762 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 762
Item Angelman Sindromearen ikerkuntza Drosophila euliak erabilizRamirez Sanchez, Juan ManuelAngelman Sindromea (AS) garapen intelektualaren atzerapena dakarren gaixotasun bat da. Bere jatorria 15. kromosoman dagoen UBE3A genean gertatzen diren mutazioak dira. UBE3A-k zelularen beste zenbait proteina erregulatzen ditu, ubikitina deitutako molekula bat erantziz. Oraindik ez da ezagutzen UBE3Ak eraldatzen dituen proteinak zeintzuk diren. Gure laborategian ubikitilazioa ikertzeko garatu dugun estrategia erabiliz, Drosophila melanogaster eulietan, Ube3a (UBE3A Drosophila homologoa) ubikitilatzen dituen proteina batzuk identifikatu ditugu. Gure emaitzek entzima horrek proteasomarekin zerikusirik daukaten proteinak ubikitilatuz zelularen homeostasia kontrolatzen duela adierazten dute.Item Beta-endorfinaren eragina giza espermatozoideen erreakzio akrosomikoanUrizar Arenaza, ItziarEjakulatu berri diren giza espermatozoideak ez dira obozito bat in vivo nahiz in vitro ernaltzeko gai. Hori dela eta, emakumearen ugaltze traktuan daudenean, modu sekuentzialean, mugitzeko ahalmena, kapazitazioa eta hiperaktibazioa eta erreakzio akrosomikoa garatu behar dituzte. Espermatozoidearen eta ingurumenaren artean gertatzen diren elkarrekintzen bitartekariak diren zenbait seinalizazio-bide deskribatu dira, eta horietako bat, sistema opioidea da. Beta-endorfina, gizonezkoen zein emakumezkoen ugaltzetraktuan dagoen peptido opioidea da eta dirudienez gizonezkoetan funtzio espermatikoa erregulatzen dihardu. Dena den, gaur egun arte, guztiz ezezaguna da sistema opioideak erreakzio akrosomikoan betetzen duen funtzioa eta horregatik lan honen helburua hori aztertzea izan da. Ikerketa hau, gizonezkoen antisorgailuen garapenean zein lagunduriko ugalketan tresna erabilgarria izan daiteke.Item Antioxidatzaileek hipoxia-iskemiak eragindako burmuin-kaltea murrizten dute, epe luzeko ikasketa eta memoria hobetuzArteaga Cabeza, OlatzHipoxia-iskemia neonatala gaitz komuna da gaur egun (jaioberrien % 0,01-0,1), oxigeno eta glukosaren fluxuaren etenak sortzen duena. Azken urtetako aurrerakuntza pediatrikoak ugariak izan badira ere, hipoxia-iskemia jasaten duten umeek heriotza edo behin betiko ondorio larriak pairatzen dituzte, hala nola, garun-paralisia, epilepsia eta adimen-atzeratasuna. Lan honen helburua resberatrola eta azido dokosahexanoikoa antioxidatzaileek hipoxia-iskemiak sortutako burmuin-kaltean duten efektu neurobabeslea aztertzea da, hipokanpoko zelulen kaltea, astrogliosi errekatiboa, oligondendrozitoen bideragarritasuna eta memoria balioztatuz, horretarako Rice-Vannucci eredua erabiliko dugularik arratoietan kaltea eragiteko.Item Masa-espektrometriaren bidezko giza-malkotako peptidoen analisia eta peptido antimikrobiarren identifikazioaAzkargorta Mugika, MikelMalkoak begia lubrifikatu eta babesten duten jariakinak dira. Bertan hainbat molekula desberdin daude, eta hauen artean peptido naturalak aurkitzen dira. Peptido hauek malkoaren babes-mekanismoen parte dira, izan ere aktibitate antimikrobiarra izan baitezakete. Malkoen peptido naturalen edukia sakonean karakterizatu gabe dirau gaur egun. Masa-espektrometria erabiliz, lan honetan malkotan inoiz identifikatu den peptido naturalen zerrenda handiena aurkezten da: 25 proteina desberdinetatik eratorritako 234 peptido. Identifikatutako bi peptidoren aktibitate antimikrobiarra frogatu da, erabilitako prozedura peptido antimikrobiarrak aurkitzeko eta karakterizatzeko baliogarria dela frogatuz. Abstract The tear film, an aqueous secretion protecting the eye, contains antimicrobial peptides involved in the protection against exogenous pathogens. In contrast to tryptic peptide studies, mass spectrometry analysis of endogenous peptides is difficult because of their heterogeneity. Therefore, we combined three mass spectrometry methods, leading to the generation of the biggest dataset of endogenous tear peptides to date. The antimicrobial activity prediction analysis performed in silico revealed different putative antimicrobial peptides among them. Two of the extracellular glycoprotein lacritin peptides were de novo synthesized, and their antimicrobial activity was confirmed in vitro. Our findings provide a useful approach for the discovery of peptides with antimicrobial activity.Item Gaixotasun neurodegeneratiboetarako terapia geniko ez-birala, eman bide ez-inbaditzaileak erabilizVillate Beitia, IliaAlzheimer gaitza da neuroendekapenezko gaixotasun ugariena adineko pertsonen artean, eta gaur egun ez dago horri aurre egiteko tratamendu eraginkorrik. Hala ere, zientzia komunitatea estrategia itxaropentsuak ari da garatzen, eta horietako bat da faktore