864 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 864
Item Generoa, diskriminazioa eta erresistentzia: espetxeratutako emakumeen agentzian sakonduz, kasu baten azterketa abiapuntuRuiz Torrado, MariaEspetxeratutako emakumeentzat kartzela instituzio sexista, androzentrikoa eta diskriminatzailea da, ondorioz, genero-desberdinkeria eta harreman desorekatuak (bir)sortzen dituena. Hala eta guztiz ere, emakumeek itxialdiaren eta askatasun-gabetzearen zailtasunei eta mugei –nola edo hala– aurre egiteko erresistentzia-praktikak gauzatzen dituzte. Artikulu honetan, batzuk eta besteak landuko ditugu, hots, genero-bereizkeriak zein emakume presoen eraldaketa-estrategiak. Horretarako oinarri izango ditugu Kartzela genero-erakundea: emakume presoen bizipenak, erresistentziak eta estrategiak doktore-tesia, eta, bereziki, preso baten testigantza, Marcela izena emango dioguna.Item Komunitatea eta Periferia: euskal arte politikoa XXI. mendeanPascual Cuesta, GaraziArtea eta politikaren arteko harremana zaila izan da eta euskal kasua ez da ezberdina izan: euskal abangoardiak borroka politikorako balio zuten sinbolo ugari utzi zituen, gaur egun, oraindik ere euskal gizartean bizirauten dutenak. Euskal artea sare artistiko globalean kokatu daiten diskurtso identitarioa alde batera utzi eta abangoardiaren rekodifikazioa egin behar du, periferiaren artearen aldarrikapenaz eta komunitatearen teoriaz baliatuta.Item EAEko Gizarte Zerbitzu Sistemaren konplexutasunaren faktore erabakigarriak eta zerbitzuen lurralde esleipenean honek dituen ondorioakArrieta Frutos, FelixEAEko gizarte zerbitzuen sistema modu ezberdinean egituratu da Lurralde Historiko bakoitzean. Doktorego tesi honen helburua honen zergatiak aztertzea da, EAEko sistema politiko federalak gizarte zerbitzuen sistema egituratzean izan duen eraginean arreta berezia jarriz. Datuetatik eratorriz, lurralde ezberdintasunak ziurtatuko dira eta sisteman eragile diren pertsonak elkarrizketatuz honen zergatietan sakondu.Item Euskaldunok eta telebista XXI. mende hasieran: ikus-entzuleen hitzetan oinarritutako hurbilketa kualitatiboaLandabidea Urresti, XabierTelebista milioika pertsonaren eguneroko errealitateren parte zentrala eta XXI. mendearen hasierankomunikabideekin lotutako aisian eragilerik garrantzitsuenetarikoa dela esan daiteke.Egunerokotasunean telebistak duen zentraltasunaz jabeturik, lan honek lau adin-taldetan banatutako(Gazteak, Helduak 1, Helduak 2, Nagusiak) bederatzi eztabaida-talde eta sei sakoneko elkarrizketarentelebistarekiko harremanen esplorazioa eta aisia humanistaren perspektiban oinarritutako interpretazio-eredua eskaintzen ditu. Komunikabideen kontsumoaren eta ikus-entzulerien ikerketa batez ere tenikakuantitatiboen bidez bideratu da orain arte Euskal Herrian, baina komunikabideen ingurunearenaldaketa azkar eta hazkorrak eragindako erronkei erantzun aldera, hurbilketa kualitatiboa proposatzenda lan honetan.Hitz gakoak: telebista, aisiazko ikaskuntzak, ikus-entzuleriaren ikerketa, esperientzia,komunikabideen ekosistema.Item Euskal audientzia eta ikus-entzuleriaren neurketak: hurbilketa euskaldun baterako oinarriakDiaz Bizkarguenaga, Koldo; Landabidea Urresti, Xabier; Salces Alcalde, GorkaSekula ez da gaur beste euskarazko komunikabide martxan egon, hain esparru geografiko zabaleaneta hain euskarri, formatu eta eduki anitzekin. Alabaina, bateratze multimediaren garaian beraieneragin erreala neurtu ahal izateko datu eta neurketa audimetrikoetan oinarritutako adostasunprekarioak gainditu beharra dago. Hala, audientzien neurketan teknika kuantitatiboez gainkualitatiboak ere erabiltzeari ezinbesteko deritzogu, (ez) kontsumitzeko zergatiak eta moduak,hedabideek transmititzen dituzten balioak eta euskararen normalizazioan jokatzen duten rolaezagutzeko. Aipatu uztarketa metodologikoa burura eramateko oinarrizko proposamena aletzen duHekimen elkartearekin elkarlan estuan garatutako artikulu honek.Item Futbol ekitaldiaren eta nazio nortasunen arteko lotura Euskal HerrianRojo Labaien, EkainEuskal nazio nortasuna eta futbol ekitaldia elkar hartuta joan dira 1920ko hamarkadaz geroztik, industria iraultza berantiarraren garai berberean gizarteratu