Search Results

Now showing 1 - 10 of 202
  • Item
    Ugalketako disrupzio endokrinoa Gernika eta Galindoko araztegien inguruko korrokoietan (Chelon labrosus)
    Valencia Lopez, Ainara; Rojo Bartolome, Iratxe; Bizarro Villan, Cristina; Cancio Uriarte, Ibon; Ortiz Zarragoitia, Maren
    Disruptore endokrinoak (EDC), ingurugiro-kutsatzaile kezkagarrienetarikoak dira animalien garapen eta ugalketarengan eragin kaltegarria dutelako. EDCetako batzuk eragin xenoestrogenikoa dute, ugal-hormona femenino garrantzitsuena den eta garapen zein ugalketaren arduradun den estrogeno naturala imitatzeko gai direlako. Ur araztegiek xenoestrogenoak isurtzen dituzte ibaietara, arrain arren feminizazioa sortuz. Azken urteetan Gernikako araztegiak isuritako konposatu kimikoen ondorioak ikertu ditugu bertako Chelon labrosus korrokoien populazioan; non barrabiletan obozitoak dituzten arrak (intersex) aurkitu ditugu. Gure azken ikerketetan Gernikako korrokoi populazioaren efektu xenoestrogenikoen balioztatzearekin jarraitzeko asmoz eta, aldi berean Galindoko araztegiaren, Bilbo hiritik ur-behera, eragin posiblea ikertzeko asmoz, C. Labrosus indibiduoak hartu ziren 2013ko ekainean eta 2014ko otsailean. Gonaden ikerketa histologikoak eta xenoestrogenoen aurrean erantzuten duten bitelogenina (vtg) eta cyp19a1a aromatasa geneen transkripzio-mailen analisiak burutu ziren. Beste markatzaile molekular berri batzuk, 5S rRNA eta tfiiia, obozitoen presentziaren adierazgarri direnak ere aztertuak izan ziren. Testikuluetan obozitoak zituzten intersex arrak behatu ziren, bai Gernikan eta bai Galindon. Intersex korrokoiek arrek baino 5S/18S rRNA indizea eta tfiiia transkripzio maila altuak azaldu zituzten, emeen antzekoak. Bi markatzaile molekular hauek korrelazio positiboa adierazi zuten intersex larritasun indizearekin. Ar eta intersexen vtg-ren transkripzio mailak ez zuten desberdintasunik azaldu. Laburbilduz, emaitzek Galindo eta Gernikako korrokoiak kimikari xenoestrogenikoei esposatuta daudela iradokitzen dute.
  • Item
    RNA ez-kodetzaile luzeak (lncRNAk) etxabereetan: RNA-seq datuetan oinarritutako analisi transkriptomikoa ardian
    Bilbao Arribas, Martin; Varela Martinez, Endika; Abendaño Carbajo, Naiara; Jugo Orrantia, Begoña M.
    RNA ez-kodetzaile luzeak (lncRNAk), proteinak kodetzen ez dituzten eta 200 nukleotido baino luzeagoak diren transkriptoak, oso gutxi ikertu dira etxabereetan gizakiarekin konparatuz, eta oso mugatua da espezie batetik bestera eratorri daitekeen gene hauen egitura edo funtzioari buruzko informazioa. RNA-seq datu-multzo bat baliatuz ardien lncRNAk identifikatu, kontserbazioa aztertu eta aluminiodun txertoen aurrean erakusten duten jokaera aztertu dugu. Bi ehun desberdinetan fidagarritzat eman dira 2284 eta 3004 lncRNA transkripto. Horietako batzuk posizio genomikoa mantendu dute gertuko espezieekiko, sekuentzia mailako kontserbazio maila altua transkripto gutxitan ikusi bada ere. Gainera, diferentzialki adierazita daude hainbat lncRNA aluminiodun txertoak jaso zituzten animalietan. Analisi gehiago beharrezkoak dira mRNA eta miRNA geneekin dituzten erlazioak argitzeko.
  • Item
    Saguzarren izurriekiko zaletasuna mahasti-sistema batean: kontrol biologikorako oinarrizko hastapenak
    Baroja Ibañez de Maeztu, Unai; Garin Atorrasagasti, Inazio; Aihartza Azurtza, Joxerra; Vallejo Lopez, Nerea; Aldasoro Lezea, Miren; Goiti Ugarte, Urtzi
    Artropodo fitofagoek nekazal ekoizpenean kalte oso larriak eragiten dituzte urtero. Izurrien kontrako borrokan saguzarrak artropodoen jatun handienen taldean sailkatzen dira, hauetako hainbat izurri kontsumitzaile direlarik. Mahastiak nagusi diren nekazal sistema mediterraneoetan, kultibo ugarik izurriek eragindako suntsipen masiboak jasaten dituzte; ondorioz ikerketa honetan DNA metabarcoding bidez saguzar espezie ezberdinen dieta eta izurriak kontsumitzeko gaitasuna denboran zehar aztertu dugu. Guztira, 72 izurri espezie detektatu ziren, hauetatik 30 izurri garrantzitsu kontsideratzen direlarik. Emaitzen arabera, saguzar espezie ezberdinak baso eta nekazaritzako izurrien suntsitzaile handiak direla agerian geratzen da, hortaz populazio hauek faboratzeko dagozkion kontserbazio-neurriak hartzea premiazkoa da.
