Search Results

Now showing 1 - 10 of 511
  • Item
    The importance of environmental utilities in the beekeeping activity and the socioeconomic and sociocultural utilities
    (Udako Euskal Unibertsitatea) Etxegarai Legarreta, Olatz; Sanchez Famoso, Valeriano
  • Item
    Aisialdiko esperientzien diseinua musika jaialdietan: Europako profesionalen profil berria
    Calvo Soraluze, June
    Ikerketa honen helburu nagusia gaur egungo musika jaialdiko kudeatzaileak, aisialdiko esperientzien diseinatzaile bezala, behar dituzten ezagutzak, gaitasunak eta balioak ezagutzea da. Ekitaldiak aldatzen ari dira eskaeraren aldaketekin batera. Pertsonak geroz eta interes gehiago dute esperientzian eta kreatibitatean eta ondorioz, jaialdiak eskaintzen duten produktua zerbitzu soiletatik esperientzietara garatzen ari dira. Sektorean dagoen egoera berri honi aurre egiteko eta aro berri honetan balio gehigarri bat eskaintzeko profesional profil berri bat garatzeko beharra dago.
  • Item
    Landa eremuetako plangintza iraunkorra parte hartze prozesuen bidez. Mutrikuko landa eremuan egindako analisi integratua
    Barinaga-Rementeria Zabaleta, Itziar; Etxano Gandariasbeitia, Iker; Garcia Alonso, Oihana; Lozano Valencia, Peio; Latasa Zaballos, Itxaro
    Landa eremuetarako lurralde antolaketa, bertako garapen plangintzekin lotua dago. Landa garapen plangintza iraunkorrak, eremu horiek eskaintzen dituzten ondasun eta funtzio anitzetan oinarritu behar dute, eta bertako eragileen interes eta ikuspegiak jaso behar dituzte. Lan honetan, garapen plangintza iraunkorrak, diziplina anitzetatik eta eragile sozialen parte hartzearekin, era integralean, ebaluatzeko metodo bat aplikatzen da Mutrikuko (Gipuzkoa) landa eremuan.
  • Item
    Hiri erresilientziaren eraikitze prozesua hobetzeko erakunde publiko, konpainia pribatu eta pertsonen arteko elkarlan markoa
    Maraña , Patricia; Iturriza Mendia, Marta; Labaka Zubieta, Leire; Sarriegi Dominguez, Jose Mari
    Erakunde publikoeen ardura izan da beti gizartearen ongizatea bermatzea. Azken hamarkadetan, konpainia pribatuengan erantzukizun hori ere agertu da. Hala ere, gaur egun gizarte osoa gutxinaka kontzientziatzen ari da krisien kudeaketaren ardura osoa erakunde publiko eta konpainia pribatuengan ezin daitekela utzi. Horregatik, erakunde publiko eta konpainia pribatuez gain herritarren partaidetza geroz eta beharrezkoagoa da errealitate berdinaren ikuspuntu desberdin guztiak partekatu eta lerrokatzeko. Ikerketa honen helburu nagusia hirien erresilientzi eraikitze prozesua hobetzeko erakunde publiko, konpainia pribatu eta pertsonen arteko elkarlan markoa garatzea da. Marko honek, elkarlan mota hauen ezaugarri arrakastatsuak definitu eta deskribatu egingo ditu.
  • Item
    Smart Mature Resilience: hirien erresilientzia garatuz
    Iturriza Mendia, Marta; Maraña , Patricia; Labaka Zubieta, Leire; Sarriegi Dominguez, Jose Mari
    Artikulu honek EU H2020-ko Smart Mature Resilience proiektua aurkezten du; gaur egun hirien erresilientzia garatzeko dauden ikerketetan sakonduz, hiriek azkenaldian erresiliente bihurtzeko duten nahian oinarritua dagoena. Smart Mature Resilience-ek hirien erresilientzia kudeatzeko baliogarria izango den gida baten garapena du helburu. Erresilientzia Heldutasun Eredu batean dago oinarrituta, non ereduan eragile ezberdinen eta maila ezberdineko gobenantzen arteko parte hartzea bultzatzen den, hiriak gizartearen erresilientziaren bizkar hezurraren orno bilakatzeko nahiarekin.
