Search Results

Now showing 1 - 10 of 384
  • Item
    Breaking the secret of sexual abuse in the family: analysis of Twitter’s #Me- TooInceste movement
    (Udako Euskal Unibertsitatea) Idoiaga Mondragon, Nahia; Eiguren Munitis, Amaia; Urizar Elorza, Maitane; Belasko Txertudi, Maitane
  • Item
    Is it safe goto school alone? Gender impact on autonomous child mobility
    (Udako Euskal Unibertsitatea) Legorburu Fernandez, Idoia; Idoiaga Mondragon, Nahia; Alonso Saenz, Israel; Berasategi Sancho, Naiara
  • Item
    Keinuen eta bokalizazioaren arteko harremanak bizitzaren lehen urtean: ebidentziak euskara hizkuntzatik
    de Pablo Delgado, Irati
    Ikerketa honek bokalizazioen, keinuen, begiradaren eta ebidentzia prosodikoen jabekuntzan eta konbinazio eta koordinazio prozesuetan sakontzea du helburu euskara ama-hizkuntzatzat (L1) duten ume euskaldunengan zizakadura etapatik hasita lehen hitzen fasera. Horretarako, luzetarako ikerlana burutuko da behaketa ez parte-hartzailea metodologia erabiliz. Bideo-grabaketak hamabostero egingo dira sei hilabetean zehar umeen eskolan eta etxeetan. Corpusa L1 euskara duten 10 umek osatuta egongo da 0;9 eta 1;3 bitartekoak, herri euskaldun batean bizi direnak. Komunikazio funtzioak eta ahozko produkzioa behaketa kode batekin kategorizatuko dira, analisirako ELAN eta PRAAT software espezifikoak aplikatuko dira eta emaitzak SPSS pakete estatistikoa erabiliz analizatuko dira.
  • Item
    Lehen Hezkuntzako Ikasle Eleaniztunen Euskarari Buruzko Pertzepzioak Translanguaging Testuinguruan. Ikerketa Etnografiko bat
    Cenoz Iragui, Jasone; Gorter , Durk
    Ikerketa etnografiko hau translanguaging pedagogian eginiko esku-hartze batean oinarritzen da, azpimarra euskararen erabileran eta euskarari buruzko jarrera zein iritzietan eginaz. Ikerketa gauzatzeko erabilitako planteamendu teorikoa “Focus on Multilingualism” izan da, Cenoz eta Gorter (2011, 2014) ikerlariek garatutakoa, zeinak ikerketan eta irakaskuntzan hizkuntzen ikuspegi holistikoa hartzeko beharra azpimarratzen duen. Metodologia berriz, gela etnografian oinarritu da, datuak behaketa, talde eztabaida eta galdetegien bidez jasoaz. Informazioa EAEko ikastetxe publiko bateko L.Hko 5. eta 6. mailako ikasleen artean bildu da eta Atlas.ti bidez aztertu. Eskola kokatzen den herrian euskararen erabilera apurka gora doa eta ikerketako lehen zantzuen arabera ikasleak euskararen egoeraz jabe dira, hala ere desoreka nabari da ikasleen euskararen erabileraren eta honen inguruko jarreren artean.
  • Item
    Haur Astinduaren Sindromearen inguruko hausnarketa eta Erizaintzaren esku hartzea
    Astoreka Atxikallede, Leire; Hoyos Cillero, Itziar
    Haur Astinduaren Sindromea osasun publikoko arazo larri bat da eta ondorio fisiko eta psikologiko zuzen eta larriak dakartza. Haurren segurtasuna arriskuan jartzen duen fenomeno bat denez, eta arrisku faktoreetariko batzuk prebenigarriak direla kontuan izanda, garrantzitsua da gizarte mailan zein osasun sisteman, honen inguruko ezagutzak zabaltzea. Erizaintzako profesionalek honen inguruko formakuntza edukitzea beharrezkoa da detekzio, prebentzio eta deribazio lana modu egokian egin ahal izateko. Berrikuspen bibliografiko honen helburua, sindromearen gaineko hausnarketa bat egitea da, arrisku faktore garrantzitsuenak identifikatuz, ondorioak aztertuz eta erizaintzako profesionalen rol eta eginkizunak zehaztuz.
