321 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 321
Item The youngsters´ gathering spaces phenomenon. A case study developed in Bermeo(Udako Euskal Unibertsitatea) Fariñas Garzia, Yaiza; Gezuraga Amundarain, MonikeItem Gender in learning contentious politics. A review of the models of youth activism in the change of the political cycle in the Basque Country(Udako Euskal Unibertsitatea) Larrinaga Renteria, AneItem Transition to active life of young people: review, analysis and conclusions of the situation in the Basque Autonomous Community(Udako Euskal Unibertsitatea) Tena Eizagirre , AitorItem Adin erlatiboaren eragina saskibaloiko jokalarietanArrieta Etxeberria, Haritz; Torres Unda, Juan Jose; Gil Goikouria, Javier; Gil Orozko, Susana; Irazusta Astiazaran, JonIkerketa honetan, adin erlatiboaren eragina (Relative Age Effect: RAE) aztertu da saskibaloiko jokalari gazteen errendimenduan. Horretarako, Bizkaiko eta Europako saskibaloi txapelketetako jokalarien jaiotze data, altuera eta errendimenduarekin lotutako parametroak jaso dira. Aztertu diren txapelketa guztietan jokalari gehienak urte hasieran jaiotakoak ziren. Desoreka hau nabariagoa da 12, 14, 16 eta 18 urte azpiko txapelketetan 20 urte azpiko txapelketetan baino. Maila bakoitzeko jokalari zaharrenek (urte hasieran jaiotakoek) Europako txapelketako partidetan estatistika hobeak lortu zituzten eta Bizkaian 14 eta 16 urte azpiko taldeetan zaharrenek saskibaloian jokatzeko parametro antropometriko eta fisiologiko hobeak zituzten. Beraz, entrenatzaileek eta hautatzaileek ikerketa honetan lortutako emaitzak kontuan hartu beharko lituzkete, jokalari gazteen aukeraketan hartuko dituzten erabakien eragina ekiditeko.Item Nerabearen eta lagun-taldearen ikus-entzunezko kontsumoa 2011n: Gipuzkoako kasu azterketaPavon Arrizabalaga, Amaia; Zuberogoitia Espilla, Aitor; Juaristi Larrinaga, PatxiIkerlan honen helburua da ezagutzea 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxo gipuzkoarren ikus-entzunezko kontsumo-ohiturak, betiere nerabezaroan funtsezkoa den lagun-taldearekin duen harremana kontuan hartuta (jakiteko ea harremanik dagoen ikus-entzunezko kontsumo indibidualaren eta talde-kontsumoaren artean). Landa lana 2011n burutu zen: 852 galdetegi, 26 sakoneko elkarrizketa eta 16 neraberen Tuentiko profilen eduki-azterketa baliatu ziren ikerketa osatzeko. Ikerlanak deskribatzen duen testuinguruan aro analogikoko ikus-entzunezko praktikak eta kontsumo-ohitura berriak uztartzen dira, digitalizazioaren ondorioz sortu direnak. Horrekin batera, lagun-taldearen eragina nerabezaroan nabaria da.Item Gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa, interakzioa eta partekatzea: Mondragon Unibertsitateko ikasleen kasu-azterketaAstigarraga Agirre, Idoia; Pavon Arrizabalaga, Amaia; Zuberogoitia Espilla, AitorIkerketa honen helburua da ezagutzea zelan – eta zein neurritan- baliatzen dituzten gazteek digitalizazioak ekarritako ikus-entzunezko kontsumo-modu berriak, arreta berezia jarrita ikus-entzunezko edukien partekatzean. Doktorego-tesi hau Mondragon Unibertsitateko kasu-azterketa da, eta galdetegia, egunerokoa eta sakoneko elkarrizketak baliatu dira. Galdetegiko emaitza kuantitatiboak dira artikulu honetan azalduko direnak. Emaitzek erakusten digutenez, ohiko telebistak jarraitzen du izaten telebistako edukiak kontsumitzeko biderik ohikoena. Bestalde, aipagarria da partekatzeak hartzen duen garrantzia, gazteen ia %68k partekatzen baititu ikus-entzunezko edukiak