Search Results

Now showing 1 - 10 of 961
  • Item
    Markatzaile diskurtsiboak ikasle entzuleek espainiar zeinu-hizkuntzan ekoiztutako testuetan
    Moiua , Ainhoa; Garcia Azkoaga, Ines M.; Ozaeta Elortza, Arantzazu
    Ikerketa honek espainiar zeinu-hizkuntzako interpretazioko ikasle entzuleek testuetan erabiltzen dituzten markatzaileak aztertzea du helburu nagusi. Ikasleek erabiltzen dituzten markatzaileak espainiar zeinu-hizkuntzako erreferentziazko praktika sozialekin alderatzen dira, hau da, gorrek ekoiztutako testuekin. Ikusi dugu ikasle entzuleek erabilitako markatzaileak gorrek erabilitakoetatik desberdintzen direla: eskuzko markatzaileek presentzia handiagoa dute entzuleen testuetan eta horrekin batera, markatzaile espazialak urriagoak dira eta eskuzko markatzaileez lagunduta agertzen dira. Ondorioei dagokienez, espainiar zeinu-hizkuntzaren modalitate espazialak eragin zuzena duela konexioan ikusi da eta hizkuntzaren ikaste-prozesuan kontuan izan beharreko ezaugarria litzateke.
  • Item
    Euskarazko eta frantsesezko hizkuntza gaitasunen bilakaera Ipar Euskal Herriko lehen mailako eskolatze elebidunean
    Lascano , Beñat
    Euskara-frantsesezko irakaskuntza elebiduna anitz garatu da azken 40 urteetan Ipar Euskal Herrian.Gaur egun murgiltze eredu eta ordu parekotasun ereduek dute haurrak elebiduntzeko xedea, etahauetan banatuak dira haur hezkuntza eta lehen mailako ikasleen erdiak, izan etxetik euskaldun alaerdaldun. Ikerketa honetan, lehen mailan zehar D ereduko haur elebidunek garatzen dituzten hizkuntzagaitasunak aztertuko dira. Ahozko kontaketaren bidez (ipuin miresgarriak kontatzen grabatu etafilmatu dira haurrak, bai euskaraz eta bai frantsesez), 6, 8 eta 10 urtetan duten kontaketarakoautonomia, edukien planifikazioa eta konexioa begiratuko da.
  • Item
    Hiztun berriak (bigarren) hizkuntzan irakasle. Mugak eta ekarpen gehigarriak
    Lascano , Beñat
    Azken urteetan, euskarazko irakaskuntza gero eta gehiago garatzen da Ipar Euskal Herriko eskola modelo elebidunen baitan. Garapen honekin batera, eta garapen hau bermatzeko, irakasle profil berriak agertzen dira: euskara ikasi eta euskaraz irakasten dutenak, erran nahi baita erabiliko duten instrukzio hizkuntza, ikasle gehienen bigarren hizkuntza dena, haien bigarren hizkuntza ere izanen dela, aski berriki menperatzen duten hizkuntza (eta menperatze horren bidean oraindik hobekuntzak egiten ari direla). Honek ondoriozta dezakeen irakasteko moldearen inguruko gogoeta bat proposatu nahi da lan honetan. Abstract Ces dernières annèes, l'enseignement en basque se développe au sein des écoles bilingues du Pays-Basque Nord. En conséquence de ce développement, et pour le rendre possible, un nouveau profil de professeurs voit le jour: enseignants ayant appris le basque et qui enseignent en basque. Ainsi, la langue d'instruction utilisée en classe, qui est la langue seconde de la majorité des élèves, sera aussi la langue seconde des professeurs, langue dont ils auront une maîtrise assez récente (et dont ils perfectionnent encore la maîtrise). Ce travail est une réflexion au sujet de la manière d'enseigner (en langue 2) que ce nouveau profil de professeur proposera.Mots clés: enseignement bilingue, enseignement/apprentissage de la langue seconde, traîtementdes erreurs. 