2331 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 2331
Item Getting to know the women bertsolaris(Udako Euskal Unibertsitatea) Lasarte Leonet, Gema; Ugalde Gorostiza, Ana Isabel; Alvarez Uria, Amaia; Martinez Abajo, JuditItem “Gu”ak Trantsizioan: Euskal Herriko lau kultura politiko nagusien memoria eta nortasuna (1975-1980)Landaberea Abad, EiderGizarte osoak partekatuko duen iraganaren ikuspegi eta interpretazio bakarra aurkitzeko ezintasunak agerian uzten du iraganari begiratzeko hainbat modu daudela; iraganari begiratzeko ikuspegi anitz eta desberdin horiek nortasun nazionalen, hots, partaidetza-sentimendu desberdinen konfigurazioan dautza. Horretan oinarrituta eta hortik abiatuta planteatzen dugu Trantsizioko euskal gertalekuko lau kultura politiko adierazgarrienen –hala nola, abertzaletasun historikoaren (EAJ-PNV), estatuko ezkerraren (PSE-PSOE), Espainiako zentro-eskuinaren (UCD) eta ezker abertzalearen (EE eta HB)– memorien azterketa oinarri izan duen doktorego-tesia. Honen laburpena da hurrengo lerroetan irakurgai izango duzuena.Item Hurbilketa euskarazko lehen telebista saioen historiaraMartinez Martinez, Josu1971an, Hego Euskal Herrian Telenorten lehen aldiz euskara entzun baino bost urte lehenago eta ETB sortu baino hamaika urte lehenago, historiako lehen euskarazko telebista-saioak hasi ziren Ipar Euskal Herrian. Maite Barnetchek France3 katean zuzendutako Eskual Herria orai eta gero magazine kulturala dugu, beraz, euskarazko telebistaren amatxi. Iparraldeko euskal kulturaren lekukotza bizia biltzen duten 300 saiotik gora emititu ziren arren, apenas ikertu da esperientzia aitzindari hura. Ondorengo lerroetan, lehen hurbilketa bat burutzen da, ikerketa sakonago baten lehen pauso legez.Euskal telebista; Iparraldea; Maite Barnetche; ikus-entzunezkoen historia.Item Juanelo Turriano eta Berpizkundeko ingeniarien eragina eta norainokoaAginaga Garcia, Jokin; Plaza Puertolas, Aitor; Perez de Ciriza Garriz, Valeria; Pintor , Jesus MariaBerpizkundean Ingeniaritza Mekanikoak aurrerakada handia izan zuen. Horren eredu, besteak beste,Leonardo da Vinci edo Galileo Galilei ingeniari ezagunak ditugu.Baina badira ere gaur egun hainospetsuak ez diren ingeniariak. Hau da, hain zuzen ere, Juanelo Turrianoren kasua. Bere garaian osoezaguna izan zen, batez ere Toledoko alkazarrera ura igotzeko eraiki zuen Artifizioarengatik.Halaere, gaur egun bere irudia ez da oso ezaguna testuinguru akademikotik kanpo.Lan honek JuaneloTurrianoren lana eta utzitako ondare teknologiko-kulturala aztertzen ditu. Honez gain, Berpizkundekoingeniaririk ospetsuena den Leonardo da Vincirekin konparatzen da, batak eta besteak izan zuten etagaur duten ospearen arrazoiak aztertuz.Item Oroitzapen kolektiboak eta ongizatea: CEVI proiektua Euskal HerrianPizarro Carrasco, Jose; Mendez Casas, Lander; Paez Rovira, Dario; Basabe Barañano, Nekane; Telletxea Artzamendi, SaioaPertzepzio subjektiboan, eta ikuspuntu kualitatibo eta kuantitatiboen arteko konparaketan oinarritua izateak erreferente bihurtzen du CEVI proiektua (Changements et événements au cours de la vie, frantsesaz [aldaketak eta gertaerak bizi-ibilbidean]), zeinen helburua, herriek eta pertsonek nola gogoratzen duten jakitean datza. Txosten honek Euskal Herriko laginaren emaitzak aurkezten ditu hiru atal ezberdinetan: aurreko urteko gertaerak, bizitzan zehar bizitako inflexio puntuak eta gertaera sozio-historikoak; gainera pertsona guztiek bizi izandako ebaluaketa subjektiboak (i.e., galera, etekina, etab.) biltzen