66 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 66
Item Etxean jakiak hobeto aprobetxatzeko produktu berri baten diseinua: Esperientzien diseinua ardatz hartutaLasa Erle, GanixDiseinuaren jarduna inguruarekin batera garatzen den alorra izanik, gaur egungo kontestu sozio-ekonomikoak, esperientzietan oinarritutako diseinuen sorrera ekarri du. Balore ekonomikoa produktu eta zerbitzuetatik, esperientzietara garraiatzen ari da eta berrikuntza kasu askotan hontan oinarritzen hasi da. Estrategiak, erabiltzaileen beharrizanak modu eraginkor eta sakonago batean lantzea ahalbideratzen du eta lotura emozional eraginkorragoa lortzen da. Ikerketa lan honetan esperientzien diseinua ardatz hartuta, zaborren sorrera eta kudeaketarekin lotuta dagoen arazoari soluzio bat aurkitu nahi zaio. Eta horretarako, esperientziak diseinatzeko metodologia bat erabili da. Artikulu honek, proiektuan erabili den diseinu prozesuaren analisi fasea deskribatzen du eta esperientzia diseinuaren metodologiaren baitan erabili diren pausu eta erramintak azaltzen ditu. Emaitza gisa, esperientzien diseinua ardatz duen prozesuak ekarri ditzazkeen aukerak eta pertsonen motibazio eta funtsezko beharrizanak aztertzearen garrantzia azaleratzen da.Item Echezarreta paper-fabrika Gipuzkoako industria-ondarearen ereduOtamendi Irizar, IratiLan honek, egun hain premiazkoa den ondare industrialaren inguruko ikerketa beharrari erantzuten dio eta aztergai duen kasua, Echezarreta paper-fabrikarena, ibai-ibilguen inguruan egituratuz hedatu zen gipuzkoar industriaren eredu da. Artikulu honen helburua, Legorretako Echezarreta paper-fabrikaren kasua adibide gisa hartuta, industriak izan duen lekua eta eragina ezagutzera eman eta industria-ondarea aintzatesteko bidean ekarpena egitea da.Item Maneiu estentsibopean ekoiztutako behor esnea abeltzaintza-dibertsifikazio moduan: Esnearen kalitatearen azterketaBlanco Doval, Ana; Bustamante Gallego, Marian; Rodriguez Barron, Luis Javier; Aldai Elkoro-Iribe, NoeliaEkidoen artzaintza estentsiboak onura anitz dauzka; adibidez, paisaia mantendu, lurraren biodibertsitatea eta kalitatea hobetu eta suteak ekidin. Gainera, berotegi efektuko gasen emisioa txikiagotzen du hausnarkarien artzaintzarekin alderatuz. Euskal Herriko Mendiko Zaldia Euskal Herrian haragi ekoizpenerako erabiltzen den arraza da. Honekin batera behor esnearen ekoizpena dibertsifikaziorako aukera izan daiteke, aipatutako onurak areagotzeko eta landa-eremuak sendotzeko tresna izanik. Helburu honekin, edoskitze-aldi goiztiarreko esnea aztertu da, eta kalitatezko produktua lortu daitekeela frogatu da: serumeko proteinetan eta errautsean aberatsa eta gantz gutxikoa, baina bitamina liposoluble proportzio altuarekin. Honek etorkizunerako ikerketa bide bat ireki du.Item Ontze denborak zaldi-haragian duen eragina: kontsumitzaileen iritziaRivera Beldarrain, Lorea; Etaio Alonso, Iñaki; Rodriguez Barron, Luis Javier; Insausti Barrenechea, Kizkitza; Aldai Elkoro-Iribe, NoeliaZaldi-haragiak osasunari eta ingurumenari lotutako zenbait abantaila eskaintzen ditu eta horregatik ekoizpenak gora egin du. Espainiar estatuan haragi-ekoizpenerako zaldi gehienak ipar-mendebaldean kokatutako bailara eta mendietako larreetan hazten dira. EAEn zaldi-haragia ekoiztu eta merkaturatzeko potentzialtasuna badago, baina bere kontsumoa ez dago hedatua. Gainera, orokorrean, zaldi-haragiaren inguruko ikerketa gutxiago dago beste haragi mota batzuekin alderatuta. Ikerketa honetan zaldi-haragiaren ontze prozesua hutsean (4 °C eta ilunpetan) aztertu da: alde batetik, samurtasunean duen eragina instrumentalki neurtu da, eta bestetik, onarpenean duen eragina ebaluatu da kontsumitzaile ikerketa baten bitartez. Samurtasunaren handipena eta onarpenaren hobekuntzagatik ontze prozesuaren iraupen optimoa 7 egunekoa dela ondorioztatu da. Hitz gakoak: moxal haragia, haragiaren samurtasuna, ekoizpen-sistema estentsiboa, kontsumitzaileen onarpena, haragiaren ontzeaItem Ingurugiroa eta industria: ekoizpen garbia(ELHUYAR) Etxaide Rekalde, MaiderItem Ikus-entzunezko industria Hego Euskal Herrian(JAKIN) Azpillaga Goenaga, PatxiItem Ba ote dago euskal industria audiobisualik?(JAKIN) Sarasola , PelloItem Pintura ekologikoak ekoizten(ELHUYAR) Ilundain Aranburu, PedroItem 30 urteko garapen teknologikoa altzairugintzan: bere eragina Euskal Herrian(RIEV) Rodriguez Ibabe, Jose MariItem Bizkaiko industriagintza XIX menderdian (1816-1870) : protoindustrializazioaren azkena eta iraultza industrialaren hastapenetan(VASCONIA) Agirreazkuenaga Zigorraga, Joseba