387 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 387
Item Ziurgabetasunean erabakitzen: nanomaterial manufakturatuen tratamendu juridikoaRamirez de la Piscina Arrillaga, AratzNanoteknologiek, materialak nano-eskalan (10-9) manipulatuz beren propietate desberdinak eta probetxugarriak bilatzen dituzten teknologia multzoak, hazkuntza nabarmena izan dute azken hamarkadan. Nanomaterial manufakturatuen ustiapen teknikoen ezagutza maila abiadura bizian hazten ari da; ez, ordea, osasunean eta ingurumenean eragin ditzaketen arrisku potentzialen ezaguera, alor horretan ziurgabetasun zientifikoa nagusi baita. Arrisku konplexu eta ziurgabe horiek zuzenbidearen jardute eremuan kokatzen diren aldetik, artikulu honek hauxe landu du: arrisku horien onargarritasunaren gainean erabakiak eta neurri juridikoak adostean, kontuan hartu beharreko zenbait elementuren proposamena eta horien gaineko hausnarketa.Item Neptuno berreraiki, -a artikulua kalkulatzeko: euskal inesibo singularraren diakronia eta berreraiketa metodoaren dibulgazio saio batManterola Agirre, JulenBi eginkizun ditu artikulu honek: batetik, berreraiketa morfologikozko ariketa baten berri ematea; bestetik, zientziaren alor ezberdinetan pentsatzeko moduak berdinak izan daitezkeela erakustea, are itxuraz urrun diren hizkuntzalaritza diakronikoan eta astronomian. Euskarazko inesibo singularreko sintagma zenbaitetan, hala nola lanean, hitzean eta halakoetan irregulartasun bat dugu, -e- epentetikoa: inoizko kontsonante desagertu baten lekukotzat hartu ohi da, eta -gan berreraiki izan da inesibo singularra; bestelakoa da hona dakardan azalpena. Era berean, Uranoren orbitan irregulartasun zenbait deskribatu zituzten astronomoek: hastapeneko bestelako proposamenak baztertuta, planeta ezezagun baten lekukotzat hartu zituzten, eta gaur Neptuno deitzen dugun planeta hor zegoela kalkulatu.Item Diseinuaren ezagutzaren biltzea software artefaktuetan; Produktu Lerroen Ingeniaritzan oinarritutako proposamenaGarmendia Diaz, Xabier; Díaz García, Oscar; Azanza Sese, MaiderIkerketa Softwarea (IS) ikerketa-helburu baterako ikertzaileek garatzen duten softwarea da. Tamalez, ikerketasoftwarearen aplikazio gutxik irauten dute behin sortu zituen ikerketa-proiektua amaitu eta gero eta, honenondorioz, softwarea dakarten ikerketak errepikatzea eta berrerabiltzea zaila bihurtzen da. Askotan, ikertzaileekhutsetik antzeko arazoetarako softwarea eraikitzen dute, gurpila aldiro berrasmatuz. Diseinuaren Zientzia Ikerketadelakoaren testuinguruan, arazo honek Diseinuaren Printzipioek, ikerketa guztiek aurrera egin beharko luketenezagutzak, hainbat artefaktuen artean sakabanatuta egotea dakar, ezagutza orokor bat galaraziz. Arazo honi aurreegiteko, lan honetan software komertziala garatzeko ondo ezarrita dagoen Produktu Lerroen Ingeniaritza (PLI)IS-motako softwareari aplikatzea aztertuko da.Item Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara bideratutako STEM proiektuen azterketa kuantitatiboaGonzález Atutxa, Patricia Aránzazu; Iribas Pardo, Haritz; Carmona Igartua, UnaiEgungo ikasleek STEM (Science, Technology, Engineering, Mathematics) diziplinetan eta lanbideetan aurkezten duten interes eta motibazio baxua mundu mailako kezka bihurtu da. Euskal hezkuntza-sistemak duen erronka handia da: ikasleek STEM diziplinen konpetentziak bereganatzen dituztela ziurtatzea; aurrerapen zientifiko-teknologiko-digitalez beteriko mundu honetan, STEM lanbideen garrantzia handituz baitoa. Ikerketa honetan, hizkuntza anitzeko 108 STEM proiektuen nolakotasuna analizatu da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapara bideratutako eta euskaraz diseinatutako proiektuetan arreta berezia jarriz. Ikerketaren emaitzei esker, etorkizunean euskaraz diseinatuko diren proiektuek bete beharko lituzketen irizpideak zehaztu dira, ekarpen gisa.Item Ebaluazio meta-enpirikoa unibertsoaren hasierako iruditegian. Inflazio kosmikoaren