Search Results

Now showing 1 - 10 of 138
  • Item
    Radical Democracy in the Basque National Liberation Movement
    (Udako Euskal Unibertsitatea) Zabarte Narbaiza, Pello
  • Item
    Globalization and nationalism: the Basque National Liberation Movement’scase
    (Udako Euskal Unibertsitatea) Etxebarria Respaldiza, Eki
  • Item
    Futbol ekitaldiaren eta nazio nortasunen arteko lotura Euskal Herrian
    Rojo Labaien, Ekain
    Euskal nazio nortasuna eta futbol ekitaldia elkar hartuta joan dira 1920ko hamarkadaz geroztik, industria iraultza berantiarraren garai berberean gizarteratu ziren euskal nazionalismoak eta haren hurbileko prentsa idatziak berena egin zutenetik. Frankismoaren lau hamarkadatako lozorroan euskal sinboloen azken gotorleku izatetik XXI.mendeko aro eraberrituan euskal nazioaren ispilu konplexua izatera igaro da futbol ekitaldia. Estatu gabeziaren auziak, euskal abertzaletasunaren baitako zatiketek eta euskal nazioaren partaide sentitzeko askotariko hautemate moduek modu bateratuan euskal nazioa haragitzeko abagunea zaildu dute. Futbol ekitaldia, bide batez, euskal taldeen bereizitasunak eta euskal selekzioaren ezintasunek nabarmenduta, euskal nazio nortasun irmoaren konplexutasunaren isla da.
  • Item
    Hego Euskal Herriko prozesu konstituziogile baterako ideiak. Begirada bat Latinoamerikari (eta baita Kataluniari ere)
    Compains Silva, Eneko
    Lan honen zioa zuzenbide konparatuan Hego Euskal Herriko prozesu konstituziogile baterako ideiak bilatu eta azaltzea izango da. Horretarako Latinoamerikara begiratuko da, Venezuela, Bolivia eta Ekuadorrera zehazki, hauexek baitira Latinoamerikar Konstituzionalismo Berria bezala ezagutu den konstitutuzionalismo berriaren adierazle nagusi. Aipatu hiru herrialdeetan, pairatzen zuten egiturazko krisia gainditu nahian (politiko, ekonomiko eta soziala) herriek prozesu konstituziogileak abiatu eta konstituzio berriak onartu zituzten, bidean irakaspen mordoa utziz. Lan honetan irakaspen horiek Euskal Herriari egin diezaieketen ekarpena azaltzeko ahalegina egingo da. Zeharka bada ere, Kataluniari ere begiratuko zaio.
  • Item
    Euskara eta boto abertzalearen inguruko azterketa ekologikoa: 2016ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
    Garmendia Iturria, Haritz; Urteaga Olano, Eguzki
    Ikerketa honen helburua, 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan euskara eta boto abertzalearen artean dagoen lotura aztertzea da. Horretarako, analisi ekologikoa hobesten da eta datu agregatuak erabiliz, udalerri bateko euskara ezagutza, transmisioa eta erabileraren eta hautagai abertzaleek jasotako botoen arteko erlazioa kuantifikatzen da. Ondorio moduan, 2016ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan udalerri bateko euskara ezagutza, transmisioa eta erabileraren ehunekoa igo ahala alderdi abertzaleei bozkatzeko joera ere handitu egiten dela frogatu da.
  • Item
    Ikurrina Nafarroan: Amaierarik gabeko debeku baten azterketa
    Compains Silva, Eneko
    : 2017ko apirilaren 6an, Nafarroako Parlamentuan nagusi diren aldaketaren aldeko indar politikoek (Geroa Bai, EHBildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak) 24/2003 Sinboloen Foru Legea indargabetu egin zuten. Modu horretan ikurrina erabili nahi duten Nafarroako udalek ordura arte pairatzen zuten debekuari amaiera eman nahi zioten. Aitzitik, gertakariak ez dira haiek nahi bezala joan. Ikurrinaren lege debekua indargabetua izan bada ere, epaileek, espainiar legediaren interpretazio atzerakoi bat baliatuz indarrean mantendu dute. Artikulu honen bidez arazo guzti hau perspektiba juridiko batetik aztertu nahi izan da.
  • Item
    Autodeterminazioa eta erabakitzeko eskubidea Euskal Herrian. Kontzeptuen eboluzioa mugimendu sozialen ikuspegitik
    Vizan Amoros, Ander
    Lurralde gatazkei soluziobide emateko modurik ohikoena biolentzia izan da historian zehar. XX. mendetik aurrera, ordea, gatazka horiei modu baketsuan aurre egiteko mekanismoak sortzen dira, autodeterminazio eskubidea saiakerarik arrakastatsuena izanik. Honen erabilera, ordea, egoera kolonialetara mugatu eta nazio gutxituentzat oztopo ere bilakatu zen. Testuinguru horretan, erreminta berri baten jaiotza bizi izan dugu: erabakitzeko eskubidearena. Hasieran lurralde gatazkak konpontzeko gailu modura eta, ostean, aldarrikapen eta arazo ugari modu demokratikoan irtenbidea aurkitzeko mugimendu sozialen partetik.
  • Item
    Nazionalismoen arteko lehia Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sisteman: testuliburuak aztergai
    Fernandez Iriondo, Jon
    Nazionalismo-ikerketen baitan kokatutako ikerketa honen ardatza derrigorrezko hezkuntza da(Lehen Hezkuntzako 6. maila, hain zuzen), eta euskal eta espainiar identitateen transmisio hutsal edoinkontzientea aztertzen du, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeek erabiltzen dituztenGizarte Zientzietako testuliburuen analisiaren bidez. Besteak beste Michael Billig-en nazionalismo“banal” edo hutsalaren tesiaz baliaturik, eduki-analisi kualitatiboa erabili da hiru argitaletxetakotestuliburuak konparatzeko. Aurkikuntzei dagokienez, argitaletxe gehienek espainiar nazionalismoaeuskaraz banalizatzen dute, paradoxikoki. Ikaselkar argitaletxea da euskal nortasuna modunazionalistan —eta ez erregionalistan— erreproduzitzen duen bakarra.Hitz gakoak: hezkuntza, testuliburuak, nazionalismo hutsala, espainiar nazionalismoa, euskalnazionalismoa