121 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 121
Item “Gu”ak Trantsizioan: Euskal Herriko lau kultura politiko nagusien memoria eta nortasuna (1975-1980)Landaberea Abad, EiderGizarte osoak partekatuko duen iraganaren ikuspegi eta interpretazio bakarra aurkitzeko ezintasunak agerian uzten du iraganari begiratzeko hainbat modu daudela; iraganari begiratzeko ikuspegi anitz eta desberdin horiek nortasun nazionalen, hots, partaidetza-sentimendu desberdinen konfigurazioan dautza. Horretan oinarrituta eta hortik abiatuta planteatzen dugu Trantsizioko euskal gertalekuko lau kultura politiko adierazgarrienen –hala nola, abertzaletasun historikoaren (EAJ-PNV), estatuko ezkerraren (PSE-PSOE), Espainiako zentro-eskuinaren (UCD) eta ezker abertzalearen (EE eta HB)– memorien azterketa oinarri izan duen doktorego-tesia. Honen laburpena da hurrengo lerroetan irakurgai izango duzuena.Item EAEko alderdi politikoen hizkuntza politikak eta hizkuntza ideologiak 1980-2012Goirigolzarri Garaizar, JoneEuskara eta gaztelaniaren arteko bizikidetza linguistikoaren auzia bizi-bizirik dago Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eztabaida politikoan. Ezbai-gune zentralak bi dira: batetik, hizkuntzok gizarte mailan bete beharreko funtzioak eta, bestetik, berau egikaritzeko moduak. Eztabaidaren oinarriak ezagutu ahal izateko alderdi politikoen leku-hartze linguistikoen azterketa burutu da. Horretarako, hizkuntzen gaineko alderdien proposamen politikoak eta ikusmolde ideologikoen ikerketa bateratua bideratu da. Artikulu honetan EAEko bost familia politikoen 1980-2012 arteko EAEko Legebiltzarrerako hauteskunde programen eduki azterketaren diseinua eta zenbait emaitza laburtzen dira.Item Iraupen luzeko irakasleriaren garapenaren eraginkortasuna: irakasleriaren kontzepzioetan, hurbilketan eta kultura instituzionalean. UPV/EHUko ERAGIN kasuaren azterketaMadinabeitia Ezkurra, AlbaArtikulu honek unibertsitateko irakasleriaren garapenaren (IG) kontzeptu konprensiboan du abiapuntua1, eta ERAGIN garapen estrategiaren inpaktua du aztergai. Horretarako bi inpaktu-eremu hartzen dira kontutan, batetik irakasleriaren maila indibiduala eta bestetik antolakuntza zein erakunde arloan. Azterketa hau burutzeko metodologia aktiboen (arazoetan, proiektuetan eta kasuetan oinarritutako ikaskuntza) garapenerako ERAGIN programaren lehendabiziko promozioa hartuko da kasu gisa. Iraupen luzeko estrategiaren (350 ordu) bidez eta ko-mentoria taldeen funtzionamenduan oinarrituz, ikerlan enpirikoak IG-ak irakasleriaren ikas-irakaskuntza kontzepzioetan eta hurbilketan izandako inpaktuaz ageriko ebidentziak ematen ditu, baina baita ikas-irakaskuntzaren inguruan ikertzeko (scholarship of teaching and learning) eta irakaskuntza eremuetan liderra izateko gaitasunaz ere. Honako alderdiok erakundearen antolakuntza mailako aldaketan murgiltzen gaituzte eta curriculum hibridoaren pausokako gauzapenaren alde lan egiten dute. Beraz, artikuluan zehar honakoak aztertuko ditugu: gure asmoak eta hauek sostengatzen dituzten oinarri teorikoak, ikerketa honek duen kokapen enpirikoa, aplikatutako metodologia, erdietsitako emaitzak eta amaitzeko jaso ditugun ondorio orokorrak eta etorkizunera planteatutakoak.Item Komunitatea eta Periferia: euskal arte politikoa XXI. mendeanPascual Cuesta, GaraziArtea eta politikaren arteko harremana zaila izan da eta euskal kasua ez da ezberdina izan: euskal abangoardiak borroka politikorako balio zuten sinbolo ugari utzi zituen, gaur egun, oraindik ere euskal gizartean bizirauten dutenak. Euskal artea sare artistiko globalean kokatu daiten diskurtso identitarioa alde batera utzi eta abangoardiaren rekodifikazioa egin behar du, periferiaren artearen aldarrikapenaz eta komunitatearen teoriaz baliatuta.Item EAEko Gizarte Zerbitzu Sistemaren konplexutasunaren faktore erabakigarriak eta zerbitzuen lurralde esleipenean honek dituen ondorioakArrieta Frutos, FelixEAEko gizarte zerbitzuen sistema modu ezberdinean egituratu da Lurralde Historiko bakoitzean. Doktorego tesi honen helburua honen zergatiak aztertzea da, EAEko sistema politiko federalak gizarte zerbitzuen sistema egituratzean izan duen eraginean arreta berezia jarriz. Datuetatik eratorriz, lurralde ezberdintasunak ziurtatuko dira eta sisteman eragile diren pertsonak elkarrizketatuz honen zergatietan sakondu.Item Euskaldunok eta telebista XXI. mende hasieran: ikus-entzuleen hitzetan oinarritutako hurbilketa kualitatiboaLandabidea