70 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 70
Item EAEko Gizarte Zerbitzu Sistemaren konplexutasunaren faktore erabakigarriak eta zerbitzuen lurralde esleipenean honek dituen ondorioakArrieta Frutos, FelixEAEko gizarte zerbitzuen sistema modu ezberdinean egituratu da Lurralde Historiko bakoitzean. Doktorego tesi honen helburua honen zergatiak aztertzea da, EAEko sistema politiko federalak gizarte zerbitzuen sistema egituratzean izan duen eraginean arreta berezia jarriz. Datuetatik eratorriz, lurralde ezberdintasunak ziurtatuko dira eta sisteman eragile diren pertsonak elkarrizketatuz honen zergatietan sakondu.Item Babes soziala epe luzeko langabezia egoeran dauden eta seme-alabak kargura dituzten familien erresilientzia prozesuanDiez Sanz, AinhoaEgoera latzei aurre egiterako orduan eta familia funtzionamendu maila egoki bat edukitzeko orduan, babes sozialak duen garrantzia nabarmendu dute ikerketa ugarik. Baina aldi berean, langabeziaren ondorioetako bat babes soziala eskaintzen duten sareen murrizketa eta/edo hondatzea dela ere adierazi da. Hortaz, helburu nagusiak hauek dira: 1) epe luzeko langabezia egoeran dauden eta seme-alabak kargura dituzten familien artean erresilienteak identifikatu, 2) epe luzeko langabeziak familia erresilienteen sisteman duen eragina ezagutu eta 3) babes sozialak familiaren erresilientzian izan duen rola aztertu.Item Egoera funtzionala eta dependentzia adineko pertsona instituzionalizatuetan: zeharkako ikerketaElordi Guenaga, UdaneGaur egun zahartzaroaren zahartzea ematen ari da. Adineko pertsona instituzionalizatuetan biztanleriak beherakada funtzionala izaten du eta hau eguneroko bizitzan egingo dituen jardueratan izango duen dependentzia mailari lotuta dago. Zeharkako ikerketa honen helburua independentzia-dependentzia eta egoera funtzionalean izaten diren aldaketak aztertzea izan da ibileran oinarrituz. Lan honetan dependentzia maila, egoera funtzionalaren beherakadarekin lotuta dagoela ikusi da. Beraz, parametro objektiboen bitartez egoeraren berri izatea lagungarria izan daiteke adineko pertsonaren beharrak identifikatzeko eta lehen edo bigarren mailako prebentzio esku-hartzeak aurrera eramateko.Item Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren ereduaren inguruan eztabaidatzenZubillaga Herran, NereaEgun, Gizarte Zerbitzuetan erabiltzen den esku hartze ereduak gero eta zalantza gehiago sortzen ditu, errealitateari eta gizarte arazoei erantzun egoki bat emateari dagokionean. Artikulu honetan, Gizarte Zerbitzuetan, esku hartze komunitarioa garatu dadin, eman beharreko hausnarketa egin ahal izateko, kontuan eduki behar diren eztabaiden gakoak azaleratu gura dira. Horretarako, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema arautzen duen 12/2008 LEGEA eta horren inguruan egin diren lan ezberdinak aztertu dira, perspektiba komunitario batetik, Gizarte Zerbitzuek behar duten berrantolaketa eta eredu aldaketan, kontuan izanak beharko luketen eztabaidei bide emateko.Item Uzkurtze epistemikoa: pobreziaren erreprodukzioa kapitalismo kognitiboanBayon Aranburu, UnaiIkerketa honen helburua da egungo testuinguru historikoan gero eta premiazkoagoa den arazo bat aztertzea: pobrezia-inguruneetan gertatzen den ahalmen kognitiboen uzkurdura, alegia, uzkurtze epistemikoa. Pobrezia-inguruneek oinarrizko ahalmenen garapena oztopatzen dute, besteak beste, gaitasun kognitiboak eta komunikazio-gaitasunak biltzen dituztenak. Miranda Frickerren injustizia epistemikoen proposamenean bereziki interesgarria eta kontuan eduki beharreko fenomenoa da. Egungo testuinguru ekonomiko eta sozialean, kapitalismo kognitiboarena, hain zuzen ere, dinamika horien ondorio kaltegarriak eta pobreziaren kronifikazioa bortizki indartzen dira, bukle amaigabe batzuen bidez.Item Komunitarioa: gizarte zerbitzuetarako aukeraZubillaga Herran, NereaGizarte Zerbitzuek gizartearen ongizatea bermatzea helburu dutela ulertu daiteke, aldiz, helburu horri heltzea oztopatzen dien erronka estruktural batzuk dituzte. Lan honetan, erronkak ezagutu, hauek aztertu eta gizarte langintzaren dimentsio komunitarioaren bidez, gainditzeko planteamenduak proposatzen dira. Gizarte langintza komunitariotik eratorritako planteamenduak parte hartzean eta harreman sareetan oinarritzen dira, egoera sozialak modu kolektiboan ulertuz eta ondorioz, eraldaketara bideratuz. Azkenik, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren baitan, dimentsio komunitarioaren garapena ezagutu nahi izan da, hausnarketa errealitatera hurbiltzeko asmoz. Guztia, iturri ez zuzenez azterketaren bidez burutu da.Item Kontsumitzaileen babes kolektiborako ordezkaritza-akzioakGutierrez Molina, LeireKontsumitzaile batek enpresari baten praktika ez-zilegi bat pairatzen duenean, eta kaltetua denean, maiz, ez ditu haren eskubideak egikarituko, batez ere, erreklamatzen duen munta txikia denean. Bada, kostu judizialek lor dezakeen zenbatekoa gainditu dezaketelako. Nolanahi, enpresa horrek kalte masibo bat eragin dezake, edo eragin du jada, kaltetu talde handi bat sortuz bere jarduera arau-hauslearekin. Supostu hau ekiditeko edo konpontzeko, espainiar estatuak bere ordenamendu juridikoan kontsumitzaileen babes kolektiborako ordezkaritza-akzioak arautzen dabil, batetik, praktika kaltegarriak eteteko eta etorkizunean ez errepikatzeko (etete-akzioak), eta bestetik, haien aplikazioz sortutako kalteak erreparatzeko (ordainketa-akzioak).Item Euskaldunak eta euskarazko kultur kontsumoa(JAKIN) Siadeco ,Item Gizarte ekonomiaren aukera zaintzen krisiaren aurrean: Gipuzkoako pertsona nagusien alorra aztergai(UPV/EHU) Etxezarreta Etxarri, EnekoitzItem Hirugarren sektorea zaintzen krisiaren aurrean: pertsona nagusien alorra aztergai(AZKOAGA) Zurbano Irizar, Mikel; Bakaikoa Azurmendi, Baleren; Etxezarreta Etxarri, Enekoitz