Search Results

Now showing 1 - 10 of 153
  • Item
    Babes soziala epe luzeko langabezia egoeran dauden eta seme-alabak kargura dituzten familien erresilientzia prozesuan
    Diez Sanz, Ainhoa
    Egoera latzei aurre egiterako orduan eta familia funtzionamendu maila egoki bat edukitzeko orduan, babes sozialak duen garrantzia nabarmendu dute ikerketa ugarik. Baina aldi berean, langabeziaren ondorioetako bat babes soziala eskaintzen duten sareen murrizketa eta/edo hondatzea dela ere adierazi da. Hortaz, helburu nagusiak hauek dira: 1) epe luzeko langabezia egoeran dauden eta seme-alabak kargura dituzten familien artean erresilienteak identifikatu, 2) epe luzeko langabeziak familia erresilienteen sisteman duen eragina ezagutu eta 3) babes sozialak familiaren erresilientzian izan duen rola aztertu.
  • Item
    Langileen pertzepzioak eta nahiak barne komunikazioari buruz kooperatibetan. Kasu azterketa
    Belategi Unzueta, Onintza; Egaña Osa, Txema; Gago García, Monica
    Ikerlan honen helburu nagusia da ezagutzea zelako pertzepzioak eta nahiak dituzten langileek barne komunikazioari buruz kooperatibetan. Horretarako, besteak beste, aztertu da zer pertzepzio duten langileek kooperatibak ematen dien informazioei buruz. Era berean, eta ezberdintasunik dagoen jakite aldera, pertzepzio horiek guztiak ikertu dira kontuan izanik ondorengo aldagaiak: organoetako partaide, esku lan mota, lan egoera eta egoitza.
  • Item
    Auto-errealizazioak auto-esplotazioa esan nahi duenean
    Rezola Iztueta, Igor
    Azken hamarkadetan lanaren munduan aldaketa esanguratsuak jazo dira. Teknologiaren garapena eta deslokalizazio prozesuen ondorioz, mendebaldean hegemonikoa izan den lan eredu industrialaren gainbehera gertatu eta gero, lan eredu berriak jarri dira martxan. Alienazioaren arrazoia zen fabrikako lanean, langileari ukatuak zitzaizkion malgutasuna, autonomia, kreatibitatea eta lanaren bitartez auto-errealizatzeko aukera, artistaren lan eta bizimoduaren ezaugarriekin bat egiten zuten orduan. Artistak, bere lanaren bitartez, auto-errealizatzeko parada zuen. Fabrikako langileari ukatuak zitzaizkion ezaugarri haiek dira orain ordea, ekonomia-merkatuan plusbalioa sortzen dutenak. Zentzu horretan, artistaren lana eta bizimodua eredugarri suertatzen dira neoliberalismoarentzat. Horregatik, ekonomia berrian, langileak alienatutako lanetik libratu eta lanaren bitartez auto-errealizatzeko modua duela sinestarazi nahi da, baina errealitatetik urrun, hau ondoez berrien biktima suertatzen da.
  • Item
    Langile publikoen Lan Bizitzaren Kalitatea (LBK)
    Gastearena Balda, Lourdes; Ollo Lopez, Andrea; Larraza Quintana, Martin
    Lan honen helburua da aztertzea zein diren determinatzaileak langile publiko eta pribatuen Laneko Bizitzaren Kalitatea (LBK), ikusteko diferentziak ote dauden, eta ikusteko, halaber, kontratu finkoa edo behin-behinekoa izateak eragina ote duen langileen LBKn. Horretarako aurkezten dugu Laneko Eskakizunen eta Baliabideen Teoria (LEB) izeneko erreferentzia esparrua, zeinaren bidez azaltzen baita, lan inguruneko eskakizunek eta baliabideek sortzen dituzten efektuen bidez, nola nabaritzen dituen langileak ondorio zuzenak eta zeharkakoak bere osasunean eta ongizatean. Emaitzek erakusten dute handiagoa dela langile publikoen eta kontratu finkodunen LBK, gogobetetasunaren arabera neurtzen badugu.
