Search Results

Now showing 1 - 10 of 263
  • Item
    Rain. Reflections made while drawing in millimetric detail
    (Udako Euskal Unibertsitatea, 2024-06-26) Irulegi Lopez, Aitor
  • Item
    Komunitatea eta Periferia: euskal arte politikoa XXI. mendean
    Pascual Cuesta, Garazi
    Artea eta politikaren arteko harremana zaila izan da eta euskal kasua ez da ezberdina izan: euskal abangoardiak borroka politikorako balio zuten sinbolo ugari utzi zituen, gaur egun, oraindik ere euskal gizartean bizirauten dutenak. Euskal artea sare artistiko globalean kokatu daiten diskurtso identitarioa alde batera utzi eta abangoardiaren rekodifikazioa egin behar du, periferiaren artearen aldarrikapenaz eta komunitatearen teoriaz baliatuta.
  • Item
    Inprimatze digitalak arte garaikidean. Kontzeptuen argibidea eta teknologien ikerketa zaharberritzearen ikuspuntutik
    Anthonisen Añabeitia, Iraia
    Prozedura elektro-mekanikoen bidezko irudi sorketaren garapenak, ordenagailuak eta haiekin zerikusia dituzten sofwareak eta inpresorak (laserrak, tinta injekziozkoak, sublimatzaileak…), artisten lan egiteko modura egokitu diren tresnak bilakatu dira, batez ere XX. mendearen azken urteetatik aurrera. 1980. hamarkadako prezioen jaitsierak, inprimatze-sistemak artistentzat baliabide eskuragarriak bihur zitezela eragin zuen. Gaur egun, tinta injekziozko inprimagailuak tresnarik erabilienak bilakatu dira, irudiak neurri eta bukaera mota ugaritan lortzeko aukera eskaintzen dituztelako, aukeratutako tinta, euskarri eta bukaera mota ezberdinen arabera. Lan hauek erakunde eta museo askoren parte izatera heldu dira baina arazoak agertzen hasi dira eta nabarmena egin da material berri hauei buruz daukagun ezaguera murritza.
  • Item
    Auto-errealizazioak auto-esplotazioa esan nahi duenean
    Rezola Iztueta, Igor
    Azken hamarkadetan lanaren munduan aldaketa esanguratsuak jazo dira. Teknologiaren garapena eta deslokalizazio prozesuen ondorioz, mendebaldean hegemonikoa izan den lan eredu industrialaren gainbehera gertatu eta gero, lan eredu berriak jarri dira martxan. Alienazioaren arrazoia zen fabrikako lanean, langileari ukatuak zitzaizkion malgutasuna, autonomia, kreatibitatea eta lanaren bitartez auto-errealizatzeko aukera, artistaren lan eta bizimoduaren ezaugarriekin bat egiten zuten orduan. Artistak, bere lanaren bitartez, auto-errealizatzeko parada zuen. Fabrikako langileari ukatuak zitzaizkion ezaugarri haiek dira orain ordea, ekonomia-merkatuan plusbalioa sortzen dutenak. Zentzu horretan, artistaren lana eta bizimodua eredugarri suertatzen dira neoliberalismoarentzat. Horregatik, ekonomia berrian, langileak alienatutako lanetik libratu eta lanaren bitartez auto-errealizatzeko modua duela sinestarazi nahi da, baina errealitatetik urrun, hau ondoez berrien biktima suertatzen da.
  • Item
    Marrazkia, espazioaren partitura. Mugapeko marrazketa-esperimentazioan oinarritutako ikerketa.
    Martin Colorado, Jon
    Artikulu hau bukatu berri dudan tesiaren laburpen-aurkezpena da. Arte Ederren esparruan izanda ere, hau neurri handi batean marraztuz egin izana da bere ezaugarririk bereizgarriena, seguruenik. Tinta txinatarraz sortutako irudiak dira tesiaren alde idatzia egituratzen dutenak, bertako gaiak azaleratu eta elkar-konektatuz: behaketa, pertzepzioa, inkontzientea, patroi begetal eta fraktalak, erritmo organiko eta mekanikoak... Eraikitze prozesu honetan badago, batez ere, irudiaren egungo erabilpenaren gaineko elkarrizketa pizteko asmoa ―gaurko testuinguruan irudia oso erraz, abiadura bizian eta ezin konta ahala bider sortu eta partekatu baitaiteke―.