interneten.Item Ingurune euskalduneko gazteak eta hizkuntza idatziaBereziartua Etxeberria, GarbiñeGazteek idatzizko hizkuntza erabiltzen duten eremua ez da mugatzen eskolaren lau hormetara. Azken urteetan teknologiak izandako garapenak eta horren baitan sortu diren komunikatzeko bide berriek hizkuntza erabiltzeko gune eta modu berriak sortarazi dituzte. Kasu honetan, hizkuntza gutxitu baten testuinguruak eskaintzen duen aberastasunaren barruan uztartu nahi izan ditugu teknologia eta gazteak. Euskal Herriaren barruan askotarikoak dira errealitate soziolinguistikoak, baina oraingoan hizkuntza gutxitua nagusi den ingurune batean jarri dugu begia.Item Eskemek nerabeen depresio sintomen agerpena iragartzen dute inferentzien bidezMateos Perez, EstibalizIkerketa honek nerabezaroan agertzen diren depresio sintomen modelo etiologiko bat aztertu zuen, zeinak eskemek (Young, 1999) depresio sintomen agerpena inferentzien (Abramson, Metalsky, eta Alloy, 1989) bitartez iragartzen dutela dioen. Zehazki ikerketa honetan eskema interpertsonalek inferentzia sozialen bitartez depresio sintometan duten zeharkako eragina ebaluatu zen. Baita autonomia eskemek errendimendu inferentzien bitartez sintoma horietan duten zeharkako eragina ere. Eskema interpertsonalek depresio sintometan inferentzia sozialaren bidez eragiten dutela aurkitu zen. Gainera, autonomia eskemek 2. denborako erredimendu inferentziak iragartzen zituzten, baina erredimendu inferentzia hauek ez zituzten 3. denborako depresio sintomak iragarri. Autonomia eskemek, ordea, 3. denborako depresio sintomak iragarri zituzten.Item Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek dietan haragia eta honen eratorriak sartzeak dituen ondorioak berotegi gasen isurketanTelleria Aranburu, Nerea; Bermudez Marin, Nerea; Encinas Malagon, Dolores; Rocandio Pablo, Ana Maria; Telletxea Artzamendi, Saioa; Basabe Barañano, Nekane; Rebato Ochoa, Esther; Arroyo Izaga, MartaIkerketa honen helburu nagusia haragia eta honen eratorriekin erlazionatutako berotegi efektuko gasen isurtzea eta hauen kontsumoari lotutako faktoreak aztertzea da Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen dietan. Ikerketa hau 560 ikasleko lagin batean egin zen. Ingestio dietetikoa eta bere ingurumen-inpaktua, aldagai demografikoak eta sozioekonomikoak, bizimoduak, elikadurari lotutako jarrerak, sinesmenak eta jakintzak aztertu, eta antropometriako neurriak hartu ziren. Sexu diferentziak aipatutako hainbat aldagaietan eta haragi kontsumoan aurkitu ziren. Gure emaitzek haragi kontsumoa eta haragiarekiko ditugun jarrerak eta gehiegizko gorputz gantza positiboki erlazionatuta daudela adierazten dute, eta gainera, kontsumo hau berotegi-efektuko gasen isurtzearekin lotuta dago.Item Gazteen jarrera ikus-entzunezko edukiekin, nola telebistan hala InternetenPavon Arrizabalaga, Amaia; Zuberogoitia Espilla, Aitor; Astigarraga Agirre, IdoiaIkerketa honek gazteek ikus-entzunezko edukiekin daukaten harremana du aztergai, nola ohiko telebistan hala Interneten. Ikerlanaren helburua da jakitea ea audientziaren jarrera aldatzen den hedabidearen arabera. Artikuluak Mondragon Unibertsitateko 475 gazteren artean egindako inkesta baten emaitza esanguratsuenak azaltzen ditu. Faktore-analisi bat eta bi erregresio anizkoitz orokortu egin ondoren, ateratako ondorio nagusia da estatistikoki ezin dela lotu telebistaren kontsumoa audientziaren jarrera pasiboekin, ezta Internet bidez ikus-entzunezkoak kontsumitzea jarrera aktiboekin ere.