ziren euskal nazionalismoak eta haren hurbileko prentsa idatziak berena egin zutenetik. Frankismoaren lau hamarkadatako lozorroan euskal sinboloen azken gotorleku izatetik XXI.mendeko aro eraberrituan euskal nazioaren ispilu konplexua izatera igaro da futbol ekitaldia. Estatu gabeziaren auziak, euskal abertzaletasunaren baitako zatiketek eta euskal nazioaren partaide sentitzeko askotariko hautemate moduek modu bateratuan euskal nazioa haragitzeko abagunea zaildu dute. Futbol ekitaldia, bide batez, euskal taldeen bereizitasunak eta euskal selekzioaren ezintasunek nabarmenduta, euskal nazio nortasun irmoaren konplexutasunaren isla da.Item Babes soziala epe luzeko langabezia egoeran dauden eta seme-alabak kargura dituzten familien erresilientzia prozesuanDiez Sanz, AinhoaEgoera latzei aurre egiterako orduan eta familia funtzionamendu maila egoki bat edukitzeko orduan, babes sozialak duen garrantzia nabarmendu dute ikerketa ugarik. Baina aldi berean, langabeziaren ondorioetako bat babes soziala eskaintzen duten sareen murrizketa eta/edo hondatzea dela ere adierazi da. Hortaz, helburu nagusiak hauek dira: 1) epe luzeko langabezia egoeran dauden eta seme-alabak kargura dituzten familien artean erresilienteak identifikatu, 2) epe luzeko langabeziak familia erresilienteen sisteman duen eragina ezagutu eta 3) babes sozialak familiaren erresilientzian izan duen rola aztertu.Item Ebolaren gizarte irudikapena Euskal Herrian: nola ulertu, hauteman eta sentitu dugu?Idoiaga Mondragon, Nahia; Gil de Montes Etxaide, Lorena; Valencia Garate, JoseGizartea mehatxatzen duten fenomeno berriak ulertzeko, adibidez egungo ebola izurritea, beraiei buruzko esanahi partekatuak eraikitzen ditugu, hots, gizarte irudikapenak. Gizarte irudikapenen bidez, ebolari esanahia emateaz gain, arriskuaren hautemate maila eta emozioak ere bideratzen dira. Lan honek 294 pertsonak ebola nola ulertu, hauteman eta sentitu duten neurtu du. Emaitzek adierazi dute, ebola Afrikarekin lotutako gaixotasun arriskutsu gisa irudikatu dela. Halere, izurritearekiko norberaren arrisku hautemate eta beldur mailak ez dira oso altuak izan. Honen arrazoia, izurriteak behin eta berriz agertzeak, sortutako nekeak edota izurriteekiko bete ez diren aurreikuspen izugarriak izan daitezke. Honenbestez, egungo ebola izurritea ulertzeak etorkizuneko osasun krisiei aurre egiteko lanabesak eskainiko dizkigu.Item Nerabearen eta lagun-taldearen ikus-entzunezko kontsumoa 2011n: Gipuzkoako kasu azterketaPavon Arrizabalaga, Amaia; Zuberogoitia Espilla, Aitor; Juaristi Larrinaga, PatxiIkerlan honen helburua da ezagutzea 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxo gipuzkoarren ikus-entzunezko kontsumo-ohiturak, betiere nerabezaroan funtsezkoa den lagun-taldearekin duen harremana kontuan hartuta (jakiteko ea harremanik dagoen ikus-entzunezko kontsumo indibidualaren eta talde-kontsumoaren artean). Landa lana 2011n burutu zen: 852 galdetegi, 26 sakoneko elkarrizketa eta 16 neraberen Tuentiko profilen eduki-azterketa baliatu ziren ikerketa osatzeko. Ikerlanak deskribatzen duen testuinguruan aro analogikoko ikus-entzunezko praktikak eta kontsumo-ohitura berriak uztartzen dira, digitalizazioaren ondorioz sortu direnak. Horrekin batera, lagun-taldearen eragina nerabezaroan nabaria da.Item Gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa, interakzioa eta partekatzea: Mondragon Unibertsitateko ikasleen kasu-azterketaAstigarraga Agirre, Idoia; Pavon Arrizabalaga, Amaia; Zuberogoitia Espilla, AitorIkerketa honen helburua da ezagutzea zelan – eta zein neurritan- baliatzen dituzten gazteek digitalizazioak ekarritako ikus-entzunezko kontsumo-modu berriak, arreta berezia jarrita ikus-entzunezko edukien partekatzean. Doktorego-tesi hau Mondragon Unibertsitateko kasu-azterketa da, eta galdetegia, egunerokoa eta sakoneko elkarrizketak baliatu dira. Galdetegiko emaitza kuantitatiboak dira artikulu honetan azalduko direnak. Emaitzek erakusten digutenez, ohiko telebistak jarraitzen du izaten telebistako edukiak kontsumitzeko biderik ohikoena. Bestalde, aipagarria da partekatzeak hartzen duen garrantzia, gazteen ia %68k partekatzen baititu ikus-entzunezko edukiak interneten.