Urresti, XabierTelebista milioika pertsonaren eguneroko errealitateren parte zentrala eta XXI. mendearen hasierankomunikabideekin lotutako aisian eragilerik garrantzitsuenetarikoa dela esan daiteke.Egunerokotasunean telebistak duen zentraltasunaz jabeturik, lan honek lau adin-taldetan banatutako(Gazteak, Helduak 1, Helduak 2, Nagusiak) bederatzi eztabaida-talde eta sei sakoneko elkarrizketarentelebistarekiko harremanen esplorazioa eta aisia humanistaren perspektiban oinarritutako interpretazio-eredua eskaintzen ditu. Komunikabideen kontsumoaren eta ikus-entzulerien ikerketa batez ere tenikakuantitatiboen bidez bideratu da orain arte Euskal Herrian, baina komunikabideen ingurunearenaldaketa azkar eta hazkorrak eragindako erronkei erantzun aldera, hurbilketa kualitatiboa proposatzenda lan honetan.Hitz gakoak: telebista, aisiazko ikaskuntzak, ikus-entzuleriaren ikerketa, esperientzia,komunikabideen ekosistema.Item Euskal audientzia eta ikus-entzuleriaren neurketak: hurbilketa euskaldun baterako oinarriakDiaz Bizkarguenaga, Koldo; Landabidea Urresti, Xabier; Salces Alcalde, GorkaSekula ez da gaur beste euskarazko komunikabide martxan egon, hain esparru geografiko zabaleaneta hain euskarri, formatu eta eduki anitzekin. Alabaina, bateratze multimediaren garaian beraieneragin erreala neurtu ahal izateko datu eta neurketa audimetrikoetan oinarritutako adostasunprekarioak gainditu beharra dago. Hala, audientzien neurketan teknika kuantitatiboez gainkualitatiboak ere erabiltzeari ezinbesteko deritzogu, (ez) kontsumitzeko zergatiak eta moduak,hedabideek transmititzen dituzten balioak eta euskararen normalizazioan jokatzen duten rolaezagutzeko. Aipatu uztarketa metodologikoa burura eramateko oinarrizko proposamena aletzen duHekimen elkartearekin elkarlan estuan garatutako artikulu honek.Item Futbol ekitaldiaren eta nazio nortasunen arteko lotura Euskal HerrianRojo Labaien, EkainEuskal nazio nortasuna eta futbol ekitaldia elkar hartuta joan dira 1920ko hamarkadaz geroztik, industria iraultza berantiarraren garai berberean gizarteratu ziren euskal nazionalismoak eta haren hurbileko prentsa idatziak berena egin zutenetik. Frankismoaren lau hamarkadatako lozorroan euskal sinboloen azken gotorleku izatetik XXI.mendeko aro eraberrituan euskal nazioaren ispilu konplexua izatera igaro da futbol ekitaldia. Estatu gabeziaren auziak, euskal abertzaletasunaren baitako zatiketek eta euskal nazioaren partaide sentitzeko askotariko hautemate moduek modu bateratuan euskal nazioa haragitzeko abagunea zaildu dute. Futbol ekitaldia, bide batez, euskal taldeen bereizitasunak eta euskal selekzioaren ezintasunek nabarmenduta, euskal nazio nortasun irmoaren konplexutasunaren isla da.Item Euskarazko eta frantsesezko hizkuntza gaitasunen bilakaera Ipar Euskal Herriko lehen mailako eskolatze elebiduneanLascano , BeñatEuskara-frantsesezko irakaskuntza elebiduna anitz garatu da azken 40 urteetan Ipar Euskal Herrian.Gaur egun murgiltze eredu eta ordu parekotasun ereduek dute haurrak elebiduntzeko xedea, etahauetan banatuak dira haur hezkuntza eta lehen mailako ikasleen erdiak, izan etxetik euskaldun alaerdaldun. Ikerketa honetan, lehen mailan zehar D ereduko haur elebidunek garatzen dituzten hizkuntzagaitasunak aztertuko dira. Ahozko kontaketaren bidez (ipuin miresgarriak kontatzen grabatu etafilmatu dira haurrak, bai euskaraz eta bai frantsesez), 6, 8 eta 10 urtetan duten kontaketarakoautonomia, edukien planifikazioa eta konexioa begiratuko da.Item Ebolaren gizarte irudikapena Euskal Herrian: nola ulertu, hauteman eta sentitu dugu?Idoiaga Mondragon, Nahia; Gil de Montes Etxaide, Lorena; Valencia Garate, JoseGizartea mehatxatzen duten fenomeno berriak ulertzeko, adibidez egungo ebola izurritea, beraiei buruzko esanahi partekatuak eraikitzen ditugu, hots, gizarte irudikapenak. Gizarte irudikapenen bidez, ebolari esanahia emateaz gain, arriskuaren hautemate maila eta emozioak ere bideratzen dira. Lan honek 294 pertsonak ebola nola ulertu, hauteman eta sentitu duten neurtu du. Emaitzek adierazi dute, ebola Afrikarekin lotutako gaixotasun arriskutsu gisa irudikatu dela. Halere, izurritearekiko norberaren arrisku hautemate eta beldur mailak ez dira oso altuak izan. Honen arrazoia, izurriteak behin eta berriz agertzeak, sortutako nekeak edota izurriteekiko bete ez diren aurreikuspen izugarriak izan daitezke. Honenbestez, egungo ebola izurritea ulertzeak etorkizuneko osasun krisiei aurre egiteko lanabesak eskainiko dizkigu.