Ikergazte
Permanent URI for this collectionhttps://gordailua.ueu.eus/handle/123456789/2120
Browse
Browsing Ikergazte by Author "Abilleira Cillero, Eunate"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Konposatu per- eta polifluoratuen esposizioa haurtzaroan. Osasun publikoko estrategia esposomiko bat ikertzenSan Román Martinez, Anne; Abilleira Cillero, Eunate; Irizar Loibide, Amaia; González Gaya, Belén; Etxebarria Loizate, NestorKonposatu per- eta polifluoroalkilikoak (PFAS) karbono erabat fluoratua eta buru hidrofilo bat duten konposatu sintetikoak dira, 40ko hamarkadatik oso erabiliak izan dira kontsumo-ondasun anitzetan. Beren ezaugarri anfipatikoengatik, ia populazio guztiaren odol edo gernuan aurkitu ohi dira, dieta eta edateko ura izanik esposizio-iturri nagusiak. Milaka PFAS existitu arren, gutxi batzuk monitorizatu ohi dira, haiekiko esposizioa gutxietsi daitekeela iradokiz. Bestalde, maila subhilgarriekiko esposizio kronikoak umeetan osasun-arazoak eragin ditzake, hala nola, disrupzio endokrinoa edo ikasteko desgaitasuna. Hortaz, lan honen helburua PFAS espektro zabala kuantifikatzea da, Gipuzkoako 4 eta 8 urteko haurren plasman. Lortutako behin-behineko emaitzetan (n=450) denetariko PFASak topatu dira, kontzentrazio ezberdinetan, eta sexu eta adinaren arabera aldakorrak.