Search Results

Now showing 1 - 10 of 235
  • Item
    The importance of environmental utilities in the beekeeping activity and the socioeconomic and sociocultural utilities
    (Udako Euskal Unibertsitatea) Etxegarai Legarreta, Olatz; Sanchez Famoso, Valeriano
  • Item
    Ugalketako disrupzio endokrinoa Gernika eta Galindoko araztegien inguruko korrokoietan (Chelon labrosus)
    Valencia Lopez, Ainara; Rojo Bartolome, Iratxe; Bizarro Villan, Cristina; Cancio Uriarte, Ibon; Ortiz Zarragoitia, Maren
    Disruptore endokrinoak (EDC), ingurugiro-kutsatzaile kezkagarrienetarikoak dira animalien garapen eta ugalketarengan eragin kaltegarria dutelako. EDCetako batzuk eragin xenoestrogenikoa dute, ugal-hormona femenino garrantzitsuena den eta garapen zein ugalketaren arduradun den estrogeno naturala imitatzeko gai direlako. Ur araztegiek xenoestrogenoak isurtzen dituzte ibaietara, arrain arren feminizazioa sortuz. Azken urteetan Gernikako araztegiak isuritako konposatu kimikoen ondorioak ikertu ditugu bertako Chelon labrosus korrokoien populazioan; non barrabiletan obozitoak dituzten arrak (intersex) aurkitu ditugu. Gure azken ikerketetan Gernikako korrokoi populazioaren efektu xenoestrogenikoen balioztatzearekin jarraitzeko asmoz eta, aldi berean Galindoko araztegiaren, Bilbo hiritik ur-behera, eragin posiblea ikertzeko asmoz, C. Labrosus indibiduoak hartu ziren 2013ko ekainean eta 2014ko otsailean. Gonaden ikerketa histologikoak eta xenoestrogenoen aurrean erantzuten duten bitelogenina (vtg) eta cyp19a1a aromatasa geneen transkripzio-mailen analisiak burutu ziren. Beste markatzaile molekular berri batzuk, 5S rRNA eta tfiiia, obozitoen presentziaren adierazgarri direnak ere aztertuak izan ziren. Testikuluetan obozitoak zituzten intersex arrak behatu ziren, bai Gernikan eta bai Galindon. Intersex korrokoiek arrek baino 5S/18S rRNA indizea eta tfiiia transkripzio maila altuak azaldu zituzten, emeen antzekoak. Bi markatzaile molekular hauek korrelazio positiboa adierazi zuten intersex larritasun indizearekin. Ar eta intersexen vtg-ren transkripzio mailak ez zuten desberdintasunik azaldu. Laburbilduz, emaitzek Galindo eta Gernikako korrokoiak kimikari xenoestrogenikoei esposatuta daudela iradokitzen dute.
  • Item
    Pirinioetako altuera handiko lakuetako sedimentuak, inguruko kutsadura metalikoaren adierazle
    Rodriguez Iruretagoiena, Azibar; Gredilla Altonaga, Ainara; Fernandez Ortiz de Vallejuelo, Silvia; Arana Momoitio, Gorka; Madariaga Mota, Juan Manuel; Auguet , Jean-Christophe; Gonzalez Gonzalez, Aridane; Camarero Galindo, Lluis; De Diego Rodriguez, Alberto
    Pirinioetako altuerako aintzirak oso ekosistema aproposak dira kutsadura kimikoaren ondorioz gerta daitezkeen aldaketak aztertzeko eta kuantifikatzen saiatzeko. Helburu horrekin sedimentuzko zutabeak bildu genituen 2013ko udan Pirinioetako altuerako 18 aintziretan eta 24 metalen kontzentrazioak neurtu ziren zutabe guztietan, geruzetan banatu ondoren. Lortutako emaitzen tratamendu estatistikoa (korrelazio-analisia) eta kimiometrikoa (Osagai Nagusien Analisia) egin genuen. Gainazaleko sedimentuetan aintzirak 5 talde desberdinetan banatzen ziren metal kontzentrazioen antzekotasunak kontutan izanda. Zn-Cd, Pb-Sb eta Ni-Co elementuen arteko korrelazio esanguratsuak (%95eko konfiantza-mailan) adierazi ziren. Estelat eta Romero de Dalt aintziretan lortutako sedimentuzko zutabe sakonak erabili ziren inguru horietako kutsadura historikoa eta ekarpen antropogenikoa aztertzeko.