bideragarritasunaMonfort Urkizu, BeñatFisika teorikoaren eta esperimentalaren arteko urruntze progresiboaren ondorioz, teoria fisiko garaikideenbaieztapen enpirikoa zailtzen joan da, eta honek aldaketa bat sortu du teoria hauek ebaluatzeko moduan. TeoriaMeta-Enpirikoen Ebaluazioa (MEA, ingelesezko siglengatik) zailtasun honetan zentratzen da teoria garaikideenbideragarritasuna aztertzeko, fisikariek garatutako metodo berriak modu deskriptibo batean azaleratuz. IkerGaz-teko aurtengo kongresuan fisikoki garrantzitsua den kasu zehatz batean – Inflazio Kosmikoan – zentratuko naiz,teoria hau MEAra nola egokitzen den ikertzeko. Nire tesi nagusia ondokoa da: MEAk ondo islatzen du fisikariteoriko gehienek Inflazio Kosmikoan duten konfiantza, baina ez dute honen bideragarritasuna bermatzen. Ideiahau defendatzeko 2013an, Planck satelitearen emaitzak argitaratzean, sortu zen eztabaidan oinarrituko naiz.Item Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapako irakasleen pertzepzioa STEM hezkuntza-ereduarekikoGonzález Atutxa, Patricia Aránzazu; Carmona Igartua, Unai; Romero Garmendia, IratiGero eta garapen zientifiko eta teknologiko konplexuagora moldatu beharko den gizartean, egungo ikasleek pentsamendu kritikoa garatu beharko dute eta, arazo-egoera ezberdinen aurrean, irtenbide aproposenak bilatu. Horretarako, ikasleak, STEM alfabetatua izan dadin, STEM hezkuntza-eredua ezagutu eta aplikatzeko estrategia egokiak dituen irakaslea izan behar du bidelagun, nahitaez. Ikerketa honetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapako 20 irakaslek STEM hezkuntza-ereduaz duten pertzepzioa neurtu da, galdetegi bat erabiliz. Emaitzak aztertuta, ondoriozta daiteke irakasleek marko orokorra ezagutzen dutela eta ikuspegi honen beharraz jabetzen direla. Gainera, haien burua gai ikusten dute STEM proiektuen baitan hainbat adierazle betetzeko.Item Laguntzen al dute testuliburuek zientzia ulermen kontzeptual sakona garatzen? Landareen nutrizioa aztergaiPedrera Diez, Oier; Barrutia Sarasua, Oihana; Diez Lopez, JoserraTestuliburuak baliabide erabilienetarikoak dira zientzien hezkuntzan. Ondorioz, horien azterketa funtsezkoa da bai ikasleek jasotzen duten instrukzioaren kalitatea eta tipologia ezagutzeko bai liburuak hobetzeko. Ikerketa honetan landareen nutrizioaren gaiaren lanketa aztertu da 1. Batxilergoko Biologiako testuliburuetan oinarrizko lau aspekturi erreparatuz: egitura, eduki kontzeptuala, irudiak eta jarduerak. Hala, EAEn gehien erabiltzen diren liburuek ikaskuntza erreproduktibo eta azalekoa sustatzen dutela behatu da; zientzien ikaskuntza/irakaskuntzaren egungo helburuak diren konpetentzia zientifikoaren eta modelo zientifikoen ulermen sakonaren garapenerako ahuldadeak erakutsiz.Item Concept&Go: Kontzeptu mapak tesi ikasketetara egokitzeko nabigatzailearentzako software luzapenaGarmendia Diaz, Xabier; Azanza Sese, Maider; Díaz García, OscarZuzendariaren eta doktoregaiaren elkarlanerako bien arteko komunikazio egokia ezinbestekoa da.Kontzeptumapek ikasleek duten ezagutza era antolatu batean azaleratzen laguntzen dute eta, honela, doktoregai eta zuzen-darien arteko komunikaziorako bitarteko bihurtu daitezke. Tamalez, tesi testuinguruetan, mapa tradizionalak motzgeratzen dira ez dutelako aztarnarik eskaintzen: (1) ez ikasleen kontzeptu mapen elementuen oinarri diren irakur-ketena, eta (2) ez kontzeptuek eta erlazioek ikerketaren narratiban duten diskurtso-eginkizunena. Gure ikerketataldean izandako esperientzian oinarriturik, lan honek honako hau deskribatzen du: kontzeptu mapen erabilerazuzendari eta doktoregaien arteko jarraipen-bilerak egiteko; CmapTools editorearekin izandako mugapenak, etaeditore hau hobetzeko Concept&Go izena duen kolore-kodeketa anotazioetan oinarritutako nabigaile luzapena.Item Egunen gurpilean: zientzia (1994-2)(JAKIN) Irazabalbeitia Fernandez, InakiItem Egunen gurpilean: zientzia (1993-2)(JAKIN) Martinez Lizarduikoa Alvarez, Alfontso