Search Results

Now showing 1 - 10 of 384
  • Item
    Impact of Covid-19 confinement on the state and mental health of LGB university students
    (Udako Euskal Unibertsitatea, 2024-06-26) Cepa-Rodríguez, Estibaliz; Etxeberria-Murgiondo, Juan
  • Item
    Iraupen luzeko irakasleriaren garapenaren eraginkortasuna: irakasleriaren kontzepzioetan, hurbilketan eta kultura instituzionalean. UPV/EHUko ERAGIN kasuaren azterketa
    Madinabeitia Ezkurra, Alba
    Artikulu honek unibertsitateko irakasleriaren garapenaren (IG) kontzeptu konprensiboan du abiapuntua1, eta ERAGIN garapen estrategiaren inpaktua du aztergai. Horretarako bi inpaktu-eremu hartzen dira kontutan, batetik irakasleriaren maila indibiduala eta bestetik antolakuntza zein erakunde arloan. Azterketa hau burutzeko metodologia aktiboen (arazoetan, proiektuetan eta kasuetan oinarritutako ikaskuntza) garapenerako ERAGIN programaren lehendabiziko promozioa hartuko da kasu gisa. Iraupen luzeko estrategiaren (350 ordu) bidez eta ko-mentoria taldeen funtzionamenduan oinarrituz, ikerlan enpirikoak IG-ak irakasleriaren ikas-irakaskuntza kontzepzioetan eta hurbilketan izandako inpaktuaz ageriko ebidentziak ematen ditu, baina baita ikas-irakaskuntzaren inguruan ikertzeko (scholarship of teaching and learning) eta irakaskuntza eremuetan liderra izateko gaitasunaz ere. Honako alderdiok erakundearen antolakuntza mailako aldaketan murgiltzen gaituzte eta curriculum hibridoaren pausokako gauzapenaren alde lan egiten dute. Beraz, artikuluan zehar honakoak aztertuko ditugu: gure asmoak eta hauek sostengatzen dituzten oinarri teorikoak, ikerketa honek duen kokapen enpirikoa, aplikatutako metodologia, erdietsitako emaitzak eta amaitzeko jaso ditugun ondorio orokorrak eta etorkizunera planteatutakoak.
  • Item
    IKD GAZtE: ikaslea bere ikaskuntzaren giradari bilakatzen denean
    Calderon Callejas, Oihane; Ortiz , Lierni
    IKD GAZtE 2011/2012 ikasturtean jaiotako egitasmoa diziplina ezberdineko EHU/UPVko ikasleriak autogestionatzen dute, ikasleriaren ahalduntzea sustatzeko helburuarekin. Gipuzkoako Campuseko diagnostiko batean ateratako ondorioak aintzat hartuz, Ekimen Sena bultzatzen duen Ikaskuntza Modulua sortu zen eta ikerketa honen bitartez ondorioztatzen da moduluak ikasleriarengan ekimen sena, ikasten ikasi eta gaitasun zibiko eta sozialekin erlazionatutako konpetentziak nahiz bestelako zeharkako konpetentzia batzuk garatzea dakarrela. Hori kontutan hartuz, etorkizun hurbileko erronka nagusia moduluan konpetentzia gehiago garatzeko aukera zabaltzea eta ikasle, ikastegi zein eragile sozial gehiagoren inplikazioa izatea da.
  • Item
    Arte Zuzendaritza: prestakuntza-mapa eta adituen pertzepzioa
    Miguelez Juan, Blanca
    Sormena funtsezko faktorea da publizitate-agentzietako sortze-sailetan. Arte-zuzendaria eta publizitate-erredaktorea dira sortze-prozeduraren eta ideien arduradunak. Arte-zuzendaria da iragarkien alderdi bisualaz eta konposizioaz arduratzen den profesionala; haatik, gutxi aztertua izan den publizista ere bada. Arte Zuzendaritza irakasgaia ikertzeak berebiziko garrantzia du, bai irakasgaia normalizatzen ahalegintzeko, baita publizista honen ikusgarritasunaren alde jokatzeko. Lanak abiapuntu izan du Estatu espainiarreko Publizitate graduen azterketa eta unibertsitateko irakasleei eta publizistei eginiko inkesta. Zehaztasunez aztertzen da zein den Arte Zuzendaritza irakasgaiaren prestakuntza-mapa graduetan, bai halaber zer pertzepzio duten adituek prestakuntza-eskaintza horren inguruan.
  • Item
    Irakasleen prestakuntzako practicumean hausnarketa partekatuaren bidez egoera errealean azterketa egiteko tutoreek eskainitako laguntzen azterketa
    Agirre Garcia, Nerea; Lejardi Plaza, Ahots
    Ikerlan honetan irakasletza graduko practicumeko ikasleekin hausnarketa partekatuan oinarritutako mintegiak dinamizatzeko tutoreek erabilitako laguntzak aztertu dira. Irakasle-gaiek praktiketan bizi dituzten egoera errealekiko taldean egiten dituzten hausnarketek praktiketako errealitatearekiko ulermen konplexuagoa izan eta teoria eta praktikaren arteko zubiak eraikitzen laguntzen dute. Unibertsitate mailan ikasleek beraien praktikarekin eta beraien praktikaz ikasteko esku-hartze estrategia eraginkorrenen artean tutoreen laguntzak azpimarratu dituzte hainbat ikertzailek. Ikerketa honetan Mondragon unibertsitateko 3 kasutan tutoreek irakasle-gaiei eskainitako laguntzak aztertu dira ikasleak hausnarketan trebatzeko espazio eraginkorrenak sortzeko xedez.
