363 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 363
Item Formative action for the responsible use of the Internet in Primary School(Udako Euskal Unibertsitatea) Gamito Gomez, Rakel; Aristizabal Llorrente, Pilar; Vizcarra Morales, Maria TeresaItem Maiztasunarekiko independentea den I/Q desorekaren azterketa banda zabaleko mikrouhin loturetanRezola Garciandia, Ainhoa; Velez , Igone; Sevillano Berasategui, Juan FranciscoEtorkizuneko mugikor sareen eskakizunei aurre egiteko, puntuz puntuko mikrouhin loturen helburunagusia hainbat Gigabit-eko datu tasak lortzea da, horretarako beharrezkoak diren banda zabalaeta maila altuko modulazioak erabiliz.E-banda lan egiten duten eta zero-IF arkitektura dutensistemenek hautagai aproposenak dirudite helburu hau lortzeko.Hala ere, E-bandako igorgailu-hargailuen diseinuak erronka handiak aurkezten ditu, hala nola, I/Q desorekak nabarmen kaltetzendu sistemaren errendimendua.Artikulu honetan I/Q desorekak igorgailu-hargailuetan duen eraginaaztertzeaz gain, seinalearen prozesatze digitalaren bitartez akats hau zuzentzeko teknikak ere ikusiko dira.Item Euskarazko corpus orokorrak osatzeko weba ustiatzenLeturia Azkarate, IgorTestu-corpusak behar-beharrezkoak dira egoera normalean bizi nahi duen hizkuntza batentzat, eta hala da euskararentzat ere. Baina euskarazko corpus orokorren tamaina oso txikia da beste hizkuntza handiagoenekin konparatzen badugu. Horregatik, logikoa da, beste hizkuntza horiek egin duten bezala, euskarak ere “Web-as-Corpus” planteamendua (hau da, weba eta metodo automatikoak) baliatzea. Artikulu honetan azaltzen dira egileak bere doktore-tesian euskarazko corpus orokor handi bat biltzeko eta weba euskarazko corpus gisa kontsultatzeko egindako ikerketak, garatutako tresnak eta lortutako emaitzak. Lan horretan lehenbiziko aldiz lortu da 100 milioi hitzetik gorako euskarazko corpus bat osatzea, eta online jarri dira gizartearen eskura corpus hori eta weba corpus bat bailitzan kontsultatzeko tresna.Item Lurrikarei buruzko informazioa eskuratzen Twitter bidezIntxaurrondo Gonzalez de Langarika, Ander; Agirre Bengoa, Eneko; Lopez de Lacalle Lekuona, OierLan honetan, mikroblogetatik gertaera konplexuak erauzten dituen sistema bat aurkezten dugu,urruneko gainbegiraketa erabiliz.Denbora errealeko datu iturri hauetako testuak laburrak, sintaxizaratatsukoak eta anbiguoak dira; baina informazio kantitate handiak topatu ditzakegu. Gure ekarpenalurrikaren domeinuan ebaluatzen dugu, 20 argumentutik gorako gertaerekin. Ezagutza basea eta txiogarrantzitsuak dituen datu multzoa publikoki dago eskuragarri, biak ingelesez daude.Item Audio albistegietatik informazioa erauzten duen sistema eleaniztuna Komunikazio zubiak sortzenBarroso Moreno, NoraGaur egun, ez dugu Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiarik (IKT) gabeko, Internetik gabeko eta sare sozialik gabeko mundurik ulertzen. IKTen erabilera etengabe haziz eta zabalduz doa, eta aurrerapen asko eman badira ere, ugariak geratzen dira miatzeko. Horietako bat, baliabide horiek guztiak erabiltzaile errealentzat eskuragarri izan daitezen da. Joera berrien apustua ez da soilik informazioa gizatiartzea, baizik eta informazioa eskuratzeko erak, interfaze irisgarriagoak eta sozialagoak sortzea. Lan honetan plataforma eleaniztuna aurkezten da: irratsaioren euskarazko, gaztelaniazko eta frantsesezko albistegien audioetatik informazio semantikoa erauzi eta erabiltzaileari aurkezten dion lanabesa.Item Izen-aipamenak desanbiguatu eta Wikipediara lotzenBarrena Madinabeitia, Ander; Agirre Bengoa, Eneko; Soroa Etxabe, Aitor; Perez de Viñaspre , JokinIzen-aipamenen desanbiguazio atazaren helburu nagusia testu batean agertu diren izen-aipamenakidentifikatu eta Wikipediako entitateekin lotzea