772 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 772
Item Nazioarteko krimenengatik sortutako erantzukizun penala. Joint Criminal Enterprise delakoaren azterketaOdriozola Gurrutxaga, MirenNazioarteko krimenetan pertsona askok parte hartzen dutenez, Nazioarteko Zuzenbide Penalaren erronka handienetako bat horien guztien erantzukizun penal indibiduala zehaztea da. Testuinguru horretan, ad hoc auzitegiek Joint Criminal Enterprise (JCE) delako teoria garatu dute euren jurisprudentzian; Nazioarteko Auzitegi Penalak, berriz, egitatearen gaineko kontrolaren teoria erabili du oinarritzat. Artikulu honetan JCE teoriari egindako lau kritika aztertuko ditugu: Harreman horizontal eta bertikalen arteko ezberdintasuna, funtsezko ekarpenik eza, partekatutako dolorik eza, eta JCE III egilekidetza gisa ulertzearen arazoak. Lau kritiken garrantzia dela-eta, nazioarteko auzitegi penalek JCE doktrina alde batera utzi beharko luketela ondorioztatuko dugu.Item Ziurgabetasunean erabakitzen: nanomaterial manufakturatuen tratamendu juridikoaRamirez de la Piscina Arrillaga, AratzNanoteknologiek, materialak nano-eskalan (10-9) manipulatuz beren propietate desberdinak eta probetxugarriak bilatzen dituzten teknologia multzoak, hazkuntza nabarmena izan dute azken hamarkadan. Nanomaterial manufakturatuen ustiapen teknikoen ezagutza maila abiadura bizian hazten ari da; ez, ordea, osasunean eta ingurumenean eragin ditzaketen arrisku potentzialen ezaguera, alor horretan ziurgabetasun zientifikoa nagusi baita. Arrisku konplexu eta ziurgabe horiek zuzenbidearen jardute eremuan kokatzen diren aldetik, artikulu honek hauxe landu du: arrisku horien onargarritasunaren gainean erabakiak eta neurri juridikoak adostean, kontuan hartu beharreko zenbait elementuren proposamena eta horien gaineko hausnarketa.Item Oinarrizko eskubideen maila anitzeko babesa: atxilotze eta entregatze agindu europarraAscenso Gabiña, AlazneLisboako Itunak ondorio juridiko garrantzitsuak ekarri ditu Europar Batasuneko esparru juridikoan. Horien artean, garrantzitsuenetako bat izan da Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunari onartu zaiola Itunek duten balio juridiko bera. Ondorioz, Europar Batasunak bere oinarrizko eskubideen katalogoa du. Beraz, egoera erabat aldatu denez, orain, hiru mailatako babesa dugu oinarrizko eskubideen babesa bideratzeko: Giza Eskubideen eta Oinarrizko Askatasunen Europako Hitzarmena, Europako Gutuna eta estatu kide bakoitzaren Konstituzioan onartzen diren oinarrizko eskubideak.Aztertuko dugu, gaur egun, nola bermatzen diren oinarrizko eskubideak auzi-iheseko euroaginduan.Item Epai-prozesuetan peritatze arkitektonikoen kasuistikaLeon Cascante, IñigoAuzi prozesuarekin erlazionatutako peritatze arkitektonikoen kasu ezberdin eta ugarien azterketak balio digu, alde batetik, garatzeko adituen peritatzea eta prestatzeko ahozko bistaren defentsa; eta, bestetik, ulertzeko garrantzi handiko osagai batzuen ikasketarako interesa duten alderdiak. Gatazka baten ondoren, prozesu osoen azterketatik abiatzen gara; hau da, gutxienez, existituko da izendapen judizialeko peritatze bat eta prozedura amaitzen duen sententzia bat. Orduan, epaitza aztertzen da, eta peritu judizialaren irizpenarekin duen lerrokatzea edo ez, peritu arkitektoaren ardura albo batera utzi gabe, noski.Item “Urkixote eta euskararen aurkako gurutzada”: buru bakarreko etsaia?Garaio Mendizabal, Beñat2017rarte Espainiako EAE-rako ordezkaria izan den Carlos Urkijok “etsai” asko irabazi zituen bere legegintzaldian zehar, batik bat euskalgintzan. Hori dela eta, izenburukoa bezalako hainbat ezizen jaso ditu eta bera izan da PP-ren hizkuntza politikan aurpegi garbiena. Hala ere, artikulu honen bitartez euskalgintzaren okerreko estrategia edota PP-ren polarizazio kanpaina bikaina izan direla ondorioztatu dugu, batik bat soziolinguistikan erabilitako hainbat kontzeptu ezezagunen argitan. Artikulu honen helburuak, horrenbestez, euskalgintzaren jardunean bidelagun izatea eta hizkuntza politika ebaluatzea dira.Item Nanoteknologien eta RFID dispositiboen arteko konbergentzia