  • Item
    Konpetentzia digitalaren planteamenduaren azterketa EKI proiektuan
    Garcia Blazquez, Itziar; Sarobe Egiguren, Aitziber
    Ikerketa honen helburuak dira Ikastolen Elkarteak garatu duen EKI ikas-materialean konpetentzia digitala nola jasotzen den ikustea eta materialarekiko ikasle eta irakasleen ahotsak jasotzea. EKI proiektuan baliatu den ikasmateriala euskarri digitalean zein analogikoan aurki daiteke eta ikerketa honen bidez, batean zein bestean, konpetentzia digitala nola ulertzen den, euskarriari zein inplementazioari dagokionez, proiektuaren indar-gune eta ahulguneak zeintzuk izan diren identifikatu da. Lortutako emaitzak, orokorrean, nazioarteko testuinguruan burututako beste ikerketa batzuen antzerakoak dira. Ondorioek adierazten dute informazio eta komunikazio teknologiek (IKT) ikasgela barruan nahiz kanpoan, irakasle-ikasleen jardunaren antolaketan eragiten dutela, baina horiek baliatzeak ez duela zertan berrikuntza pedagogiko esanguratsua izan irakasleen praktikari dagokionez.
  • Item
    Desberdin ikusten al dute informatika eta informatikaria 10-12 urteko neskek eta mutilek?
    Zurutuza Renom, Mikele; Larraza Mendiluze, Edurne; Arbelaitz Gallego, Olatz
    Ezaguna da gaur egun teknologiarekin eta bereziki informatikarekin lotutako ikasketa eta lanbideetan dagoenemakume eskasia baina arrazoiak eta bokazioak noiz aldentzen diren ez dago argi. Gai horri argi printza batzukemateko asmoz, konputagailuen programazioa gaztetxoen artean zabaltzeko mundu mailan hedatu den Kode Or-dua oinarri hartuta, hiru urtez hainbat ikastetxetan 10-12 urte bitarteko gaztetxoen artean bildutako galdetegietakoerantzun eta marrazkien azterketa egin dugu lan honetan. Datu-meatzaritzako prozesu oso bat egin behar izandugu horretarako. Lortutako emaitzen artean nabarmendu nahiko genuke badirudiela gure inguruko 10-12 urtekoneskek oraindik hein handi batean ikusten dutela Informatikaria neska izan daitekeela, mutilek ordea, oro hargizonezkoak edo identifikatu ezinezko generoa duten gizakiak imajinatzen dituzte.
  • Item
    Adin txikikoak eta Internet: familien kezka eta erantzukizuna
    Gamito Gomez, Rakel; Arroyo Sagasta, Amaia; Corres Medrano, Irune; León Hernández, Irati
    Internet erabat integratuta dago gure jendartean eta aurrerapenek eragin zuzena izan dute adin txikikoen egunerokotasunean. Zentzu horretan, familia eragile erabakigarria da haur eta nerabeen alfabetatze eta ongizate digitalean. Horregatik, ikerlanak Lehen Hezkuntzako ikasleen familien bitartekaritza-lana aztertzen du, 18 kide heldu protagonista izan duten bi eztabaida-taldeen bitartez. Emaitzek agerian uzten dute gaur egungo agertoki digitalari buruzko kezka. Familiek defendatzen dute funtsezkoa dela etxean erantzukizun-kultura lantzea eta garatzea. Hala ere, adin txikikoen Interneten erabilera-ohiturei eta bizipenei buruzko ikuspegia edota ezagutza oso partziala da.
  • Item
    Multimedia jarduera sedentarioak eta Dieta Mediterraneoarekiko atxikiduraren arteko erlazioa Bilbo Handiko haur eta nerabeetan
    Caballero Sánchez, Silvia; Jauregi Aurrekoetxea, Amets; Ayesta Landaluce, Irati; Fernández Alonso, Julia; Gravina Alfonso, Leyre; Hoyos Cillero, Itziar
    Bilbo Handiko 515 haur eta nerabeen multimedia ohitura sedentarioak eta Dieta Mediterraneoarekiko (DM) atxikidura ezagutzeaz gain, bien arteko elkar-erlazioa aztertu zen. Multimedia jarduera sedentarioak (AAP-ren gomendioak kontuan hartuz) eta elikadura ohiturei buruzko galdeketa (Kidmed) bete zuten. Nerabeak haurrak baino sedentarioagoak ziren (telebista, p<0,01; ordenagailua, p<0,001) eta atxikidura okerrago zuten (p<0,01). Kontsolaren erabilera eta multimedia denbora totala AAP-ren gomendioen barruan zeudenean, atxikidura hobeagoa zen (p<0,05 eta p<0,05). Atxikidura ona edukitzea eta multimedia gailuetan denbora gutxiago igarotzea, obesitatea eta gainpisua saihesteko lagungarriak izan litezke. Osasun sustatzaileek elkarrekin lan egin beharko lukete, interbentzio eraginkorrak diseinatu eta Osasun Publikoko programak martxan jarriz.