da.Lotura hau egitean, dokumentuaren ulermenaerrazteaz gain, irakurleak behar duen informazio guztia eskura jartzen zaio.Kontuan izan beharda, izen bat entitate ezberdin asko izendatzeko erabili daitekeela, hau da, anbiguoa dela.Artikuluhonetan Wikipediatik ikasten duen ezagutzaz baliatuz, eredu Bayesiar bat azalduko da izen-aipamenakautomatikoki desanbiguatu eta dagokion entitateari lotuko dituena.Item Gazteen jarrera ikus-entzunezko edukiekin, nola telebistan hala InternetenPavon Arrizabalaga, Amaia; Zuberogoitia Espilla, Aitor; Astigarraga Agirre, IdoiaIkerketa honek gazteek ikus-entzunezko edukiekin daukaten harremana du aztergai, nola ohiko telebistan hala Interneten. Ikerlanaren helburua da jakitea ea audientziaren jarrera aldatzen den hedabidearen arabera. Artikuluak Mondragon Unibertsitateko 475 gazteren artean egindako inkesta baten emaitza esanguratsuenak azaltzen ditu. Faktore-analisi bat eta bi erregresio anizkoitz orokortu egin ondoren, ateratako ondorio nagusia da estatistikoki ezin dela lotu telebistaren kontsumoa audientziaren jarrera pasiboekin, ezta Internet bidez ikus-entzunezkoak kontsumitzea jarrera aktiboekin ere.Item Sare sozialen erabilera moduak eta maiztasunak Gasteizko nerabeen kolektiboaren baitanFernandez de Landa Aguirre, JosebaIkerketa honen helburua Gasteizko nerabeek zer sare sozial eta nola erabiltzen dituzten argitzea da.Horretarako, Gasteiz hiriko 12 eta 18 urte arteko 700 gazte inguru inkestatu dira, inkesta egituratubaten bitartez. Besteak beste, sare sozial bakoitza zer maiztasunez erabiltzen duten ezagutzekoasmoarekin eta adin edota sexuaren arabera ezberdintasunik badagoen erabilera horretan. Horrekinbatera, sare sozial hauek zertarako erabiltzen dituzten plazaratu nahi da eta hauek noiz eta ze tresnenbitartez erabiltzen dituzten ezagutu. Modu hartara, nerabeak eta sare sozialak barnebiltzen dituenargazki bat lortuko dugu, toki eta momentu konkretu batean oinarritua, teknologia berriengarapenaren ezagutzan mugarri zehatz bat ezarriz.Item Egungo beharrei erantzuten eskolan: Interneteko erabilera kritikoa indartzeko formazio-ekintzaGamito Gomez, Rakel; Tresserras Angulo, Alaitz; Martinez Abajo, Judit; Fernandez Guerra, VanesaIkerlan honetan irakasletza graduko practicumeko ikasleekin hausnarketa partekatuan oinarritutako mintegiak dinamizatzeko tutoreek erabilitako laguntzak aztertu dira. Irakasle-gaiek praktiketan bizi dituzten egoera errealekiko taldean egiten dituzten hausnarketek praktiketako errealitatearekiko ulermen konplexuagoa izan eta teoria eta praktikaren arteko zubiak eraikitzen laguntzen dute. Unibertsitate mailan ikasleek beraien praktikarekin eta beraien praktikaz ikasteko esku-hartze estrategia eraginkorrenen artean tutoreen laguntzak azpimarratu dituzte hainbat ikertzailek. Ikerketa honetan Mondragon unibertsitateko 3 kasutan tutoreek irakasle-gaiei eskainitako laguntzak aztertu dira ikasleak hausnarketan trebatzeko espazio eraginkorrenak sortzeko xedez.Item Euskarazko komunikabideen aukerak sare sozialetan: LIKElyMimenza Castillo, LibeEuskara hutsean aritzen diren komunikabideen komunikazio-produktuak ehunka dira. Egun,komunikazio bitartekoak eta aukerak inoiz baino gehiago diren aro honetan, euskarazko ekoizpenenkontsumitzaile potentzialak ere inoiz baino gehiago gara. Errealitate hori arakatzeko, Hekimen euskalhedabideen elkartean biltzen diren hedabideak ditu aztergai lan honek; hain zuzen, sare sozialen bidezegiten duten zabalpena, eta horien bidez lor ditzaketen audientziak ikergai. Informazioaren kontsumoohituretatik abiatuta behatuko da fenomenoaren nolakotasuna, hurrengo ikerketa batean sareetarakobide-orri bat proposatzeko asmoz. Xede argiko lan-lerroa: erraldoien artean nor izateko algoritmopropioa sortzen saiatzea.