Ikergazte
Permanent URI for this collectionhttps://gordailua.ueu.eus/handle/123456789/2120
Browse
Browsing Ikergazte by Author "Abendaño Carbajo, Naiara"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item RNA ez-kodetzaile luzeak (lncRNAk) etxabereetan: RNA-seq datuetan oinarritutako analisi transkriptomikoa ardianBilbao Arribas, Martin; Varela Martinez, Endika; Abendaño Carbajo, Naiara; Jugo Orrantia, Begoña M.RNA ez-kodetzaile luzeak (lncRNAk), proteinak kodetzen ez dituzten eta 200 nukleotido baino luzeagoak diren transkriptoak, oso gutxi ikertu dira etxabereetan gizakiarekin konparatuz, eta oso mugatua da espezie batetik bestera eratorri daitekeen gene hauen egitura edo funtzioari buruzko informazioa. RNA-seq datu-multzo bat baliatuz ardien lncRNAk identifikatu, kontserbazioa aztertu eta aluminiodun txertoen aurrean erakusten duten jokaera aztertu dugu. Bi ehun desberdinetan fidagarritzat eman dira 2284 eta 3004 lncRNA transkripto. Horietako batzuk posizio genomikoa mantendu dute gertuko espezieekiko, sekuentzia mailako kontserbazio maila altua transkripto gutxitan ikusi bada ere. Gainera, diferentzialki adierazita daude hainbat lncRNA aluminiodun txertoak jaso zituzten animalietan. Analisi gehiago beharrezkoak dira mRNA eta miRNA geneekin dituzten erlazioak argitzeko.Item RNA zirkular berrien bilaketak atzeranzko moztu-itsastearen kontserbazio altua frogatu du ardianVarela Martinez, Endika; Bilbao Arribas, Martin; Corsi , Giulia; Anthon , Christian; Abendaño Carbajo, Naiara; Gorodkin , Jan; Jugo Orrantia, Begoña M.RNA zirkularrak (circRNAk) modu kobalentean itxitako RNA ez-kodetzaile zirkularrak dira. Duten egitura dela eta, circRNAk gaixotasunen biomarkatzaile gisa erabiltzeko aproposak dira. Molekula mota hauek garrantzi zientifikoa badute ere, animalia ez-ereduetan ikerketa garatu gabe dago oraindik. Lan honetan bi ehun desberdinen RNA-seq datuak aztertu dira ardiaren circRNAk identifikatzeko. Garun azalean eta odol-zelula mononuklearretan 2510 eta 3403 circRNA detektatu dira, horietatik 1379 guztiz berriak. Harrigarria da detektatu diren circRNA molekulen moztu-itsasteen %63a gizakiarekiko guztiz homologoak direla. Gainera, gizakian ikusi den bezala, emaitzek CDR1-AS circRNA ardiaren garunean dituen funtzioak babesten dituzte.