405 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 405
Item Hizkuntzaren prozesamendua garun-eremu motorreanUrteaga Aldalur, MirenHizkuntzaren Teoria Motorraren arabera, hizkuntzaren prozesamenduak prozesamendu motorreandu bere jatorria. Teoria hau frogatu nahian, mugimenduen prozesamenduari lotutako hainbat ezaugarrihizkuntzaren prozesamenduan ere ari dira aurkitzen. Esaterako, orain arte mu uhinen (8-13 Hz)portaera mugimenduen prozesamenduari lotuta soilik ikertu da. Hemen aurkezten den EEGesperimentu honek sintaxiak eta semantikak mu uhinengan duen eragina aztertzen du. 2x2diseinua du eta bere emaitzen arabera, sintaktikoki konplexuagoak diren esaldiek (ezezkoek)sinpleagoek baino (adierazpenekoek) mu uhinen desinkronizazio handiagoa sortzen dute garun-eremu motorrean (garun-area aurre-zentrala). Emaitza hauek Hizkuntzaren Teoria Motorrababesten dute, hizkuntzak mu uhinengan prozesamendu motorrak bezalako eragina duela erakustenbaitute.Item Babes soziala epe luzeko langabezia egoeran dauden eta seme-alabak kargura dituzten familien erresilientzia prozesuanDiez Sanz, AinhoaEgoera latzei aurre egiterako orduan eta familia funtzionamendu maila egoki bat edukitzeko orduan, babes sozialak duen garrantzia nabarmendu dute ikerketa ugarik. Baina aldi berean, langabeziaren ondorioetako bat babes soziala eskaintzen duten sareen murrizketa eta/edo hondatzea dela ere adierazi da. Hortaz, helburu nagusiak hauek dira: 1) epe luzeko langabezia egoeran dauden eta seme-alabak kargura dituzten familien artean erresilienteak identifikatu, 2) epe luzeko langabeziak familia erresilienteen sisteman duen eragina ezagutu eta 3) babes sozialak familiaren erresilientzian izan duen rola aztertu.Item Ebolaren gizarte irudikapena Euskal Herrian: nola ulertu, hauteman eta sentitu dugu?Idoiaga Mondragon, Nahia; Gil de Montes Etxaide, Lorena; Valencia Garate, JoseGizartea mehatxatzen duten fenomeno berriak ulertzeko, adibidez egungo ebola izurritea, beraiei buruzko esanahi partekatuak eraikitzen ditugu, hots, gizarte irudikapenak. Gizarte irudikapenen bidez, ebolari esanahia emateaz gain, arriskuaren hautemate maila eta emozioak ere bideratzen dira. Lan honek 294 pertsonak ebola nola ulertu, hauteman eta sentitu duten neurtu du. Emaitzek adierazi dute, ebola Afrikarekin lotutako gaixotasun arriskutsu gisa irudikatu dela. Halere, izurritearekiko norberaren arrisku hautemate eta beldur mailak ez dira oso altuak izan. Honen arrazoia, izurriteak behin eta berriz agertzeak, sortutako nekeak edota izurriteekiko bete ez diren aurreikuspen izugarriak izan daitezke. Honenbestez, egungo ebola izurritea ulertzeak etorkizuneko osasun krisiei aurre egiteko lanabesak eskainiko dizkigu.Item Erresilientzia zailtasunei aurre egiteko prozesu bezala: Desoreka bipolarretan emandako zuzeneko esperientziaEchezarraga Porto, AinaraErresilientzia, ezbeharren aurrean osasun mentala mantendu, egokitu edota garatzera bideratzen duen gaitasuna da, eta buruko desoreketatik sendatzearekin lotuta dago. Ikerketa honek desoreka bipolarretik osatuta dauden pertsonetan errezilientzi prozesua kualtitatiboki aztertzea du helburu. Bakarkako eta foku-taldeko elkarrizketak, paziente hauekin zein klinikoekin eramanak, ainguraturiko teoriaren bidez aztertu ziren. Desorekarenganako errezilientzia prozesua pixkanakakoa, dinamikoa eta ez-lineala dela ezagutarazi zuten emaitzek. Inflexio-puntua, aldaketara gidatutako erabakitasun bezala nabaritu zen, jarrera eta portaeren moldaketak honen ildotik bideratuz, eta desorekari aurre egiteko hainbat baliabide garatuz (bipolar desorekarenganako errezilientzi ereduan azalduta).Item Eskemek nerabeen depresio sintomen agerpena iragartzen dute inferentzien bidezMateos Perez, EstibalizIkerketa honek nerabezaroan agertzen diren depresio sintomen modelo etiologiko bat aztertu zuen, zeinak eskemek (Young, 1999) depresio sintomen agerpena inferentzien (Abramson, Metalsky, eta Alloy, 1989) bitartez iragartzen dutela dioen. Zehazki ikerketa honetan eskema interpertsonalek inferentzia sozialen bitartez depresio sintometan duten zeharkako eragina ebaluatu zen. Baita autonomia eskemek errendimendu inferentzien bitartez sintoma horietan duten zeharkako eragina ere. Eskema interpertsonalek depresio sintometan inferentzia sozialaren bidez eragiten dutela aurkitu zen. Gainera, autonomia eskemek 2. denborako erredimendu inferentziak iragartzen zituzten, baina erredimendu inferentzia hauek ez zituzten 3. denborako depresio sintomak iragarri. Autonomia eskemek, ordea, 3. denborako depresio sintomak iragarri zituzten.Item Aho-aurpegietako mina pairatzen duten pazienteengan emozioen mimika eta