1. Sarrera/uneko egoeraIpar Euskal-Herrian (IEH) gaur-egun, irakaskuntza modelo elebidunek dute euskararen transmisioasegurtatzen belaunaldi berriei (etxeko transmisioa gero eta ahula gertatuz, EEP eta EuskoJaurlaritza, 2011; EEP, Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza, 2017). Urteak aitzina joan ahala, gero eta ikasle gehiago dira eskola eredu hauetan (EEP, 2015),murgilketazko zein eta ordu parekotasunezko ereduan1. Egoera honek ondorioztatzen du euskarazirakasten duten irakasleen beharra, eta eskas bat agertu da alde horretatik urte batzuetan2. Eskas honi erantzuteko irakasle batzuen formakuntza linguistikoak antolatu dira (2016, 2017,2019ean), euskara ikasi/hobetu eta euskaraz irakasten hasteko (ordu parekotasunezko eskolaelebidunetan). Honek erran nahi du, irakasle hauek beren bigarren hizkuntza (H2) erabiliko dutela,ikasi/barneratu berri duten hizkuntza, instrukzio hizkuntza bezala, hau haien ikasleen H2a izanendela ere. 2. Ikerketaren helburuak1Murgilketazko ereduan ikasgaiak (hizkuntzak aparte) euskaraz irakatsiak dira, bigarrenean ikasgaien erdia euskarazeta beste erdia frantsesez (Coyos, 2016).2 Ez dira konkurtsoko postu guziak bete, adibidez 2007, 2011 eta 2013 urteetan (EEP, 2015).IkerGazte, 2019 Giza Zientziak eta Artea
  • Item
    D ereduan euskaldundutako eremu mistoko gazte nafarren hizkuntza jarrerak eta identitateak
    Pardina Arenaza, Ainhoa
    Nafarroako eremu mistoan D ereduan euskaldundutako gazteen euskararen erabilerak, jarrerak eta identitateak aztertzeko ikerketa baten abiapuntua da lan hau. Zehazki, parte hartzaileen profil soziolinguistikora lehen hurbilketa egiteko galdetegi bat aurkeztuko dugu. Galdetegiaren helburu nagusia da aurreikusita dauden eztabaida talde eta banakako elkarrizketetarako auzi interesgarriak identifikatzea. Galdetegiaren diseinua kontuan hartuta, aurreikusten dugu aukera izango dugula parte hartzaileek DBH bukatu eta unibertsitate adineko garaira arte egindako bilakaera soziolinguistikora lehen hurbilketa egiteko. Gazteen bizialdi horretan garatutako euskararekiko hizkuntza identitateak eta muda linguistikoak nolakoak izan daitezkeen iradokiko dugu lanaren bukaeran.
  • Item
    Testuen irakaskuntza: Genevako sekuentzia didaktikoa tresna eraginkorra gazte eta helduentzat
    Ibarra Atutxa, Jaione
    Azken hamarkadetan hizkuntzaren didaktikaren arloan berrikuntza nabarmenak gertatu dira, ikasleen gaitasun komunikatiboa lantzea helburu nagusi bihurtu delako. Horren ondorioz, testu-generoa izango da ikas-irakaskuntzarako oinarrizko edukia. Artikulu honetan, egunkarietako zuzendariari gutunak testu-generoa lantzeko, Genevako sekuentzia didaktikoaren eraginkortasuna frogatzen duen ikerketa baten berri ematen da. Tresna didaktiko hau hainbat ikerketaren objektua izan da azken urteotan. Lan honen berrikuntza unibertsitateko ikasleekin erabiltzea izan da. Sekuentzia didaktikoa eraginkorra izan da testu-genero konplexu honek eskatzen dituen abilezia diskurtsiboak eta linguistikoak ondo ikasteko eta horien inguruko hausnarketa metalinguistikoa egiteko.
