Prueba
Permanent URI for this communityhttps://gordailua.ueu.eus/handle/123456789/1
Browse
Browsing Prueba by Subject "1 motako diabetesa"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item 1 motako diabetesari asoziaturiko lncRNAen azterketa funtzionala β-zelulen hanturan eta apoptosianGonzalez Moro, Itziar; Olazagoitia Garmendia, Ane; Fernandez Jimenez, Nora; Castellanos Rubio, Ainara; Santin Gomez, Izortze1 motako diabetesarekin (DM1) asoziatutako polimorfismo ugari RNA luze ez kodetzaileetan (lncRNA) kokatuta daude. Lan honen helburua DM1-rekin asoziatutako lnc13 eta lncBACH2 deritzen lncRNAen karakterizazio funtzionala gauzatzea izan da. Gure emaitzek lnc13-k β-zelulen hantura prozesuan parte hartzen duela baieztatzen dute. Izan ere, lnc13-ak STAT1 eta PCBP2 molekulen arteko elkarrekintza baimentzen du, hantura sustatzen duen STAT1 mRNAren egonkortasuna emendatzen duelarik. Bestalde, lncBACH2–k BACH2 genearen adierazpena erregulatzen duela eta aldi berean hanturak eragindako β-zelulen apoptosian eragina duela ikusi dugu. Gure lanak gaixotasunarekin lotura duten lncRNAk β-zelulen funtzionamenduan eragina dutela erakusten du, eta hortaz, lncRNAk DM1ren patogenesian berebiziko garrantzia eduki dezaketela iradokitzen du.