  • Item
    Piriniotako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia eta emari ekologikoen berrikuspena
    Esnaola Illarreta, Amaiur; Gonzalez Esteban, Jorge; Elosegi Irurtia, Arturo; Aihartza Azurtza, Joxerra
    Askorentzat ezezaguna izan arren, Euskal Herriko erreka garbietako harribitxietako bat dugu Piriniotako muturluzea edo ur-satorra. Satorren familiako intsektiboro erdi-urtar hau atzerakada nabarmena ari da pairatzen bere banaketa-eremu osoan eta kudeaketa eraginkor baten beharra du. Jakin bagenekien ur-lasterrak zituela gustuko, baina hautespen hori bazka-kopuruarekin azaldu ote zitekeen aztertu nahi genuen. Horretarako muturluzearen dieta eta harrapakin-hautespena zehaztu genituen, gorotzak genetikoki aztertuz. Orokorrean, muturluzearen beharrizan ekologikoak bermatzeko ur-lasterrak faboratzearen eta emari ekologikoak berrikustearen beharra erakusten du gure lanak. Ikerketa honen emaitzak funtsezkoak izango dira espeziearen kontserbazioaren alde pausoak emateko.
  • Item
    Bizkaiko Golkoko antxoaren energia-baliabideak: populazioaren dinamikan eragiten duten prozesu nagusietan dituzten ondorioak
    Txurruka Alberdi, Estibaliz; Cotano Basabe, Unai; Villate Guinea, Fernando
    Antxoa gure ekonomian garrantzia handia duen espeziea da. Bere populazioaren dinamikan eragin zuzena duten faktoreak kontutan ez hartzeagatik eta gehiegizko arrantzaren ondorioz, bere arrantza debekatu behar izan zen 2005-2010 urte bitartean. Populazioaren gainbehera hori berriz gertatu ez dadin, garrantzitsua da urtean zehar populazioak jasaten dituen aldaketak behatzea. Hipotesia aldaketa horietan antxoek erreserba moduan dituzten baliabide energetikoek eragina izango dutela da, batik bat, ugalketa garaian eta neguan. Erreserba horietan eragiten duten faktoreak, hala nola adina, sexua, urteko sasoia, latitudea eta kostaldearekiko distantzia, aztertu dira. Lortutako emaitzak, arrantzatu daitekeen antxoaren stocka estimatzeko baliagarriak izan daitezke.
  • Item
    Euskal Herriko ferra-saguzarren dieten gainezarpena
    Aldasoro Lezea, Miren; Aihartza Azurtza, Joxerra; Arrizabalaga Escudero, Aitor; Goiti Ugarte, Urtzi; Baroja Ibañez de Maeztu, Unai; Vallejo Lopez, Nerea; Garin Atorrasagasti, Inazio
    Euskal Herrian hiru ferra-saguzar ditugu: Rhinolophus euryale, Rhinolophus hipposideros etaRhinolophus ferrumequinum. Animalien ekologia eta jokaera ulertu ahal izateko harrapari eta harrapakinenarteko elkarrekintza ezagutzea ezinbestekoa da. Izan ere, antzekoak diren espezieen koexistentziaahalbidetzen duen faktoreetako bat nitxo trofikoaren partiketa da. Hori dela eta, ikerketa honen helburuaespezie hauen dieta molekularki karakterizatzea eta beraien nitxoen gainezarpena aztertzea izan da. R.hipposideros-en dietan agerpen gehienak dipteroei dagozkie, R. euryale-renean lepidopteroei eta R.ferrumequinum-enean diptero, koleoptero eta lepidopteroei. Harrapakinetako hamabi espezie soilik behatudira hiru saguzarren dietan. Nitxo trofikoen partiketa, beraz, nahiko handia da, espezieak binaka hartutagainezartzerik handiena (%50) R. hipposideros eta R. ferrumequinum espezieen artekoa izanik.HITZ-GAKOAK: Dieta, nitxo-partiketa,, Rhinolophus euryale, Rhinolophus hipposideros, Rhinolophus ferrumequinum Joxerra Aihartza, Aitor Arrizabalaga Escudero, Urtzi Goiti, Unai Baroja, Nerea Vallejo and Inazio Garin
  • Item
    Harrapakinen partiketa ehizamolde ezberdineko saguzarretan: Plecotus austriacus (Fisher, 1829) eta Hypsugo savii (Bonaparte, 1837) espezieen kasua
    Vallejo Lopez, Nerea; Ibañez Ilargui, Carlos; Nogueras Montiel, Jesus; Arrizabalaga Escudero, Aitor; Garin Atorrasagasti, Inazio
    Baliabideak mugatzaile direnean, haien partiketa ezinbestekoa da espezie sinpatrikoen koexistentzia bermatzeko. Ehizamolde ezberdineko bi saguzar-espezieen dieta aztertu dut, teknika molekularrak erabiliz: Plecotus austriacus, eremu itxietan ehizatzera moldatua dagoena; eta Hypsugo savii, eremu irekiak nahiago dituena. P. austriacus-en dietan 33 taxon identifikatu nituen eta H. savii-ren kasuan 46, gehienak lepidopteroak zirelarik. Lau harrapakin taxon baino ez ziren detektatu bi espezieen dietan, nitxoen gainezarpen balio txikia iradokitzen duena. Harrapakinen ezaugarriek oro har, bi saguzar hauen kasuan ezaugarri ekomorfologiko eta jokabidezkoek harrapakinen partiketa errazten dutela iradokitzen dute, haien koexistentzia erraztuz.