  • Item
    Biomonitorizazio teknika berrien garapena ingurugiroko kutsatzaile organikoen biokontzentrazioa determinatzeko
    Ros Ibarretxe, Oihana
    Euskal Herriko estuarioetan bizi diren arrainak kutsatzaileen koktel handi batera esposatuak daude egunero. Kutsatzaile hauek aldaketak eragiten dituzte sistema endokrinoan, arrainen tamaina txikituz edo malformazioak eta intersexualitatea sortaraziz, adibidez. Aldaketa hauek kutsatzailearekin eta bere kontzentrazioarekin erlazionatua dagoenez, kutsatzaileen kontzentrazio maila ezagutzea beharrezkoa da. Lan honetan, aldaketa hormonalak eragiten dituzten hainbat konposatu (pestizidak, bisfenol-A, hormonak, musk fragantziak, ftalatoak eta alkil fenolak) aztertu dira ur laginetan (estuario eta araztegiko irteera) zein lazunen (Chelon labrosus) bilisean. Oro har, kutsatzaileak lazunen bilisean, ur laginetan baino 1000 aldiz kontzentrazio handiagoan aurkitu dira.
  • Item
    Etxean jakiak hobeto aprobetxatzeko produktu berri baten diseinua: Esperientzien diseinua ardatz hartuta
    Lasa Erle, Ganix
    Diseinuaren jarduna inguruarekin batera garatzen den alorra izanik, gaur egungo kontestu sozio-ekonomikoak, esperientzietan oinarritutako diseinuen sorrera ekarri du. Balore ekonomikoa produktu eta zerbitzuetatik, esperientzietara garraiatzen ari da eta berrikuntza kasu askotan hontan oinarritzen hasi da. Estrategiak, erabiltzaileen beharrizanak modu eraginkor eta sakonago batean lantzea ahalbideratzen du eta lotura emozional eraginkorragoa lortzen da. Ikerketa lan honetan esperientzien diseinua ardatz hartuta, zaborren sorrera eta kudeaketarekin lotuta dagoen arazoari soluzio bat aurkitu nahi zaio. Eta horretarako, esperientziak diseinatzeko metodologia bat erabili da. Artikulu honek, proiektuan erabili den diseinu prozesuaren analisi fasea deskribatzen du eta esperientzia diseinuaren metodologiaren baitan erabili diren pausu eta erramintak azaltzen ditu. Emaitza gisa, esperientzien diseinua ardatz duen prozesuak ekarri ditzazkeen aukerak eta pertsonen motibazio eta funtsezko beharrizanak aztertzearen garrantzia azaleratzen da.
  • Item
    Hiri bazterreko paisaietara hurbilketa teorikoa
    Uriarte Idiazabal, Maider
    Artikulu honetan doktore tesirako egindako literatura berrikuspenaren laburpen sintetiko bat aurkezten da. Ikerketak hiri bazterreko paisaiak jorratzen ditu eta hauek ulertu ahal izateko hura osatzen duten hiru kontzeptuen inguruko hainbat teoria lantzen dira hemen: paisaia eta hiria, eta azken honen eratorria den hiri-ertza. Orokorrean, Paisaia eraikuntza gisa enfokatzen da, eta hiria aldiz, geruza anitzetan egituratua den eta lurralde zein mundu mailan hedatu den fenomeno gisa. Hiri ertza berriz, lerro izatetik eremu izatera pasa egin dela kontsideratzen da, eta hortaz berezko paisaia tipologia adierazten duela onartzen da.
  • Item
    Hiri-hondakinak biltzeko sistemen efizientzia teknikoa eta bizizikloaren analisia
    Oribe Garcia, Iraia
    Hiri hondakinen kudeaketan, bilketa sistemaren diseinua garrantzia handiko erabakia da. Oro har, tratamendu desberdinetara bidaltzen den hondakin kopurua tokian tokiko bilketa sistemaren araberakoa da. Herritarren partaidetza eraginkorra ezinbestekoa den heinean ahalik eta bereizketa maila altuena lortzeko, bilketa sistemek muga teknikoak dituzte egite honetan. Halaber, bilketa sistema ingurugiro zama askoren erantzule da, batez ere, hondakinak mugiarazteko fase honen behar energetikoak direla eta. Lan honetan bilketa sistema desberdinak aztertu dira ikuspuntu tekniko batetik eta beraien klima aldaketarekiko ekarpena kuantifikatu da.