alde-identifikaziorako gaitasuna neurtzeko tresna digitalen diseinu eta inplementazioaAizpurua Perez, Ibane; Azkue Barrenetxea, Jon JatsuAlexitimia edo emozioen kontzientzia gabezia, besteen emozioei hautemateko ezintasunarekin erlazionatzeaz gain, min kronikoarekin harremana duen nahasmendua da. Egun, badakigu aurpegi espresioetatik eginiko emozioen hautematean prozesamendu motor nahiz emozionalak parte hartzen dutela. Lan honetan, aho-aurpegietako min kronikoa duten pazienteei zuzenduriko bi tresna digitalen diseinua eta inplementazioa aurkezten ditugu, garun azalaren distortsio sentsori-motorraren hipotesia frogatzeko asmoz. Alde batetik, pazienteek besteen emozioei hautemateko duten gaitasuna neurtu dugu, emozionalak eta neutroak diren aurpegi keinuen bidez, eta bestetik, ezker/eskuin aldeak bereizteko gaitasuna ebaluatu dugu.Item Tumoreak, estres sozialak eta estresari aurre egiteko estrategiek jokabide depresiboan eta garunaren aktibitatean duten eraginaGoñi Balentziaga, Olatz; Vegas Moreno, Oscar; Labaka Etxeberria, Ainitze; Garmendia Rezola, LarraitzDepresioak lotura estua du minbiziarekin eta estres sozialarekin, baina harreman hori eragiten duten mekanismoen inguruko informazioa ez dago erabat osatuta. Hori dela eta, tumoreek eta estresak garunaren aktibitatean duten eragina aztertzea du helburu ikerketa honek. Horretarako, OF1 sagu arrei B16F10 melanoma zelulak inokulatu eta azpitalde bati estres soziala eragin zaio. Tumoreak garuneko serotonina maila murriztu eta 3-HK neurotoxikoaren maila handitu du. Azken efektu hori estresari aurre egiteko estrategi pasiboak dituzten saguetan ere azaldu da. Jokaerari dagokionez, tumoreak sakarosarekiko preferentzia txikitu eta eremu irekiko frogan gelditasuna handitu ditu. Ondorioz, tumoreak bide toxikoa aktibatu eta jokaera depresiboak areagotu dituela adierazten dute datuek.Item Venlafaxinaren eragina ezegonkortasun sozial kronikoa jasandako sagu emeen sistema serotoninergiko zentralean eta jokabideanLabaka Etxeberria, Ainitze; Gomez Lazaro, Eneritz; Goñi Balentziaga, Olatz; Garmendia Rezola, LarraitzBi bider ohikoagoa da depresio diagnosia emakumeetan gizonezkoetan baino, eta ondorioz, baita farmako antidepresiboen erabilera ere. Hala ere, estresarekin lotutako nahasteen eta haien tratamenduaren inguruko ikerketa gehienak animalia arretan egiten dira, eta ikerketetako emaitzak gizon nahiz emakumeetara orokortu gero. Ildo horretatik, antsietate eta depresioaren aurkako tratamenduen eraginkortasuna sexuaren araberakoa da, berezitasun biologikoak izaki. Hori dela eta, lan honek ezegonkortasun sozial kronikoaren estresa bizi duten sagu emeen jokabidean eta garuneko bide serotoninergikoan venlafaxinak serotonina eta noradrenalinaren birkaptazioaren inhibitzailea duen eragina du aztergai.Item Oroitzapen kolektiboak eta ongizatea: CEVI proiektua Euskal HerrianPizarro Carrasco, Jose; Mendez Casas, Lander; Paez Rovira, Dario; Basabe Barañano, Nekane; Telletxea Artzamendi, SaioaPertzepzio subjektiboan, eta ikuspuntu kualitatibo eta kuantitatiboen arteko konparaketan oinarritua izateak erreferente bihurtzen du CEVI proiektua (Changements et événements au cours de la vie, frantsesaz [aldaketak eta gertaerak bizi-ibilbidean]), zeinen helburua, herriek eta pertsonek nola gogoratzen duten jakitean datza. Txosten honek Euskal Herriko laginaren emaitzak aurkezten ditu hiru atal ezberdinetan: aurreko urteko gertaerak, bizitzan zehar bizitako inflexio puntuak eta gertaera sozio-historikoak; gainera pertsona guztiek bizi izandako ebaluaketa subjektiboak (i.e., galera, etekina, etab.) biltzen ditu. Emaitzak taldeen identitateak eta pertsonen ongizaterako inpaktua kontuan hartuta eztabaidatzen dira.Item Erakunde kulturen eta ibilbide profesional generizatuen arteko lotura: ingeniaritzaren kasuaSoubelet Fagoaga, Iduzki; Larrañaga Egilegor, MaiderOrokorrean erakunde kulturak genero aldetik tipifikatuak egon arren (Acker, 1990), egoerak aldakorrak izaten dira enpresa eta aktibitate sektoreen arabera (Britton, 2000). Sozialki ezaugarri maskulinoen inguruan eraiki den ingeniaritzako lanbidean (Frehill, 2004) generoak ibilbide profesionalak baldintzatzen ditu (Marry, 2004). Ikerketa honetan erakunde ezberdinetako hamar ingeniariei egin zaizkie elkarrizketa erdi egituratuak. Helburu nagusia, kultura profesional berdinekoak izateak ezaugarri generizatuak partekatzera eramaten dituen lantzea da. Erakunde kulturak bereziki zein dimentsioetan generizatuak dauden identifikatzeaz gain (Rutherford, 2001), erakunde kultura ezberdinen arteko antzekotasunak ikusi dira, kultura profesionalaren bidez partekatzen diren ezaugarriak direla pentsatzera eramanaz.