169 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 169
Item Adin erlatiboaren eragina saskibaloiko jokalarietanArrieta Etxeberria, Haritz; Torres Unda, Juan Jose; Gil Goikouria, Javier; Gil Orozko, Susana; Irazusta Astiazaran, JonIkerketa honetan, adin erlatiboaren eragina (Relative Age Effect: RAE) aztertu da saskibaloiko jokalari gazteen errendimenduan. Horretarako, Bizkaiko eta Europako saskibaloi txapelketetako jokalarien jaiotze data, altuera eta errendimenduarekin lotutako parametroak jaso dira. Aztertu diren txapelketa guztietan jokalari gehienak urte hasieran jaiotakoak ziren. Desoreka hau nabariagoa da 12, 14, 16 eta 18 urte azpiko txapelketetan 20 urte azpiko txapelketetan baino. Maila bakoitzeko jokalari zaharrenek (urte hasieran jaiotakoek) Europako txapelketako partidetan estatistika hobeak lortu zituzten eta Bizkaian 14 eta 16 urte azpiko taldeetan zaharrenek saskibaloian jokatzeko parametro antropometriko eta fisiologiko hobeak zituzten. Beraz, entrenatzaileek eta hautatzaileek ikerketa honetan lortutako emaitzak kontuan hartu beharko lituzkete, jokalari gazteen aukeraketan hartuko dituzten erabakien eragina ekiditeko.Item Futbol ekitaldiaren eta nazio nortasunen arteko lotura Euskal HerrianRojo Labaien, EkainEuskal nazio nortasuna eta futbol ekitaldia elkar hartuta joan dira 1920ko hamarkadaz geroztik, industria iraultza berantiarraren garai berberean gizarteratu ziren euskal nazionalismoak eta haren hurbileko prentsa idatziak berena egin zutenetik. Frankismoaren lau hamarkadatako lozorroan euskal sinboloen azken gotorleku izatetik XXI.mendeko aro eraberrituan euskal nazioaren ispilu konplexua izatera igaro da futbol ekitaldia. Estatu gabeziaren auziak, euskal abertzaletasunaren baitako zatiketek eta euskal nazioaren partaide sentitzeko askotariko hautemate moduek modu bateratuan euskal nazioa haragitzeko abagunea zaildu dute. Futbol ekitaldia, bide batez, euskal taldeen bereizitasunak eta euskal selekzioaren ezintasunek nabarmenduta, euskal nazio nortasun irmoaren konplexutasunaren isla da.Item Faktore genetikoak eta iskiotibialetako lesio muskularrak goi-mailako futbolarietan: asoziazio eta balioztatze ikerketaLarruskain Zabala, Jon; Celorrio , David; Barrio Beraza, Irantzu; Odriozola Martinez, Adrian; Gil Orozko, Susana; Fernández López, Juan Ramón; Nozal , Raul; Ortuzar Perez, Isusko; Lekue Gallano, Josean; Aznar , Jose M.Helburua 25 nukleotido bakarreko polimorfismoren (SNP), adinaren eta aurretiko lesioen, eta futbolean ohikoenak diren iskiotibialetako lesioen arteko asoziazioa ikertzea izan zen 5 denboralditan goi-mailako futbolarietan; lesio arriskua zenbatesteko eredu bat sortzeko eta lesio berriak aurresateko gaitasuna denboraldi independente batean aztertzeko. 24 urte edo gehiago, eta MMP3 rs679620 AA, TNC rs2104772 AA, IL6 rs1800795 GG, NOS3 rs1799983 GG, eta HIF1A rs11549465 CC genotipoak lesionatzeko arrisku handiagoarekin erlazionatu ziren. Ereduak ez zuen lesio berriak aurresateko gaitasuna eduki (C indizea=0.52). Etorkizunean beharrezkoa da genoma osoa aztertzeko teknikak erabiltzea, eta aldagai genetikoak beste faktore batzuekin batera aztertzea eredu multifaktorialetan.Item Jarduera fisikoa eta gorputz-osaeraren eragina hezur-dentsitate mineraleanHervas Barbara, Gotzone; Ruiz Litago, Fatima; Zarrazquin Arizaga, Idoia; Irazusta Astiazaran, JonHaurtzaro eta gaztaroan jarduera fisikoa eginez gero, zahartzaroan edukiko den hezur-dentsitatea handiagoa izango da. Izan ere, hezur-dentsitate mineralaren maila maximoa gaztaroan, nerabezaro amaieran, lortzen da eta guztiz erabakigarria da bizitzan zehar izango den hezur-osasunean. Ikerketa honetan giharraren babes-papera agerian utzi, mutilen gaitasun aerobikoak hezur-dentsitatearekin erlazio positiboa duela ikusi eta ariketa fisiko intentsua egitea hezur-dentsitate mineral hobearekin erlazionatzen dela egiaztatu da. Horrela, jarduera fisikoa praktikatzeak, gorputz-osaera eta egiturak eta baita gaitasun aerobikoak gazteen hezur-dentsitate mineralean duten eragina ildo berekoa da.Item MCT1 genearen T1470A polimorfismoaren eragina metabolismo anaerobikoan oinarritutako kirol jardueranDiaz Ramirez, Julen; Larruskain Zabala, Jon; Castañeda Babarro, Arkaitz; Muñoz Perez, Iker; Odriozola Martinez, AdrianGenomak kirolaren errendimenduan izan dezakeen garrantzia asko ikertu da azken urteotan. Nekearekin erlazionatuta dagoen jarduera fisikoaren mugatzaileetako bat odolaren laktato kontzentrazioaren igoera da. Monocarboxylate transporter 1 (MCT1) genearen T1470A polimorfismoak (rs1049434) laktatoaren garraioa eta oxidazioa