  • Item
    Permakultura garapen iraunkorraren begiradatik: bizi-esperientzia praktikoak Yogyakarta eta Bali-n (Indonesia)
    Agirreazkuenaga Onaindia, Leire
    Permakultura 1978an Australian, Bill Mollison eta David Holmgren eskutik sortutako nekazal produkzio sistema da, komunitate-lanean eta naturarenganako zainketa eta errespetuan oinarritzen dena. Pertsonen elikadura beharrizanei era iraunkorrean erantzutea du helburu. Lan honetan, permakulturaren diseinua azaldu eta garapen jasangarriarekin duen lotura baloratzen da, Indonesian permakulturaren printzipioekin batera bizi eta lan egiten duten aktore desberdinen ikusmira gida izanik. Azterketa Bali eta Yogyakartako probintzietan gauzatu da hain zuzen ere, permakultura ekintzetan inplikaturiko protagonisten komunitateetan biziz eta sakoneko elkarrizketak burutuz.
  • Item
    Gizarte Ekonomiako esperientziak lurraldeetatik sustatzen
    Arrillaga Marquez, Pablo; Soto Gorrotxategi, Aratz
    Garapen agentziak, tokiko garapenerako funtsezko eragile gisa, urteak daramatzate EAEko udal eta eskualde ezberdinetako garapen egitasmoak dinamizatzen. Bestalde, Gizarte Ekonomiak, bazkideen eta gizartearen beharrak asetzea eta eraldaketa sozioekonomikoa sustatzea helburu duten izaera anitzeko antolakundeak biltzen ditu. Artikulu honetan, EAEko garapen agentzietatik Gizarte Ekonomia sustatzeko aurrera eramandako ekimen ezberdinak azaltzen dira. Horretarako, lehenengo, tokiko garapenari, Gizarte Ekonomiari eta hau sustatzeko esku-hartze publikorako marko orokorrari hurbilketa bat egingo zaio.
  • Item
    Kontabilitateak beharko luke bihotzik? Maitasunaren ekonomia kudeatzeko lanabesak: ikastolen kasua
    Bengoetxea Alkorta, Aitor; Del Burgo Garcia, Unai; Luengo Valderrey, Mª Jesus
    Ohiko kontabilitate sistemek ezin dituzte erakundeen helburu sozialak eta “aldagai ez monetarioak”neurtu. Ekonomia Sozialeko Erakundeetan (ESE), helburu ekonomikoak helburu sozialak lortzekobitarteko bat besterik ez dira. Izan ere, helburu sozialen eta ekonomikoen artean hierarkia bat dago,hierarkia orekatu bat: helburu ekonomikoen garrantzia baina helburu sozialen lehentasuna. Oreka horikudeatzeko, ESE-ek neurketa- eta kudeaketa-tresna propioak landu behar dituzte. Gure ustez, tresnahoriek adierazleen sistema integralak edo multidimentsionalak dira. Ikerketa honetan, ESE motazehatz baten kasua aztertuko dugu, Ikastolen kooperatiba esperientziaren kasua. Kudeaketarakolanabes zehatz bat proposatzea izango da gure ekarpena: Ikastolen Kudeaketa Orekatuaren Sistema. Hitz gakoak: Ekonomia Soziala; Kooperatibismoa; Ikastolak; Kudeaketaren Kontrola;Kudeaketarako Informazio Sistemak; Kudeaketarako Adierazleen Sistemak.
  • Item
    Estatuaren eta Konstituzio-Zuzenbidearen konkista neoliberala: hausnarketa kontrahegemoniko bat
    Loyola Sergio, Ander
    Azken hamarkadotan garatu den paradigma neoliberala hegemoniko gisa aldarrikatu da eta gizabizitzaren esparru guztiak gainezkatu ditu; tartean, Estatua eta konstituzio-zuzenbidearen kategoriengain eraldaketa sakonak eraginez. Marko analitiko zabal batetik abiatuz, gaiaren hiru kategoria nagusiditugun neoliberalismoa, Estatua eta konstituzio-zuzenbidearen definizio alternatibo bat eskainiko dugu.Definizio horiek zentzu bikoitzean jardutera gaitzen gaituzte: lehenik, neoliberalismoak Estatu etaKonstituzioaren gain eragindako transformazio horiek prozesu desozializatzaile, desdemokratizatzaileeta teknokratizatzaile gisa identifikatzera; gerora, konstituzio-zuzenbidea Estatu sozial etademokratikoaren hustearen aurrean balazta gisa erabili daitekeen tresna moduan irudiztatzeko.