  • Item
    Presentismoaren determinatzaileak: laneko eskakizunak eta baliabideak
    Gastearena Balda, Lourdes; Ollo Lopez, Andrea; Larraza Quintana, Martin
    Azterlan honen helburua da langile publiko eta pribatuen presentismoaren aurrekariak zehaztea, ezberdintasunik dagoen ikusteko. Horrez gain, ikusi nahi dugu laneko eskakizunek eta baliabideek nola eragiten duten gaixo egonda lanera joateko erabakian. Laneko baliabideak eta eskakizunak (JD-R, ingelesezko akronimoa) izeneko esparru teorikoaz baliatzen gara. Teoria horren arabera, laneko eskakizunek eta baliabideek eragin dezakete langileak, ongi egon ez arren, lanera joatea erabakitzea. Maila anitzeko teknika estatistikoa erabiliz, emaitzek erakusten dute eskakizunek eta baliabideek azaltzen dutela presentismoa, eta aurrezkari horien ondorioak desberdinak dira sektore publikoan eta pribatuan. Horrenbestez, presentismoa gutxitzeko, komeni da kontuan hartzea baliabideek eta eskakizunek bi sektore horietan duten eragina.
  • Item
    Langileen parte-hartzea lan-kooperatiba handien kudeaketan
    Ruiz Martinez, Aingeru; Bengoetxea Alkorta, Aitor; Bretos , Ignacio
    Literatura gehienaren arabera, kooperatibaren tamaina bere sistema demokratikoari bereziki eragiten dion degenerazio-iturria da. Aldi berean, tamainak askotan ukaezina den biziraupen-aseguru bat ematen die kooperatiba askori. Mondragon Korporazioko kooperatiba baten kasu-azterketan oinarrituta, kooperatiba handien gobernantza-sistema demokratikoa aztertu eta haren ahultasunak identifikatu dira. Diagnostiko honetatik abiatuta, tamainak sortutako endekapen demokratikoari irtenbidea emateko oinarriak planteatzen dira.
  • Item
    Langileen Estatutuko Legearen 82.3. artikuluko nahitaezko tartekaritza publikoa vs. askatasun sindikala eta negoziazio kolektiboa: eskubide hauen defentsa aukerak nazioarteko instantzien aurrean
    Burgos Aduriz, Amaia
    Lan honetan, 2012ko uztailaren 6an indarrean sartu zen 3/2012 Legeak, Langileen Estatutuko Legearen 82.3 artikuluan txertatu zuen tartekaritza da aztergai. Gure aburuz tartekaritza horrek bi bereizgarri ditu, batetik inposatutako edo nahitaezko tartekaritza da eta bestetik, izaera publikoa dauka. Bi ezaugarri horiek tartekaritzaren konstituzio - kontrakotasuna defendatzera garamatzate, berorrek askatasun sindikala eta negoziazio kolektiboaren eskubideak urratzen dituelako, nahiz eta Konstituzio Auzitegiak bere garaian (2014 eta 2015ean) konstituzio - kontrakotasun hori ukatu. Emaitza horrek eta Espainiar Konstituzioak bere 10. artikuluan oinarrizko eskubideak interpretatzeko ezartzen duen bete beharrak bultzatuta, aurretik aipatutako bi eskubideen defentsa nazioarteko eremuan bilatzera eraman gaitu.
  • Item
    Demografia eta lan-merkatua hego Euskal Herrian
    (JAKIN) Garaialde Maiztegi, Iñigo
  • Item
    Langabezia eta ekonomia berria
    (JAKIN) Garate Goihartzun, Jenaro
  • Item
    Emakumeen enplegua Iruñean (1840-1996)
    (HUARTE DE SAN JUAN: geografia eta historia) Mendiola Gonzalo, Fernando