Elektrospinning bidezko PCL nanozuntzen lorpena larruazal-birsorkuntzarako

Abstract

Larruazal-ultzerak osasun publikoarentzat mehatxu larriak dira, eta zaurien orbaintzea prozesu naturala bada ere, zauri-jantzi egoki batek prozesuan lagundu dezake. Lan honetan, elektrospinning teknika bitartez, polikaprolaktonazko (PCL) zauri-jantziak diseinatu dira, zeinei plaketan aberatsa den plasma (PRP) estaldura gehitu zaie. PCL biobateragarria eta biodegradagarria den polimero sintetikoa da. PRPak aldiz, lesioa sendatzeko oso garrantzitsuak diren hazkunde-faktoreak eskaintzen dizkio zauri-jantziari. PRParen adizio eraginkorra ahalbidetzeko, PCLezko zuntz-sareen funtzionalizazioa burutu da hau kontzentrazio desberdineko disoluzio alkalinoetan murgilduz. Horrela, kaltetutako azal-geruzen birsortzea eragingo duen zauri-jantzia garatu da.
Skin ulcers are a serious threat to public health system, and, although wound healing is a natural process, a proper dressing can improve the healing process. In this work, platelet rich plasma (PRP) coated polycaprolactone (PCL) wound dressings have been designed by means of electrospinning. PCL is a biocompatible and biodegradable synthetic polymer. PRP, in turn, offers growth factors to the dressing, which are significant in the healing. To enable an effective addition of PRP, functionalization of PCL fibre meshes has been carried out by immersing them in alkaline dissolution of different concentrations. In this way, a novel wound dressing that aids in the regeneration of damaged skin layers has been developed.

Description

Keywords

elektrospinning, PCL, PRP, nanozuntzak eta zauri-jantzia, electrospinning, PCL, PRP, nanofibers and wound dressing

Citation

Collections