  • Item
    Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek dietan haragia eta honen eratorriak sartzeak dituen ondorioak berotegi gasen isurketan
    Telleria Aranburu, Nerea; Bermudez Marin, Nerea; Encinas Malagon, Dolores; Rocandio Pablo, Ana Maria; Telletxea Artzamendi, Saioa; Basabe Barañano, Nekane; Rebato Ochoa, Esther; Arroyo Izaga, Marta
    Ikerketa honen helburu nagusia haragia eta honen eratorriekin erlazionatutako berotegi efektuko gasen isurtzea eta hauen kontsumoari lotutako faktoreak aztertzea da Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen dietan. Ikerketa hau 560 ikasleko lagin batean egin zen. Ingestio dietetikoa eta bere ingurumen-inpaktua, aldagai demografikoak eta sozioekonomikoak, bizimoduak, elikadurari lotutako jarrerak, sinesmenak eta jakintzak aztertu, eta antropometriako neurriak hartu ziren. Sexu diferentziak aipatutako hainbat aldagaietan eta haragi kontsumoan aurkitu ziren. Gure emaitzek haragi kontsumoa eta haragiarekiko ditugun jarrerak eta gehiegizko gorputz gantza positiboki erlazionatuta daudela adierazten dute, eta gainera, kontsumo hau berotegi-efektuko gasen isurtzearekin lotuta dago.
  • Item
    Kutsadura urbanoaren eta ur-eskasiaren arteko elkarreragina erreken funtzionamenduan
    Pereda Iriondo, Olatz; von Schiller Calle, Daniel; Acuña , Vicenç; Mor Roy, Jordi René; Muñoz Gracia, Isabel; Sabater Cortes, Sergi; Elosegi Irurtia, Arturo
    Hiri-guneetako kutsadura oso estres faktore garrantzitsua da ibaientzat. Ur-eskasiak sistema hauek kalte ditzake ere, diluzio-gaitasunean eta hortaz, kutsatzaileen kontzentrazioan eragina baitu. Gure helburua kutsadura urbanoaren eta ur-eskasiaren elkarreraginaren efektua aztertzea izan zen ibai ekosistemen funtzionamenduan. Prozesu desberdinen erantzuna neurtu genuen lehorte gradiente batean kokatuta zeuden 13 erreketan Ebroko arroan zehar; bertan, isurketetatik behera (inpaktuak) eta gora zeuden tramoak aztertuz (kontrolak). Prozesuek, ordea, modu desberdinean erantzun zuten, isurketen ezaugarrien eta erreken diluzio-gaitasunaren arabera.
  • Item
    Noaingo oilategi-konpostagailua, etxeko soberakin organikoak aprobetxatzeko ikerkuntza partehartzailea
    Ibarguren Quintana, Ania; Sanchez Arizmendiarrieta, Joseba; Usanoz , Monica; Irigoien Iriarte, Natxo
    Bio-hondakinak lekuan bertan tratatzea ahalbidetzen duen konpostatze sistema berritzaile bat aurkezten da: Oilategi-Konpostagailua. Oilategi baten egitura du, eta konpostagailu bat edo gehiago eduki ditzake barnean, parte-hartzaileek etxean sortzen duten bio-hondakina konpostatzeko. Oiloek, moko eta atzaparren akzioa dela eta, konpostatze prozesua azkartzen dute. Noaingo Zentzumenen Parkean (Nafarroan) aurkitzen den oilategi-konpostagailuaren 30 hilabetetako jarraipen emaitzak aurkezten dira. 30 familiak haien soberakinak eraman dituzte, datuak jaso dituzte eta trukean arrautzak, konposta eta egun batez oiloen zaintzaile izatearen esperientzia jaso dute. Ikerkuntza parte-hartzaile honetan datu gehienak familiek beraiek neurtu dituzte.