teknologikoa: pribatutasunarentzako mehatxu berri baten atarian?Ramirez de la Piscina Arrillaga, AratzNanomaterial manufakturatuak (NMM), nanoteknologien ustiapenetik eratortzen diren material berriak, besteak beste irrati frekuentzia bidezko identifikazio sistemadun (RFID) etiketen prestazio teknikoak potentziatzeko erabiltzen dira. Dispositibo elektroniko horiek nagusiki esparru komertzialean produktuen unean uneko trazabilitatea egiteko baliatzen badira ere, norbanakoen informazio pertsonala eskuratzeko ere erabili izan diren kasu batzuk dokumentatu dira dagoeneko. Alde horretatik, ikerketa honen xedea kasu horietan RFID etiketen erabilerak norbanakoen pribatutasuna errespetatu duen edo ez aztertzean datza, horretarako datu pertsonalen babeserako legedia oinarri hartuta.Item Tortura Euskal Herrian 1960tik 2013a arteGuelle , PaulineTesia lan honen ikerketak Euskal Herrian 1960tik 2013 arte izan diren tortura kasuak ikertuko ditu.Nazioarteko eta Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GKE) bidez, baita ere elkarrizketa zuzenei eskerEuskal Herrian gertatu diren tortura kasuak ikertuko dira. Bide beretik azalduko da Espainiar Estatuaklegedi antiterroristen bidez tortura ahalbidetu duela. Bestalde, azalduko da zergatik Espainiar Estatuakeuskal gatazkari lotutako pertsonak torturatu dituen. Bukatzeko, generoaren ikuspegitik eginikoanalisia azalduko da. Hitz gakoak: Zuzenbide publikoa, Nazioarteko zuzenbide publikoa, Tortura, Euskal gatazka,Generoa.Item Iparra galdu gabe! Euskal alderdi-sistema ez da espainiar estatuko azpi-sistema elektoral batGarmendia Iturria, Haritz; Urteaga Olano, EguzkiLan hau euskararen eta boto abertzalearen arteko loturaren inguruan egiten ari garen doktore-tesiaren fruitua da. Ikerketa honetan, zehazki, euskal alderdi-sistemaren gaineko berrikusketa bat proposatzen da. Akademian hegemoniko den korronte modernistak euskal alderdi-sistema estatu beregaina duten espainiar eta frantziar nazionalismoen betaurrekoetatik irakurtzera behartzen gaitu. Ikuspegi horretatik, euskal alderdi-sistema estatu bateko azpi-sistema bereizi moduan aztertzera kondenatuta gaude. Errealitatean, ordea, bi estatutan ditugu euskal alderdi nazionalistak. Lan honetan, interpretazio-esparru bat proposatzen da alderdi-sistemak zedarritzeko irizpideak euskal nazioan ardaztu eta euskal alderdiak bere osotasunean aztertzen dituen euskal alderdi-sistema jasotzeko.Item “La Manada” auzia Twitterren: Sare sozialetatik gizartea eraldatuzIdoiaga Mondragon, Nahia; Sainz de la Maza San José, Martin; Belasko Txertudi, MaitaneIkerlan honetan “La Manada” auziaren epaiak Twitterren izandako jarraipena aztertu da.Horretarako epaia plazaratu zen dataren inguruko lau astetan #lamanada traola erabilitako txio guztiakbatu ziren eta haien edukia analisi lexikal bidez aztertu zen. Emaitzetan diskurtso feministak garrantzianabarmena izan zuen, haserrea plazaratuaz, mobilizazio soziala deituaz, biktima babestuaz edotabortxaketaren kulturaren kontrako diskurtsoa zabalduaz. Halere, diskurtso sexista eta anti-feministaere presente izan zen espazio honetan. Twitterreko diskurtsoa sexu erasoei buruzko pentsaeraren islaizan daitekeela ondorioztatzen da, baina aldi berean baita agente aktibo ere jakintza eraldatu horreneraikuntzan.Item Trantsizio-ondorengo justizia Euskal Autonomia ErkidegoanMaya , AnttonIkerketa honen helburua da gerla zibila eta frankismoaren biktimei buruz EAEn gaur aplikatzen diren legezko tresnak lantzea, trantsizio-ondorengo justiziaren baitan. Trantsizio demokratikotik bizpahiru hamarkada pasa eta, trantsiziozko justiziaren tresna batzuk (egiaren, justiziaren, erreparazioen eskubideak eta ez-errepikatzeko bermeak) aplikatuak dira, normalean trantsizio demokratikoaren garaian erabiltzen direnean giza eskubide urratze masiboak kudeatzeko. Honen ondorio bat da biktima berri batzuk agerrarazten dituela, biktimen inguruko egoera korapilatsu batean, non giza eskubide berriak aipatzen baitira. EAEko adibidea aztertuz, trantsizio-ondorengo justiziaren tresnen aplikazioaren desafio juridikoak identifikatzen ahal dira.