neurotrofiko eta angiogenikoen erabilera. Faktore horiek terapia genikoaren bidez garuneko zeluletan txerta daitezke tokiko ekoizpen iraunkorra lortzeko. Bektore ez-biralak aukera egokia izan daitezke interesatzen zaizkigun faktoreak kodifikatzen dituzten plasmidoak garunera bideratu eta bertako zelulak transfektatzeko. Gainera, berriki argitaratutako datuek iradokitzen dute bektore ez-biralak sudur barneko bidetik (eman bide ez-inbaditzailetik) helarazi daitezkeela garunera. Beraz, eskuartean dugun proiektuak bide berritzaile eta itxaropentsua eskaintzen du Alzheimerraren aurkako tratamenduen ikerketan aurrera egiteko.Item Lotura hertsien gene adierazpenaren alterazioa eritasun zeliakoanJauregi Miguel, AmaiaEritasun zeliakoan (CD), heste epitelioko zelularteko loturak kaltetuak agertzen dira eta honen ondorioz, gaixoek gliadinarekiko iragazkortasuna emendatua aurkezten dute. Ikerketa honen helburua, zelularteko lotura hertsiek (TJ) eritasun zeliakioan jasaten duten kaltea karakterizatzea da. Horretarako, alde batetik, gaixoen eta kontrolen heste meheko biopsietan TJ gene hautagaien adierazpen analisiak egin dira eta bestetik, heste epitelioko C2BBe1 modelo zelularrean gliadinak TJ egituren eraketan duen eragina ikertu da. Lortutako emaitzek, patogenesian TJ bidezidorraren desregulazio orokorra dagoela egiaztatzen dute eta tratamenduan ikusitako normalizazioak prozesuaren itzulgarritasuna baieztatzen du. Gainera, gliadinak TJ egituren eraketak ekiditen dituela eta C2BBe1 monogeruzen osotasuna kaltetzen duela ikusi da. Analisi genetiko eta funtzional gehiago beharrezkoak dira hau guztia egiaztatzeko.Item Osasun-txosten elebidunak posible ote?Perez de Viñaspre Garralda, Olatz; Oronoz Antxordoki, MaiteArtikulu honetan osasun-txosten elebidunak lortzea posible dela erakusten dugu, horretarako, tresna-prototipo bat garatuaz. Prototipoa lortzeko zaintza klinikorako informazioa kudeatzeko sistema bat sortudugu horretarako prestatuta dagoen software bati esker. Sistema honen oinarrian dauden terminologia-zerbitzariak sortu ditugu euskara eta gaztelaniarako, eta medikuntzara egokitutako ortografia-zuzentzailebat ere sortu dugu euskararako. Prototipoa eraikitzeko, Donostia Unibertsitate Ospitaleko alta-txostenenbildumako “Digestio-aparatua”ko eredua erabili dugu.Horrela, euskaraz alta-txostenak idazteko etamodu errazean haren terminologiaren gaztelerako baliokideak lortzeko prototipo bat eraiki dugu.Item Hipoxia-iskemiaren kalteak arratoien entzumen sisteman eta behe kolikuluko neuronetan eta antioxidatzaileen eragin onuragarriakRevuelta Aranberri, MirenEntzumen bidearen garapena, nerbio sistema zentralaren mielinizazioaren menpekoa da eta entzefalopatia hipoxiko-iskemikoa bezalako gaitzengatik kaltetua gerta daieteke. Gure helburua, entzumen bidearen funtzio egokia ebaluatzea eta metodo histologiko eta molekularren bitartez sortutako kaltea ikustea izan da eta ondoren antioxidatzaileen bitartez tratatzea, 7 eguneko Sprague Dawley arratoiak erabiliz.Gure emaitzek antioxidatzaileen onurak baieztatzen dituzte bai entzumen gaitasunean zeinentzefalo enborreko neuronen morfologian ere.Item Gaixotasun zeliakoarekin lotutako eskualde genomiko berrien bilaketa jatorri genetikoan oinarrituaGarcia Etxebarria, KoldoGaixotasun zeliakoak oinarri genetiko konplexua du. Gaixotasunean eragin dezaketen hainbat eskualde genomiko identifikatu badira ere, hauek populazioz populazio alda daitezke. Hortaz azpipopulazioen banaketan oinarritutako hurbilketa proposatzen dugu eta hau Estatu Espainoleko hainbat indibiduo aztertzeko erabili dugu pilotu modura. Indibiduoak beren jatorri genetikoaren arabera sailkatuta asoziazio-analisiak egiten badira, azpipopulazio bakoitzean agertzen diren gaixotasunarekin lotutako eskualde genomikoak ezberdinak dira eta orain arte gaixotasun zeliakorekin ez lotuak. Azkenik, etorkizunean, hurbilketa hau Europa osoko indibiduoetan erabiltzeko asmoa daukagu eskualde genomiko berriak aurkitzeko.Item Hiperkolesterolemia familiarra: LDLR, APOB eta PCSK9-en mutazioen balioztapen funtzionala diagnostiko zehatz baterakoEtxebarria Gallego, AitorHiperkolesterolemia familiarra (HF) gaixotasun autosomiko dominantea da eta gizabanakoen heterozigosiaren forma 1:500-maiztasun batekin agertzen da. HF-aren oinarri genetikoa LDLR, APOB eta PCSK9 geneetan kokatutako mutazioren baten ondorio izan ohi da. Nahiz eta geneko mutazio funtzionalen detekzioak HF-egoeraren nolabaiteko diagnosi bat hornitu, oraindik gene horien aldaera asko funtzionalki karakterizatu gabe daude. Ikerketa honen helburuak honakoak izan dira: HF-an agertzen diren mutazioen ezagumendua zabaldu eta diagnosi zehatz bat hornitu gertaera kardiobaskularren arriskua murrizteko.