ditu. Emaitzak taldeen identitateak eta pertsonen ongizaterako inpaktua kontuan hartuta eztabaidatzen dira.Item Euskal Herriko landa-komunitateen sintaxi berria: zehar-objektu izatetik subjektu izatera. Erresilentzia gaitasuna bi mila urtezRodriguez Lejarza, Ander; Narbarte Hernández, JosuEuskal Herriaren isurialde atlantiarreko landa-paisaia gizartearen eta ingurugiroaren arteko epe luzeko elkar-eragin konplexuen ondorioa da. Lau landa-guneren azterketa diakronikoak erakusten duenez, tokiko komunitateek abagune sozio-ekonomiko desberdinetara egokitzeko gaitasuna erakutsi dute ia bi mila urtez. Giza-talde hauek Historiaren subjektu pasibo gisa aurkezten dituzten ikuspegi tradizionalen aurrean, haien erresilientziaren ikerketak ukatu izan zaien protagonismoa itzultzeko marko teoriko aproposa da, landa-paisaiaren bilakaera orokorra birpentsatzeko bideak irekiz.Item Nafarroako Ezker Iraultzailearen historia, 1970-1979Satrustegi Andres, ImanolEzker iraultzaileko alderdiak Francoren diktaduraren aurkako lehen indar politikoa ziren.Diktaduraren bukaeran, nafar biztanleriaren zati garrantzitsu batek sistema jaio berriari -1978koKonstituzioan oinarritutakoari- ez zion babesik eman. Izan zuten garrantzia nabaria izan zen arren,Trantsizioaz geroztik ezker erradikaleko alderdiak desagertu ziren ia, eta XXI mendearen hasierangizartearen memorian deus gutxi geratu da.Ikerketa historiko honen helburuak mugimendu politiko honen historia jasotzea, sistema berriarenaurkako kritikan izan zuten garrantzia azpimarratzea eta garai hartako “Euskal gatazkaz” ausnartzeadira.Item Hiru adibide berri, emakume bertsolariak beti plazan aritu diren adierazgarriAgirre Goia, EñautArtikulu honetan, bertsolaritzaren historiaz lehen eginda dauden ikerketei datu batzuk erantsi eta zuzendu nahi izan dizkiegu. Bertsolarien aitzindariek emakume izena dute eta hiletariak dira. Hainbat terminorekin nahasmena sortu da, eta gure ustez hiletari hitzak denak biltzen ditu. Hiletari haiek emakumezkoak ziren, eta XV. mendean eurena zen plaza galdu egin zuten, poliki-poliki; ez ordea, erabat. Hiru adibide berri ekarri ditugu hori ziurtatzen dutenak: Manuela Etxarri Zabaleta, Juana Manuela Irusta Egia, eta Jazinta Arruti.Item Trantsizio-ondorengo justizia Euskal Autonomia ErkidegoanMaya , AnttonIkerketa honen helburua da gerla zibila eta frankismoaren biktimei buruz EAEn gaur aplikatzen diren legezko tresnak lantzea, trantsizio-ondorengo justiziaren baitan. Trantsizio demokratikotik bizpahiru hamarkada pasa eta, trantsiziozko justiziaren tresna batzuk (egiaren, justiziaren, erreparazioen eskubideak eta ez-errepikatzeko bermeak) aplikatuak dira, normalean trantsizio demokratikoaren garaian erabiltzen direnean giza eskubide urratze masiboak kudeatzeko. Honen ondorio bat da biktima berri batzuk agerrarazten dituela, biktimen inguruko egoera korapilatsu batean, non giza eskubide berriak aipatzen baitira. EAEko adibidea aztertuz, trantsizio-ondorengo justiziaren tresnen aplikazioaren desafio juridikoak identifikatzen ahal dira.Item Nafarroako Erresumaren antolamentu militarra eta sistema defentsibo arkitektonikoaYuguero Suso, BegoñaTestuan zehar ikusiko dugu nola antolatzen zen militarki Nafarroako Erresuma, bere jatorritik XVI. mendera. Horretarako, bere konposizio soziala aztertuko dugu, eta ikusiko dugu estamentu sozial bakoitzak zer inplikazio militar duen erresumaren defentsan. Aldi berean, zentratuko dugu gure begirada, erresumaren defentsarako arkitektura militarra osatzen zuten tipo diferenteetan.