  • Item
    Txakurren eta Andeetako azerien arteko parasitoen transmisioa ulertu nahian, Txileko paisaia antropikoan
    Cevidanes Miranda, Aitor; Ulloa , Claudia; Di Cataldo , Sophia; Latrofa , Maria Stefania; Gonzalez Acuña, Daniel; Otranto , Domenico; Millán Gasca, Javier
    Basa- eta etxe-karniboroek parasitoak parteka ditzakete. Andeetako azerietatik eta landa-txakurretatik jasotako arkakusoak eta kaparrak aztertu ziren Txile erdialdeko paisaia antropizatuan, espezie horien artean parasito horien transmisio interespezifikoa gertatzen den zehazteko. Ektoparasito-espezie bakoitza ostalari-espezie batekin erlazionatu zen argi eta garbi: Rhipicephalus sanguineus kaparraren eta Ctenocephalides spp arkakusoaren ugaritasuna eta prebalentzia handiagoa izan zen txakurretan. Aitzitik, Amblyomma tigrinum kaparrarena eta Pulex sp. arkakusoarena azerietan izan zen handiagoa. Arkakuso eta kaparren azterketa epidemiologiko eta genetikoen arabera, ektoparasito horien transmisio interespezifikoa ematen da, baina gutxitan.
  • Item
    Aljeriako behien nodulu linfatikoetatik isolatutako Pseudochrobactrum algeriensis espezie berriaren deskribapena eta Pseudochrobactrum generoa identifikatzeko tresna molekularraren garapena
    Loperena Barber, Maite; Khames , Mammar; Renau Mínguez, Chantal; Zuñiga Ripa, Amaia; Coscollá Devis, Mireia; Oumona , Mustapha; Moriyón Uria, Ignacio; Conde Álvarez, Raquel
    Bruzelosi azterketa bakteriologiko batean, Brucella ez ziren hiru andui isolatu ziren Aljeriako behi batzuen nodulu linfatikoetatik. Diagnostiko tresna klasikoekin ez zen lortu bakterio horiek identifikatzea. Genomaren analisietan oinarrituta, isolatuak ia berdin-berdinak ziren eta Pseudochrobactrum generoan sartzen ziren, Brucellatik oso hurbil dagoen generoa, Brucella ugaztun ezberdinak kutsa ditzakeen bakterio zoonotikoa izanik. Datu genomiko, fisiologiko eta biokimikoen arabera, organismo horiek Pseudochrobactrum generoko espezie berri bat osatzen dute, eta Pseudochrobactrum algeriensis izena proposatu zen. 16S-PsO-F/R hasle bikote berria 16S rRNA genean oinarritzen da eta espezifikoki Pseudochrobactrum espezie guztiak detektatzen ditu.
  • Item
    Kakatokien eraginkortasuna ur-satorra (Galemys pyrenaicus, Talpidae) detektatzeko eta haren banaketaren patroiak deskribatzeko
    Levy Otheguy, Jon; Gonzalez Esteban, Jorge; Elosegi Irurtia, Arturo; Aihartza Azurtza, Joxerra
    Duela urte gutxi batzuk proposatu da ur-satorra detektatzeko kakatoki artifizialak eraikitzea, alegia, kanpin-denda antzeko batzuk errekan eraikitzea alfonbra batzuekin. Metodo hau eraginkorra da, baina ez da bere efizientzia zehaztu, ez eta deskribatu nola aldatzen den urtaroaren arabera. Hemen kakatoki artifizialen efizientzia neurtzeaz gain, metodoa optimizatu dugu. Emaitzek erakutsi dute kakatokiak urte osoan berdintsu erabiltzen direla erreka-sare osoan. Kakatokietan beste ur-sator baten gorotzak jartzeak ez du ur-satorren detekzioa hobetu. Azkenik, kakatokiak finkatu eta bertako emaitzak ikuskatzearen arteko denbora-tarte egokiena 7-11 egun dela ondorioztatu da. Metodologia honek, berez detektatzen oso zaila den espezie mehatxatu honen kudeatzaileentzako logistika errazten du.