Konpetentzia digitalaren planteamenduaren azterketa EKI proiektuan

No Thumbnail Available

Date

Journal Title

Journal ISSN

Volume Title

Publisher

Abstract

Ikerketa honen helburuak dira Ikastolen Elkarteak garatu duen EKI ikas-materialean konpetentzia digitala nola jasotzen den ikustea eta materialarekiko ikasle eta irakasleen ahotsak jasotzea. EKI proiektuan baliatu den ikasmateriala euskarri digitalean zein analogikoan aurki daiteke eta ikerketa honen bidez, batean zein bestean, konpetentzia digitala nola ulertzen den, euskarriari zein inplementazioari dagokionez, proiektuaren indar-gune eta ahulguneak zeintzuk izan diren identifikatu da. Lortutako emaitzak, orokorrean, nazioarteko testuinguruan burututako beste ikerketa batzuen antzerakoak dira. Ondorioek adierazten dute informazio eta komunikazio teknologiek (IKT) ikasgela barruan nahiz kanpoan, irakasle-ikasleen jardunaren antolaketan eragiten dutela, baina horiek baliatzeak ez duela zertan berrikuntza pedagogiko esanguratsua izan irakasleen praktikari dagokionez.
The aim of this research is to present the opinion of the teachers and students in relation to the teaching material called EKI, developed by Ikastolen Elkartea. We can find the teaching material in digital or analogical format. The research describes the strongholds and weakness of digital competence with regard to teaching material format and implementation. The results achieved are similar to international research ones. The results point out that ICT changes the teachers and students way of organise the task, but that does not mean any pedagogical innovation in respect to teachers practice.

Description

Keywords

Konpetentzia digitala, EKI proiektua, DIGCOMP, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, ICT, EKI teaching material, DIGCOMP, secondary school.

Citation

Collections