66 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 66
Item Makina Elektrikoen Portaera Bibroakustikoaren Neurketa eta SimulazioaTelleria , AnderMakina elektrikoen zarata eta bibrazioa kezka garrantzitsuak dira. Beronen efizientzia hobetzeko burututako aldaketek bibrazio maila onartezin bat ekar dezakete. Ondorioz, makina hauen portaera bibroakustikoa aurreikusiko duten erremintak garatzea nahitaezkoa da. ABAQUS softwarearen laguntzaz, iman iraunkorreko motor sinkrono baten bibrazio portaera aztertzeko modelo bat garatu da, elementu finituen metodoa erabiliz. Makinaren osagai eta azpimultzo guztiak analisi modal esperimentalen (AME) bidez balioztatuak izan dira. Gainera, modelizazio aspektu batzuk hobetu egin dira, beraz modelo fidagarri bat sortu da. Estatore laminarra, altzairuzko zenbait xaflez osatuta dagoenez, material ortotropo bat bezala kontsideratu da, eta harilkatua ere solido ortotropo bezala kontsideratu dira. Errotore-ardatz azpimultzoa ere AME-ren bidez balioztatua izan da. Bestalde, errotorea multzoarekin lotzen duten errodamenduak malguki erradial batzuen bidez modelizatu dira. Gainera, bibrazioaren erantzuna zein den lortzeko, makina osoaren gain indar elektromagnetikoak aplikatu dira. Indar hauek estatore eta errotorearen hortz eta poloen artean dagoen fluxu magnetikoaren dentsitatearen bidez lortu dira. Horretarako, 2Dko elementu finituen modelo bat garatu da FLUX-en. Amaitzeko, igorritako potentzia akustikoaren neurketa esperimentala ere burutu da.Item Geruzatzerik gabeko berun-azido bateriakOca Perez, Laura; Campillo Robles, Jose MiguelZahartze-prozesuek mugatzen dute berun-azido baterien bizitza erabilgarria. Elektrolito likidoko baterietan elektrolitoaren geruzatzea horietariko bat da. Ikerketa-proiektu honetan geruzatzearen azterketa egiten ari gara, berau desaktibatzeko helburuarekin. Hori lortuz gero, bateriaren eraginkortasuna handituko litzateke, bere bizitza erabilgarria luzatuko litzateke eta gainera, ingurunearen gaineko eragina txikituko genuke. Bateriaren elektrolitoa ezaugarritu, saiakuntza-bankua diseinatu eta hasierako simulazioak burutu ditugu. Eta orain, egiaztatze esperimentala egitera goaz.Item Konpositeen laminarteko hausturaren I/II modu mistoa aztertzenBoyano Murillo, Ana Isabel; Fernandez Gamiz, Unai; Ansoategi Belategi, Igor; Uriarte Gallastegi, IrantzuLaminatu konpositeen I/II haustura modu mistoa aztertzeko energia askatze tasa baliokide baten hurbilketa berri bat proposatzen. Aurkeztutako hurbilketa balioztatzeko ENFR konfigurazioan norabide bakarreko laminatu konposite batean saiakuntza desberdinak burutzen dira. Pitzadura-hedapenean zehar energia askatze tasa baliokideak hartzen dituen baloreen arabera, materialaren ezaugarria kontsidera daitekeen ala ez ebaluatzen da.Item Tresna diamantatuen fabrikaziorako matrize metalikoen garapenean sinterizazio-atmosferaren eragina hauts-metalurgiaren bidezGonzalez Polvorosa, Nerea; Luno-Bilbao Cuadra, Carmen; Iturriza Zubillaga, IñigoNext 400 hauts prealeatuaren segmentuen sinterizazio aztertu da. Higrogeno/nitrogeno erlazio ezberdineko atmosferak erabili dira sinterizazio askeko zikloetan. Hauts konpositeak diamantearekin eta diamante gabe sinterizatuak izan dira. Diamanteak estaldurarik gabe eta Ti estaldurarekin erabili dira. Matrize/diamante/atmosferaren arteko interakzioa karakterizatu da dentsitatea, mikroegitura eta diamanten degradazioa matrizea disolbatu ostean aztertuz. Atmosfera ez erreduktoreetatik ateratako diamanteek degradazio handiagoa erakusten dute. Sinterizazio-atmosfera eta lehengaien oxigeno-kantitatea parametro kritikoak dira diamanteen gainazala babesteko.Item Makina-erreminta baten elastikotasun eraginaren analisi mekatronikoaAnsoategi Belategi, Igor; Campa Gómez, Francisco Javier; Lopez Ugarte, Carolina; Boyano Murillo, Ana IsabelMakina-erreminta industriarako makina haundien garapenak zurruntasun mugatuarekin pisu haundiak mugitzean arazoak sortzen ditu. Makina hauek diseinatzerakoan, eredu mekatroniko berriak behar dira. Lan honetan 3 askatasun maila duen eredu bat aurkezten da. Mugituko den elementuak