  • Item
    Euskararen erabilera sustatzeko ideologia eta estrategiak D ereduko gurasoen hizkuntza politika eleaniztunetan
    Garcia Ruiz, Maite; Manterola Garate, Ibon; Ortega Etcheverry, Ane
    Artikulu honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko testuinguru erdaldun bateko gurasoek hartzen dituzten erabakiak eta ideologiak aztertzea euskara, gaztelania eta ingelesaren ikaskuntzari eta erabilerari dagokionez. Hau da, familien hizkuntza politikak aztertu nahi dira, arreta jarrita horien atzean dauden elementu ideologikoetan eta estrategietan. Ikerketa honek ekarpena egin nahiko luke euskararen belaunaldiz belaunaldiko jarraipenaren eta eleaniztasunaren esparruan. Izan ere, ideologia eta estrategia horietan gaztelania eta ingelesak duten lekua aztergai da.
  • Item
    Iparraldeko bigarren mailako euskarako klaseetan lantzen den literatura-autorearen profilaren bila
    Rodriguez Mondragon, Idoia
    Nahiz eta frantses lurraldeko eskoletako bigarren mailako euskarako klaseetan eleberrigintzagaraikidea lantzen den, irakasleak oztopo ezberdinei aurre egin behar die bere corpusa eraikitzeko.Ikasleen euskara mailari egokitzeaz gain, euskal literaturaren merkatuak zabaltzen dituenliteraturaren kodeekin konposatu behar du. Irakasleei bidalitako zundatze baten bidez, haiek eraiki duten corpusaren itxuratze bat marraztu da.Ipar Euskal Herriko klaseetan lantzen diren autoreak, nagusiki maskulinoak eta hegoaldekoak direlaagertzen da. Bi faktore horiek eragina ukanen dute ikaslearen formakuntzan estereotipoak etaulermen arazoak sortuko eta bermatuko dituelako.
  • Item
    Adin txikikoak eta Internet: familien kezka eta erantzukizuna
    Gamito Gomez, Rakel; Arroyo Sagasta, Amaia; Corres Medrano, Irune; León Hernández, Irati
    Internet erabat integratuta dago gure jendartean eta aurrerapenek eragin zuzena izan dute adin txikikoen egunerokotasunean. Zentzu horretan, familia eragile erabakigarria da haur eta nerabeen alfabetatze eta ongizate digitalean. Horregatik, ikerlanak Lehen Hezkuntzako ikasleen familien bitartekaritza-lana aztertzen du, 18 kide heldu protagonista izan duten bi eztabaida-taldeen bitartez. Emaitzek agerian uzten dute gaur egungo agertoki digitalari buruzko kezka. Familiek defendatzen dute funtsezkoa dela etxean erantzukizun-kultura lantzea eta garatzea. Hala ere, adin txikikoen Interneten erabilera-ohiturei eta bizipenei buruzko ikuspegia edota ezagutza oso partziala da.
  • Item
    Bigarren Hezkuntzako ikasleen Landareekiko Itsutasuna eta biodibertsitatearen kontzeptualizazioa
    Pedrera Diez, Oier; Barrutia Sarasua, Oihana; Diez Lopez, Joserra
    Landareak egunero ikusi eta bizitzarako ezinbestekoak izan arren, eskuarki ez dira aintzat hartuak izaten. Landareekiko Itsutasuna izenaz ezagututako fenomeno hau, landareei arreta jartzea eragozteaz gain, hauen gaineko interes murritzaren eta ezezagutza orokorraren erantzulea da; honek aldi berean jasangarritasunaren lorpenean negatiboki eragiten duelarik. Ikerketa honetan Bigarren Hezkuntzako ikasleek fenomeno honen alderdi desberdinak pairatzen dituzten aztertu da. Horrela, ezagutza Bigarren Hezkuntzan zehar progresiboki hobetzen dela behatu bada ere, Landareekiko Itsutasuna ikasle askotan azaleratu da, aspektu desberdinak uztartzen dituen fenomeno multidimentsionala dela ondorioztatuz, hau fenomenoari aurre egiteko estrategia didaktiko egokiak diseinatzeko garrantzitsua delarik.