkakoa. Baina gaur egungo eskoletan aplikatzeko erak, klabe pedagogikoak, eraikitzeke daude. Ikerlan honetan eraikuntza prozesuan urrats bat eman da Pedagogia Libertarioak Hezkuntza Emantzipatzaileari egiten dion ekarpena aztertuz, hezkuntza formalean eta Euskal Herriaren hegoaldean kokatuta, maila teorikoan. Pedagogia Libertarioaren printzipioek Hezkuntza Emantzipatzailea nola elikatzen duten aztertu da, eta haietan oinarrituz printzipio gehigarri bat proposatu da, zapalkuntzei buelta emanez bestelako gizarte bat sortzeko gai izango diren subjektu politikoak garatzeko hezkuntza proposamen osoa lortzera bidean.
  • Item
    Egungo beharrei erantzuten eskolan: Interneteko erabilera kritikoa indartzeko formazio-ekintza
    Gamito Gomez, Rakel; Tresserras Angulo, Alaitz; Martinez Abajo, Judit; Fernandez Guerra, Vanesa
    Ikerlan honetan irakasletza graduko practicumeko ikasleekin hausnarketa partekatuan oinarritutako mintegiak dinamizatzeko tutoreek erabilitako laguntzak aztertu dira. Irakasle-gaiek praktiketan bizi dituzten egoera errealekiko taldean egiten dituzten hausnarketek praktiketako errealitatearekiko ulermen konplexuagoa izan eta teoria eta praktikaren arteko zubiak eraikitzen laguntzen dute. Unibertsitate mailan ikasleek beraien praktikarekin eta beraien praktikaz ikasteko esku-hartze estrategia eraginkorrenen artean tutoreen laguntzak azpimarratu dituzte hainbat ikertzailek. Ikerketa honetan Mondragon unibertsitateko 3 kasutan tutoreek irakasle-gaiei eskainitako laguntzak aztertu dira ikasleak hausnarketan trebatzeko espazio eraginkorrenak sortzeko xedez.
  • Item
    Irakasleen prestakuntzako practicumean hausnarketa partekatuaren bidez egoera errealean azterketa egiteko tutoreek eskainitako laguntzen azterketa
    Agirre Garcia, Nerea; Lejardi Plaza, Ahots
    Ikerlan honetan irakasletza graduko practicumeko ikasleekin hausnarketa partekatuan oinarritutako mintegiak dinamizatzeko tutoreek erabilitako laguntzak aztertu dira. Irakasle-gaiek praktiketan bizi dituzten egoera errealekiko taldean egiten dituzten hausnarketek praktiketako errealitatearekiko ulermen konplexuagoa izan eta teoria eta praktikaren arteko zubiak eraikitzen laguntzen dute. Unibertsitate mailan ikasleek beraien praktikarekin eta beraien praktikaz ikasteko esku-hartze estrategia eraginkorrenen artean tutoreen laguntzak azpimarratu dituzte hainbat ikertzailek. Ikerketa honetan Mondragon unibertsitateko 3 kasutan tutoreek irakasle-gaiei eskainitako laguntzak aztertu dira ikasleak hausnarketan trebatzeko espazio eraginkorrenak sortzeko xedez.
  • Item
    Sormen eraginkortasun auto-pertzepzioaren lanketa unibertsitatean Design Thinking-aren bitartez: Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazioko ikasleen kasua
    Flores Puga, Beñat; Zuberogoitia Espilla, Aitor; Egaña Osa, Txema
    Azken urteotan Internetek eta teknologiaren garapenak eragindako egoera aldaketak komunikazio ikasketen curriculuma bir-pentsatzeko premia sortu du, sormena erdigunean jarriz. Testuinguru honetan, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean design thinking metodologia gidari duen 15 asteko modulu bat jarri da martxan, non ikus-entzunezko komunikazioko graduko ikasleek ikus-entzunezko formatu edo eduki berritzaile bat sortu behar duten. Esperientzia honen bitartez helburua da ikasleek euren sormen gaitasunaren eraginkortasun auto-pertzepzioa areagotzen laguntzea. Lan honetan deskribatuko da 15 asteko modulua, eta ikasleen sormen gaitasunaren eraginkortasun auto-pertzepzioa nola neurtu den.
  • Item
    Down Sindromedun haurren hizkuntzen garapena: 2 urteko neska elebidun baten kasu azterketa
    Pardo Coromina, Nerea
    Kasu azkerketa honen bitartez, 2 urteko neska elebidun baten gaitasun linguistikoa aztertu da; aldebatetik, zein etapa komunikatibotan dagoen jakiteko eta, bestetik, bere emaitzak literatura-berrikuspenetik ateratako informazioarekin alderatzeko. Ikerketa hau burutzeko erabilitakometodologia CDI-Down inbentarioa izan da. Emaitzek adierazi dute neska horrek, adin mental berekogarapen tipikoko haurrekin alderatuta, zailtasunak dauzkala ahozko produkzioan eta ulermen lexikoeta morfosintaktikoan. Keinu bidezko komunikazioan eta elkarreragin sozialetan, aldiz, erraztasunakerakutsi ditu. Ikerketa honetako ondoriorik nagusiena subjektuaren elebiduntasunak bere hizkuntzeneskurapen prozesuan eragin handia daukala izan da.
  • Item
    Pedagogia Libertarioaren eredu pedagogikoa aztergai
    Saenz de Ugarte Balza, Markel
    Pedagogia Libertarioa1 pedagogia anarkista edo autoritatearen aurkakoa da, helburu argi bat daukana hasieratik: norbanakoaren eta gizartearen askatasuna. Berau anarkismoetan2 sustengatzen da, eta anarkismoak historian zehar izan dituen ideia desberdinei jarraiki ikaskuntza metodo bat bilatu nahi du, zeinetan pertsonek bere gaitasunak era askean garatzea den helburu, autoritate negatiborik gabe, eta dogmarik edo doktrina inposaturik gabe. Ikerlan honetan PLren garapen historikoari egin zaio so, korronte desberdinek komunean dituzten printzipioak ezaugarritzeko, egungo hezkuntza ereduari ekarpena egin diezaiolakoan.