eragina izango duela ikusten da. Makina bertikal baten zutabea zurrun infinitua dela kontuan hartzean, erremintaren puntan nahi dugun balioa edukitzeko, “jerk”-aren komandoan %90-eko errorea suposatuko du. Ereduaren azterketa esperimentala burutzen da.Item Elektrospinning bidezko PCL nanozuntzen lorpena larruazal-birsorkuntzarakoGoenaga Ibeas, Claudia; Rodriguez Florez, Naiara; Zabala Eguren, Alaitz; Lapeira , Estela; Buruaga Lamarain, LoreaLarruazal-ultzerak osasun publikoarentzat mehatxu larriak dira, eta zaurien orbaintzea prozesu naturala bada ere, zauri-jantzi egoki batek prozesuan lagundu dezake. Lan honetan, elektrospinning teknika bitartez, polikaprolaktonazko (PCL) zauri-jantziak diseinatu dira, zeinei plaketan aberatsa den plasma (PRP) estaldura gehitu zaie. PCL biobateragarria eta biodegradagarria den polimero sintetikoa da. PRPak aldiz, lesioa sendatzeko oso garrantzitsuak diren hazkunde-faktoreak eskaintzen dizkio zauri-jantziari. PRParen adizio eraginkorra ahalbidetzeko, PCLezko zuntz-sareen funtzionalizazioa burutu da hau kontzentrazio desberdineko disoluzio alkalinoetan murgilduz. Horrela, kaltetutako azal-geruzen birsortzea eragingo duen zauri-jantzia garatu da.Item Iruñeko Udaletxeko erloju mekaniko zaharraren zaharberritzeaClaver Alba, Adrian; Aginaga Garcia, Jokin; Iriarte Goñi, Xabier; Pintor , Jesus MariaErloju mekanikoak doitasunezko mekanismoak dira, engranajez, espekaz eta eragingailuz osatuak. Halakoa da Iruñeko udaletxean ia 150 urtez ordua eman zuen erloju mekanikoa. 1827. urtean eraiki zuten, Iruñeko udaletxean jarri zuten 20 bat urte beranduago, eta bertan eman zuen ordua 1991n ordezkatu zuten arte. Hemen azaltzen dugun lanaren bitartez, erlojua zaharberritzeari ekin diogu, eta martxan jarri dugu berriz ere, mekanismo konplexu honek utzi digun ondare teknologikoa balioan jartzeko helburuarekin. Zaharberritze-lanak bukatutakoan, Iruñeko Planetarioan egongo da erakusgai.Item Baloi pneumatiko baten zurruntasun estatiko bertikal zein horizontalean eragina duten parametroen azterketaMendia Garcia, Irati; Gil-Negrete Laborda, Nere; Pradera Mallabiabarrena, Ainara; Nieto Fernandez, Francisco JavierBaloi pneumatiko komertzial baten zurruntasun estatiko bertikal zein horizontala aztertzea helburu duen ikerketa proiektua da. Batetik, Festo EB-145-60 baloi komertziala eskura izanik, Instron makina hidraulikoaren bitartez, entsegu estatiko eta 0-400Hz bitarteko entsegu dinamikoak egin dira. Bestetik, eta era paraleloan, Abaqus erreminta erabiliz, baloi beraren FEM (Finite Element Model) eredua egin da, datu esperimentalekin balidaturiko elementu finituetan oinarritutako modeloa hain zuzen ere. Azkenik, simulazio ezberdinak eginez, baloi pneumatikoa definitzen duten eraikitze parametroek (zuntzen inklinazio angeluak batez ere) zurruntasun estatikoan duten eragina aztertu da.Item 3-PRS robot baten parametro dinamikoen identifikazioa Egiantz Handieneko estimazio-metodoaren bidezBacaicoa Diaz, Julen; Iriarte Goñi, Xabier; Aginaga Garcia, JokinArtikulu hau Sistema Dinamikoen Identifikazioaren arloan kokatzen da, hain zuzen ere ikerketa-ildo honetan: 3-PRS robot baten parametro dinamikoen estimazioa, Karratu Txikienen metodoa (Least Squares method, LS) eta Egiantz Handieneko metodoa (Maximum Likelihood method, ML) erabiliz. Artikulu honetan, lehenik, eredu zinematikoa eta eredu dinamikoa garatu dira; bigarrenik, ekuazio dinamikoak kalkulatu dira Potentzia Birtualen Printzipioaren bidez, eta eredu murriztua egin da; eta, azkenik, parametro dinamikoak erdietsi dira LS eta ML metodoen bidez. Behin parametro dinamikoak estimatu ondoren, horien ondoriozko neurketak sistema mekanikoari zenbateraino doitzen zaizkion begiratu da, eta ML estimazio-metodoa erabili behar ote den egiaztatu da, neurtu den zarataren magnitudea kontuan hartuta.Item Sandwich biskoelastikoen nukleoaren lodieraren eragina igogailu baten erantzun dinamikoanMendizabal Eizaguirre, Mikel; Iriondo Gabilondo, Jaione; Hernández , Xabier; Elejabarrieta Olabarri, Maria JesusHitz gakoak: Sandwich biskoelastiko; Modulu konplexu; Zenbakizko eredu; Igogailu