Search Results

Now showing 1 - 10 of 93
  • Item
    Ur gazte frakzioa ibai-arro mediterraneo batean: gainazaleko urak datatzeko metodologia berri baten aplikazioa (Vallcebre Ikerketa Arroak, Pirinioen HE-a)
    Valiente Merino, Maria; Gallart Gallego, Francesc; Llorens Garcia, Pilar; Latron , Jérôme
    Ur gazte frakzioa (Fug) jarioan doan edo biltegiratuta dagoen ur masa baten 2-3 hilabete baino gazteagoa den ur proportzioa da. Informazio hau baliagarria da ibai-arro bateko gainazaleko isurketen sortze-prozesuak ulertzeko. Can Vila arro mediterraneoan (Pirinioen HE-a) lurzoruko, lurrazpiko eta errekako uretan kalkulatu da Fug, prezipitazioaren eta aipatutako konpartimentu hidrologiko bakoitzaren oxigeno-18 isotopoaren urtaroko zikloak alderatuz. Fug handiena lurzoruko uretan topatu da. Errekako eta lurrazpiko uretan ordea, ur gazte frakzioa errekako ur-emariaren eta lurrazpiko ur-mailaren araberakoa da, ia zerora murrizten delarik ur-emari eta ur-maila baxuetan. Ikerlan honek, arro mediterraneo batean lehen aldiz aztertutako Fug balioak aurkezten ditu.
  • Item
    Gaur egungo ikerketa geologiko baten nondik norakoak: Kretazeoko hiperestentsioari loturiko hidrotermalismoaren zantzuak Euskokantauriar arroan
    Ladron de Guevara Aguirreche, Martin; Bodego Aldasoro, Arantxa; Iriarte Aviles, Eneko
    Denboraren poderioz ikerketa geologikoak asko aldatu dira. Metodologia berriek jakintza geologikoa nabarmen hobetu dute azken urteotan, duela milioika urte gertatutako prozesuak zehaztasun handiarekin ezagutzera iritsi arte. Kretazeoko Euskokantauriar arroko riftingari buruz, ordea, badaude ziurgabetasun ugari. Arro horretako garai hartako hidrotermalismoa azterturik, azkenaldian bolo-bolo dabilen hiperestentsioa deritzon ereduaren bideragarritasuna aztertzen ari da. Kartografia geologikoan, azterketa petrologikoan eta beste hainbat tekniketan oinarrituriko Kretazeoko hiperestentsioari buruzko gaurko ikerketa geologiko baten nondik norakoak aurkeztea du helburu lan honek.
  • Item
    Gainazaleko teknika elektrikoen erabilera tektonika aktiboaren ikerketan: tomografia elektrikoa (ERT) eta polarizazio induzitua (IP).
    Madarieta Txurruka, Asier; Tendero Salmerón, Victor; Galindo Zaldivar, Jesús; Gonzalez Castillo, Lourdes
    Gainazaleko teknika elektrikoak (Erresistibitate elektrikoko tomografia "ERT" edo tomografia elektrikoa eta polarizazio induzitua “IP”) tresna oso erabilgarriak dira lur zientzien arloan, ikerketa testuinguru desberdinetan. Horien artean, tektonika aktiboaren azterketa aurkitzen da, ezinbestekoa arrisku sismikoak behar-bezala ikertzeko. Mendikate Betikoetan tektonikoki aktiboak diren bi lurraldeetan lortutako tomografia elektrikoko profilak aztertzen dira, tektonika aktiboaren ikerketan teknika geofisiko horiek izan dezaketen garrantzia eta erabilgarritasuna erakusteko. ERT eta IP datuak failen egitura zehazteko eta beraien jarduera analizatzeko erabilgarriak direla ondorioztatzen da.
  • Item
    Presa handi baten hustuketak eragindako efektu ekologikoak: Enobietako urtegiaren kasua (Artikutza, Nafarroa)
    Atristain Vega, Miren; Larrañaga Arrizabalaga, Aitor; von Schiller Calle, Daniel; Elosegi Irurtia, Arturo
    Gero eta gehiago dira munduan bizi-itxaropenaren amaierara iristen ari diren urtegiak. Hori horrela, gero eta ohikoagoa da presa eta urtegiak hustu eta zerbitzuz kanpo uztea ibaien konektibitate longitudinala berreskuratzeko. Ikerketa honen helburua presa handi baten (Enobieta, 42 m) hustuketak ibai-ekosistemen ur-kalitatean eta biodibertsitate eta funtzionamenduan duen eragina aztertzea zen. Horretarako, Artikutzako sare hidrografikoan 8 puntu aukeratu ziren: presaren eraginpean zeuden 4 puntu (inpaktuak) eta inolako eraginik jasaten ez zuten beste 4 puntu (kontrolak). Horietan guztietan hainbat aldagai aztertu ziren hiru fasetan zehar. Aldagai ezberdinek modu ezberdinean erantzun zuten hustuketaren aurrean, baina orokorrean, hustuketak eragin ekologiko handirik ez zuela izan ikusi zen. Gainera, izandako inpaktuak berehala desagertu ziren errekuperazio-fasean zehar.
  • Item
    Akuifero-Modeloaren Garapena Irakasleen Formakuntzan: Maketen Errebisioa eta Manipulazioa
    Seijas Garzón, Nahia; Uskola Ibarluzea, Araitz
    Herritarrek akuiferoei buruzko ezjakintasuna erakusten dute, eta horrek baliabide honen kudeaketari buruz erabaki informatuak hartzea eragozten du. Zientzia hezkuntzak badu zer egiterik, hala nola, akuiferoei buruzko modelizazio praktikak garatuz eta maketekin lan eginez. Maketak asko erabili izan dira geologiaren irakaskuntzan, baina ikasleek oso gutxitan eraikitzen, ebaluatzen edo manipulatzen dituzte errealitatearekin alderatuz. Ikerketa honetan etorkizuneko maisu eta maistrek eraikitzen dituzten akuifero modeloak aztertu dira, eta prozesu horretan maketen errebisioak eta manipulazioak izan duen eragina. Sekuentzia bi urtez garatu da eta emaitzek erakutsi dutenez, akuifero-modeloa garatzeko maketak errealitatearekin errebisatzea eta hauek manipulatzea oso erabilgarria izan da.
  • Item
    Uribe Kosta: altxor geologikoa
    (ELHUYAR) Nuñez Betelu, Koldo
  • Item
    Itsaso Hila: Bizi-bizirik dagoen lakua
    (ELHUYAR) Orobengoa Guridi, Olatz
  • Item
    Punta puntako teknologia tunelgintzan
    (ELHUYAR) Kortabarria Olabarria, Beñardo