3 results
Search Results
Now showing 1 - 3 of 3
Item Venlafaxinaren eragina ezegonkortasun sozial kronikoa jasandako sagu emeen sistema serotoninergiko zentralean eta jokabideanLabaka Etxeberria, Ainitze; Gomez Lazaro, Eneritz; Goñi Balentziaga, Olatz; Garmendia Rezola, LarraitzBi bider ohikoagoa da depresio diagnosia emakumeetan gizonezkoetan baino, eta ondorioz, baita farmako antidepresiboen erabilera ere. Hala ere, estresarekin lotutako nahasteen eta haien tratamenduaren inguruko ikerketa gehienak animalia arretan egiten dira, eta ikerketetako emaitzak gizon nahiz emakumeetara orokortu gero. Ildo horretatik, antsietate eta depresioaren aurkako tratamenduen eraginkortasuna sexuaren araberakoa da, berezitasun biologikoak izaki. Hori dela eta, lan honek ezegonkortasun sozial kronikoaren estresa bizi duten sagu emeen jokabidean eta garuneko bide serotoninergikoan venlafaxinak serotonina eta noradrenalinaren birkaptazioaren inhibitzailea duen eragina du aztergai.Item Hantura periferikoa depresio eta antsietate sintomekin batera bularreko minbizia gainditutako emakumeetanLabaka Etxeberria, Ainitze; Arregi Agirre, Amaia; Vegas Moreno, Oscar; Garmendia Rezola, Larraitz; Camba , Joana; Perez Tejada, JoanaBularreko minbizia gainditutako emakumeen antsietate eta depresio prebalentzia biztanleria orokorrarena baino handiagoa da. Nahasmendu horietan eta minbiziaren fisiopatologian zenbait faktore komun aurki daitezke; hantura zitokinak eta kortisola. Ikerketa honen helburua bularreko minbizia gainditutako emakumeetan depresio eta antsietate sintomen eta hantura aldagaien arteko erlazioa aztertzea da. Kortisol maila handiagoak aurkitu ditugu antsietate eta depresio sintomak dituzten emakumeetan. Gainera, TNF-α maila altuak aurkitu ditugu depresioa duten emakumeetan.Item Psilozibinaren administrazio akutuaren eraginen ebaluazioa garun kortexean serotonina, noradrenalina eta dopamina mailak neurtuz: garun-mikrodialisiaren bidez burututako ikerlana esna dauden saguetanMartinez Álvarez, Nerea; Erkizia Santamaria, Ines; Horrillo Furundarena, Igor; Meana Martinez, Javier; Ortega Calvo, Jorge EmilioPsilozibina eraginkortasun antidepresiboa duen haluzinatzaile naturala da. Bere ekintza mekanismoa nahiko ezezaguna da. Hori dela eta, lan honetan, psilozibinaren ekintza mekanismo akutua aztertu da monoamina maila estrazelularrak ebaluatuz, kortex frontalean egindako garun-mikrodialisia in vivo teknika erabiliz. Erabilitako dosian, 1 mg/kg hain zuzen, ez da monoaminen kontzentrazioan aldaketa esanguratsurik ikusi eta, beraz, psilozibinaren ekintza antidepresiboak, egungo antidepresiboen kasuan ez bezala, ez du erlazio zuzenik kortex frontaleko monoaminen mailen igoerarekin.