Search Results

Now showing 1 - 7 of 7
  • Item
    Euskal kostako bi estuarioren osasun egoeren azterketa, organismo zentinela moduan muskuiluak erabilita
    San Román Martinez, Anne; Zaldibar Aranburu, Beñat
    Kutsadura-historia desberdina izan duten eta oraindik ere duten Barbadun eta Butroe estuarioetako ur-egoera aztertzeko, bost laginketa-guneko adin ezberdineko muskuiluak erabili ziren. Honela, gonaden analisi histologikoek agerian jarri zuten sasoiarekin lotuta espero ziren heldutasun patroiak, soilik laginketa garaiaren araberako ezberdintasunak erakutsiz. Digestio-guruinaren analisiak, Barbadun estuarioko laginketa-gune batean erakutsi zuen atrofia maila altuena. Autometalografia bidezko zilarrezko hauspeakin beltzen kuantifikazioak agerian utzi zuen metalen presentzia digestio-lisosometan, gune guztietako muskuiluetan, eta bereziki, Barbadun estuarioko Punta Lucero gunean. Kasu honetan, Butroeko muskuilu handienak digestio-guruinean metalak metatzeko joera handiagoa erakutsi zuten. Bestalde, analisi kimikoek Al, Fe eta Zn kontzentrazio altuak erakusten zituzten muskuiluen ehun bigunetan eta Butroeko muskuiluek metal karga handiena izan zuten. Metal/maskor pisuek ez zuten informazio gehigarririk eman. Bestetik muskuiluen tamainak eragin diferentziala izan zuen ehun bigunetan metalak metatzeko gaitasunean, muskuilu txikiak izanik karga metaliko handiagoa zutenak. Maskorren eta digestio-guruinaren oinarrizko konposizioaren analisiak XRFren bidez elementuen banaketa eredu ezberdinak azaldu zituzten, ingurumenaren gaineko aldaketa posibleak ulertzen lagun zezaketenak. Orokorrean, Butroe estuarioan maiatzean ikusitako metal kontzentrazio altuek, eta Barbaduneko laginketa-puntu batzuetan behatutako alterazio patologikoak iradokitzen dute nolabait estuario hauek puntualki bada ere, estres iturrien presentzia nabarmena jasaten dutela.
  • Item
    Aspergillus nidulans onddoaren garapenaren kontrol genetikoa: FlpA ustezko ziklinaren identifikazioa eta ezaugarritze funtzionala
    Agirrezabala Urkia, Ziortza; Etxebeste Juarez, Oier; Espeso Fernandez, Eduardo Antonio; Otamendi Elizalde, Ainara
    Aspergillus nidulans onddoa modelo organismo nagusietako bat da onddo harizpitsuen ugalketa asexualaren kontrol genetiko eta molekularraren azterketan. Aspergillus generoko onddo batzuk patogenoak izanik eta beste batzuk industria mailan hainbat aplikazio dutenez, beren garapen eta ugalketaren kontrol genetikorako mekanismoak ezagutzea garrantzitsua da. Lan honetan, A. nidulans-en FLIP57 andui mutante akonidialaren (espora asexualik gabekoa) genomaren azterketa bioinformatikoaz baliatuz, honen fenotipoa eragiten duen mutazioa daraman genea identifikatu (An10640) eta geneak kodetzen duen FlpA ustezko ziklinak konidioforoen (ugalketa egitura asexualak) garapenean esku-hartze garrantzitsua duela frogatu da.
  • Item
    Maitasuna Xabier Leteren abestietan
    Martin Etxebeste, Jon
    Maitasunak Xabier Leteren kantagintzan duen lekua errepasatzen du lan honek. Kontzeptu horrekinlotuta gehien errepikatu zituen hitzak kuantifikatzen ditu, batetik; eta bestetik, maitasunaren dimentsioezberdinak sailkatzen ditu: adiskidetasuna, leialtasuna, harremanen zailtasunak eta galeraren beldurra.Abestien letrak fideltasunez interpretatzeko, artistaren biografia eta adierazpenak erkatu dira. Letek,maitasunezko abestiak idazten zituen arren, bere ahotsean halako gutxi argitaratu zituen. Kantatuzituenetan bestelako gai nagusiekin (heriotzarekin edo aberriarekin) uztartuta egin zuen.