  • Item
    Paradisu galduan barrena. Euskal paisaiaren deseraiketa eta eraiketa arte garaikidean
    Miranda Berasategi, Olaia
    Artean bada geure bizitzak baldintzatzen dituzten jakintzen, objektuen eta espazioen inguruko harremanak deseraikitzera jotzen duen joera garaikide bat. Kontestuala eta irudikapen lengoaiarekiko (auto)kritikoa den arte joera honetatik abiatuz, arte garaikideak inguratzen gaituen paisaiari zentzua hartu eta emateko duen gaitasuna da hemen argitzen saiatzen garena. Horretarako, Asier Mendizabal, Gorka Eizagirre eta Ibon Aranberri artistek euskal paisaiaren irudikapenaren inguruan eginiko zenbait lanetan oinarritzen gara; hauetan, paisaia osatzen duten irudi arteko harremanetan (eta haiek deskribatzen dituen subjektuan) zentratuz.
  • Item
    Irudiaren konposizio digitala sorkuntza artistiko bezala
    Barrios Elcid, Xabier
    Erakargarria da medio berrien kulturak argazkilaritza bezalako “lengoaia iraunkor bat”, errepresentazio forma zehatz bat lortzeko gai izango ote den ahusnartzea, edo, etorkizuneko lengoaia informatikoak gaur egun erabiltzen den formatik aldenduz, guztiz ezberdina izango den forma eta bilakaera berri baten amaituko den. Hala ere, medioak gaur egun dituen koalitate eta formak berrikustea merezi du, iraganarekin alderatuz argazkilaritzan ordenagailuaren erabilerak eta teknologia digitalek egindako ekarpenek aldaketa edo jarraitasun bat suposatu duten jakiteko.
  • Item
    Arrotz eta aldi berean lekukotz
    Esperesate Azpiazu, Imanol
    Esku-hartze, mugimendu, lekualdaketa orok lurzoruan bere arrastoa uzteaz gain, lurraldearekiko ikuspegia aldatzea dakar. Ikuspegi aldaketa horretan datza paisaiaren sorrerak. Hain zuzen ere, elementu distiratsu eta arrotzak egote hutsarekin inguratzen duen paisaia etengabea kokatzen eta eraikitzen du. Arrotza beste lurzoru batean erbesteratzen den elementua da, lurreratu berria den lurraren lekuko garbia. Arrotzak ezinbestean paisaiaren lekukotzan parte hartzen du, are gehiago, lekuko izaera bere baitan darama, paisaia eratzeko sugarra daraman bezalaxe. Arkitekturaren eta artearen ertzak bustitzen dituen muga lausoan, artea, bere arrotz izaeraz baliatuz, galeraz mintzo zaigu, hots, inguratzen gaituen paisaiaz jabearazten gaitu.
  • Item
    A zer aspergarria! Errepikapenaren pertzepzioa bideo-arte txinatarrean
    Luengo Aguirre, Maite
    Ekarpen honen helburua bideo-arte errepikakorraren pertzepzioaren ondorioz ager daitekeen asperdura ikertzea da. Esperientzia estetiko hau bereziki esanguratsua suertatzen da bideo-arte txinatar garaikidean; hainbat artistek errepikapena baliabide artistiko gisa baliatu baitute. Pertzepzioarekin erlazionatutako erreakzio hau aztertzeko, Yang Zhenzhong eta Liang Yue artisten artelanak hautatzeaz gain, Liang Yue elkarrizketatzeko aukera bereziki baliagarria izan da. Era berean, artelanen analisi kritikoa, gaur egungo kontsumo-gizartearen erabili eta botatzeko ohiturak pertzepzioan duen eragina eta kontenplaziorako praktika faltaren inguruan hausnartzeko baliagarria izango da.
  • Item
    Gorputzak edertasun kanonarekin ezbaian 90eko hamarkadan: Estíbaliz Sádabaren eta Miren Agur Meaberen kasuen alderaketa
    Luengo Aguirre, Maite
    90eko hamarkadan zehar, euskal testuinguru artistikoan emakumeen gorputz-esperientzien inguruko aldarrikapenak areagotu ziren. Sortutako literatura eta artean, nitasunetik abiatuta, edertasunarekin erlazionatutako zenbait artelan garatu zituzten autoreek; jendartean ezarritako praktikak birpentsatzen. Artikulu honetan, gaiari buruzko literatura era kritikoan sintetizatu ostean, joera horren bi sorkuntza lan esanguratsuren azterketa burutzen dut. Alde batetik, Estíbaliz Sádabaren A mi manera (2) (1999) bideoa, eta bestetik, Miren Agur Meaberen Azalaren Kodea poema-liburuko Antsien oharrak 2 (2000). Bien arteko konparaketaren bitartez, gorputza berrimajinatzeko hautaketen antzekotasun eta aldeak azaleratzen ditut; aldi berean, diziplinarteko ikerketari ekarpena eginez.