emendatzen ditu. Horregatik, Wingate Anaerobic Test (WAnT) esfortzu proban polimorfismo honek izan dezakeen eragina 55 triatleta euskaldunetan aztertu da. AA eta AT genotipoak, TT genotipoarekin alderatuz, WAnT proban lortutako Potentzia maximo (PM) eta Batezbesteko potentzia (BP) handiagoarekin erlazionatu ziren. Ondorioz, AA eta AT genotipoak metabolismo anaerobikoan oinarritutako kirolekin erlazionatu daitezke.Item Nolako prentsa nahi dute emakume kirolariek?Martinez Abajo, Judit; Bizkarra Morales, Maria Teresa; Lasarte Leonet, Gema; Gómez Pintado, Ainhoa; León Hernández, IratiEmakumeen presentzia komunikabideetan eskasa eta desorekatua da. Ez agertzeak ikustezin bihurtzen ditu (López, 2011). Kirol informazioak gizonengan jartzen du arreta eta emakumeak bigarren mailakoak kontsideratzen ditu; gizonekiko mendeko harremana betirakotuz eta Bourdieuren hitzetan (2000) indarkeria sinbolikoa litzatekeena gauzatuz. Elkarrizketa sakonen bidez 33 goi mailako emakume kirolari elkarrizketatu ditugu prentsaren inguruan hitz egiteko eta beraiek amestutako kirol mundu mediatikoa proposatzeko. Emaitzek emakume kirolarien ikustezintasuna azpimarratzen dute.Item Euskal kirol federazioak, berdintasunaren utopiaMartinez Abajo, Judit; Bastarrika Varela, Olatz; Bizkarra Morales, Maria Teresa; Lasarte Leonet, GemaIkerketa honek goi-mailako emakume kirolariek federazioetan bizitako esperientziak aztertzen ditu. Helburua haien bizipenak ikertzea da, emakume horiek kirol erakundeen esparruan duten errealitatea ezagutzea da. Lan hau kasu azterketa bat da, emakumeek federazioetan bizi izandako egoera asimetrikoak aztertzen dituena. Datuak biltzeko 19 elkarrizketa sakon eta 3 focus groups erabili izan dira. Nvivo-12 softwarea erabili da datuak aztertzeko, kategorizazio axiala eginez. Emaitzek emakumeek federazioetan aldaketa bat egitearen beharra agerian utzi eta balioztatzen dute. Ondorioen arabera, beharrezkoa da kirol erakundeetan aldaketak izatea eta emakumeen presentzia zuzendaritza karguetan handitzea.Item Heltze egoeraren araberako hazkunde-lesio motak goi-mailako futbolari gazteetanMonasterio Cuenca, Xabier; Gil Orozko, Susana; Bidaurrazaga Lopez de Letona, Iraia; Lekue Gallano, Josean; Santisteban Martinez, Juan; Díaz-Beitia Merino, Gontzal; Dae-Jin , Lee; Zumeta Olaskoaga, Lore; Martin Garetxana, Imanol; Bikandi Latxaga, Eder; Larruskain Zabala, JonHazkunde-lesioek baja egun asko eragiten dituzte goi-mailako futbolari gazteetan. Altueraren puntako abiadura edo peak height velocity-a (PHV), lesio hauen agerpenarekin erlazionatu den arren, ez dakigu PHV-ak hazkunde-lesio espezifiko bakoitzarekin duen harremana. Ikerketa honetan hazkunde-kurba bidez 110 jokalariren PHVaren adina kalkulatu eta lesio espezifikoen lesio-zama (baja egunak/jokalari-denboraldi kopurua) aztertu dugu heltze egoeraren arabera (pre-, circa- eta post-PHV faseak). Fase bakoitzean eragin handiena duten lesioak ezagutzeak jokalari bakoitzaren heltze-ezaugarrien araberako prebentzio-programak diseinatzea ahalbidetuko du.Item Lasterketarako motibazioak eta barrerak ikuspegi ezberdinetatik: Antxintxikako kasua aztergaiOlasagasti Ibargoien, Jurgi; Leon Guereño, Patxi; Uria Olaizola, NaroaIkerketa honen helburu nagusia, desgaitasuna duten pertsonek, jarduera fisikoarekiko dituzten motibazioak eta oztopo edo barrerak identifikatzea izango da. Horretarako, “Antxintxika” deituriko lasterketan parte hartzeko arrazoiak aztertu dira. Galdetegi elektroniko bat pasatu zitzaien parte hartzaile desberdinei; 7 kapitain, 9 laguntzaile eta 32 lasterkari. Emaitzek gogobetetasun positiboa erakutsi zuten, eta Antxintxika lasterketan berriro parte hartzeko nahia. Ikerketa honetan kolektibo honen motibazioak, urritasunik ez duten parte hartzaileen parekoak direla ondorioztatu da, eta garun paralisia duten pertsonek barrera haundiagoak dituztela. Etorkizunean, antolatzaileek, emaitza hauek kontutan izanda, lasterketa inklusiboagoak diseinatu ahalko dituzte.Item EAE mendiko erreskate taldearen egoera fisikoaPinedo Jauregi, Aitor; Picabea Arburu, Jon MikelAzken urteetan mendi erreskateek gorakada izan dute, erreskate taldeen lana handituz. Erreskate taldeen prestaketa fisikoa ezinbestekoa da larrialdiei aurre egiteko. Gaur egun, mendiko erreskatatzailei buruzko ikerketak urriak dira. Horregatik ikerketa honen helburua erreskatatzaileen egoera fisikoa aztertzea da. Burututako testen emaitzen ondorioz aipatzekoa da aztertutako erreskate taldeak egoera fisiko ona daukala. Baina, ikerketa gehiago behar dira mendiko erreskatatzaileen inguruko informazioa handitzeko.