  • Item
    Presentismoaren determinatzaileak: laneko eskakizunak eta baliabideak
    Gastearena Balda, Lourdes; Ollo Lopez, Andrea; Larraza Quintana, Martin
    Azterlan honen helburua da langile publiko eta pribatuen presentismoaren aurrekariak zehaztea, ezberdintasunik dagoen ikusteko. Horrez gain, ikusi nahi dugu laneko eskakizunek eta baliabideek nola eragiten duten gaixo egonda lanera joateko erabakian. Laneko baliabideak eta eskakizunak (JD-R, ingelesezko akronimoa) izeneko esparru teorikoaz baliatzen gara. Teoria horren arabera, laneko eskakizunek eta baliabideek eragin dezakete langileak, ongi egon ez arren, lanera joatea erabakitzea. Maila anitzeko teknika estatistikoa erabiliz, emaitzek erakusten dute eskakizunek eta baliabideek azaltzen dutela presentismoa, eta aurrezkari horien ondorioak desberdinak dira sektore publikoan eta pribatuan. Horrenbestez, presentismoa gutxitzeko, komeni da kontuan hartzea baliabideek eta eskakizunek bi sektore horietan duten eragina.
  • Item
    Heltze egoeraren araberako hazkunde-lesio motak goi-mailako futbolari gazteetan
    Monasterio Cuenca, Xabier; Gil Orozko, Susana; Bidaurrazaga Lopez de Letona, Iraia; Lekue Gallano, Josean; Santisteban Martinez, Juan; Díaz-Beitia Merino, Gontzal; Dae-Jin , Lee; Zumeta Olaskoaga, Lore; Martin Garetxana, Imanol; Bikandi Latxaga, Eder; Larruskain Zabala, Jon
    Hazkunde-lesioek baja egun asko eragiten dituzte goi-mailako futbolari gazteetan. Altueraren puntako abiadura edo peak height velocity-a (PHV), lesio hauen agerpenarekin erlazionatu den arren, ez dakigu PHV-ak hazkunde-lesio espezifiko bakoitzarekin duen harremana. Ikerketa honetan hazkunde-kurba bidez 110 jokalariren PHVaren adina kalkulatu eta lesio espezifikoen lesio-zama (baja egunak/jokalari-denboraldi kopurua) aztertu dugu heltze egoeraren arabera (pre-, circa- eta post-PHV faseak). Fase bakoitzean eragin handiena duten lesioak ezagutzeak jokalari bakoitzaren heltze-ezaugarrien araberako prebentzio-programak diseinatzea ahalbidetuko du.
  • Item
    Gibeleko endotelioaren konbertasen papera gibeleko metastasian
    Martin San Sebastian, Ander; Garcia Gallastegui, Patricia
    Konbertasen eginkizuna tumoreen garapenean sarritan ikertu da eta tumore-zeluletan horien adierazpen-mailan gertatutako aldaketak deskribatu dira. Artikulu honetan, konbertasen garrantzia minbizian ikertzen dugun arren, ikertzen dugun zelula ez da minbizi zelula. Konbertasen adierazpena tumorearen mikroingurunean aztertzen dugu gibeleko sinusoideko zelula endotelialetan konbertasen adierazpena ikertuz. Modu honetan, gibel sinusoideko zelula endotelialen konbertasen adierazpenean gertatutako aldaketak aztertu ditugu, SW620rekin (koloneko tumore-zelula metastatikoak) zein CSC-SW620rekin (koloneko tumore-zelula ama metastatikoak) kontaktuan jartzerakoan. Hala, mRNA mailan, zelula endotelial hepatikoen konbertasen adierazpenean aldaketak ikusten dira, eta bereziki interesgarriak dira PCSK9 eta PACE4-n gertatutako aldaketak.