  • Item
    DOCENTIAZ programak HEFA fakultateko irakasleen irakaskuntza praktikan izandako eragina
    Mendia Urrutia, Aitor
    DOCENTIAZ programak EHUko HEFA fakultateko irakaslegoaren irakaslanean duen eragina aztertzeko burutu da ikerketa kualitatibo hau. Ebaluazio orok hobekuntzarako balio duela ulertuta, bai eta EHUren plan estrategikoak bikaintasuna helburu duela ikusirik, testuinguru ezin hobea da HEFA fakultatea ikerketa hau aurrera eramateko, hezkuntzaren zientziez arduratzen den fakultatea baita. Honenbestez, kasu azterketa baten bidez eraman da aurrera ikerketa. Ondoriotzat, programa honek irakaskuntza praktikari buruzko hausnarketa bultzatzen badu ere, metodologiari dagokionean aldaketak behar dituela ezagutu ahal izan da.
  • Item
    Mike Leigh zinegilearen sorkuntza metodoaren baliagarritasuna ikus-entzunezko ikasketetan aktoreen zuzendaritza ikasteko
    Urraza Intxausti, Jon
    Mike Leigh (Salford, Ingalaterra 1943) zinegileak, bere helburu artistikoak lortzen saiatzeko zinegintza metodo propioa sortu eta garatu zuen, metodo honek gidoiaren sorkuntza fasea eta aktoreen zuzendaritza faseak uztartzen ditu entseguetan. Nire ikerketaren hipotesia da, metodo hau zine eta ikus-entzunezko komunikazioko ikasleen formakuntzan, pantailarako aktoreen zuzendaritza ikasgaiaren ikasketa garatzeko, oso baliagarria izan daitekeela.
  • Item
    Sormen eraginkortasun auto-pertzepzioaren lanketa unibertsitatean Design Thinking-aren bitartez: Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazioko ikasleen kasua
    Flores Puga, Beñat; Zuberogoitia Espilla, Aitor; Egaña Osa, Txema
    Azken urteotan Internetek eta teknologiaren garapenak eragindako egoera aldaketak komunikazio ikasketen curriculuma bir-pentsatzeko premia sortu du, sormena erdigunean jarriz. Testuinguru honetan, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean design thinking metodologia gidari duen 15 asteko modulu bat jarri da martxan, non ikus-entzunezko komunikazioko graduko ikasleek ikus-entzunezko formatu edo eduki berritzaile bat sortu behar duten. Esperientzia honen bitartez helburua da ikasleek euren sormen gaitasunaren eraginkortasun auto-pertzepzioa areagotzen laguntzea. Lan honetan deskribatuko da 15 asteko modulua, eta ikasleen sormen gaitasunaren eraginkortasun auto-pertzepzioa nola neurtu den.
  • Item
    Komunikazioko graduko euskal ikasleen matematika-antsietatea neurtzeko RMARS galdetegiaren euskarazko bertsioaren garapena
    Berasategi Zeberio, Miren
    Datuek gero eta presentzia handiagoa duten egungo errealitate konplexua ulertzeko gaitasunari eragiten diotenfaktore mugatzaileen artean kokatzen da matematika-antsietatea. Kazetariek datuetan oinarritutako informazioarenzabalkundean jokatzen duten bitartekari paper nabarmena dela eta (Kovach eta Rosenstiel, 2014), ikerketa-objektuesanguratsua dira, bereziki zabaldua egonik kazetaritzako ikasleak “matematikarekin txarrak” direla (Bradshaw,2018; Maier, 2002). Ikerlan honek Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko graduko 185 ikasleren matematika-antsietatea neurtzen du, eta antsietate honek haien matematika-errendimendua zein neurritan oztopatzen duen.Aldi berean, neurketa hori egiteko euskarazko tresna proposatu eta balioztatzen du, euskal hiztunek ohikoa ezden hizkuntzan matematikekin aritzean jasan dezaketen antsietate gehigarria saihestu eta hizkuntza-aldaketareneragina ikertzeko helburuz.
  • Item
    Hezkuntzaren lege aurreproiektuaren gaineko eztabaida: presentziak eta ausentziak euskal prentsa idatzian
    Mendia Urrutia, Aitor; Oiartzun Irastorza, Maialen; Zinkunegi Goitia, Olatz
    Euskal hezkuntza-komunitatea momentu historiko baten aurrean dago, hainbat hilabetetako hitzarmen eta negoziazio prozesuaren ondotik, EAEko hezkuntza-sistema osoa arautuko duen lege berria iristear baitago. Prozesu horretan zehar, hezkuntza-sistemari buruzko eztabaida piztu da eta euskal prentsan eztabaida horri buruzko ekarpen ugari jaso dira. Ikerlan honen helburua, hain zuzen ere, ekarpen horiek hezkuntza-sistemari buruzko eztabaidari nola eragin dioten aztertzea da, euskal prentsan argitaratutakoaren analisi dokumentala eginez. Segregazioa, titulartasuna eta euskara izan dira protagonismo handiena izan duten gaiak, baina landutakoaren sakontasun eta proposamen urritasunaren ondorioz, eztabaida elikatu beharrean, trabatu egin dutela antzeman dugu.