Search Results

Now showing 1 - 10 of 419
  • Item
    Errendimendu handiko konputazioa fotosintesia simulatzeko
    Alberdi Rodriguez, Joseba; Muguerza Rivero, Javier; Arruabarrena Frutos, Agustin; Rubio Secades, Angel
    Artikulu honek informatikako doktore-tesi bat laburbiltzen du, zeina informatikarien, fisikarien etakimikarien arteko lankidetzan garatu den.DFT eta TDDFT teoriak gauzatzen dituen Octopussoftware-paketea erabili da landareetan fotosintesia egiten duen molekularen simulazioak egiteko,Europako superkonputagailu bizkorrenetakoak erabiliz.Helburu hori lortzeko, ordea, konputaziokohainbat arazori aurre egin behar izan zaizkio, azelerazio-faktore egokiak eskuratzeko.Arazo horiekgainditzea lortu da, eta, ondorioz, inoizko TDDFT simulaziorik handienak egin ahal izan dira, milakaprozesadore eraginkorki erabiliz.
  • Item
    Positroi-Deuseztapen Erdibizitzaren Espektroskopia Bidezko Ezaugarritze Mikroestrukturala Memoria Formadun Aleazio eta Isolatzaile Topologikoetan
    Unzueta Solozabal, Iraultza
    Positroi-deuseztapen erdibizitzaren espektroskopia (PALS) erabiliz, memoria formadun aleazio etaBi2Se3 isolatzaile topologikoa ezaugarritu da. Aleazioen kasurako, hutsuneen dentsitatea, transformaziomartensitikoaren tenperatura zein propietate magnetikoak erlazionaturik daude. Hutsune hauen kon-tzentrazioak PALS teknikaren bidez neurtzen dira. Bi2Se3 isolatzaile topologikoei dagokionez, egiturakristalinoan ager daitezkeen defektuek zein beren izaerak haien egitura elektronikoa eralda dezakete.Gure lehenengo emaitzen arabera, as-grown laginen akats natiboak honako hauek dira: dira: i) Vande Walls indarren bitartez elkarturiko geruzetan kokatzen diren selenio hutsuneak, eta ii) kargaturikotranpa ionikoak, segur aski antikokapen erako akatsak direnak.
  • Item
    Defektu kosmikoen zenbakizko simulazioak
    Lizarraga Olano, Joanes; Lopez Eiguren, Asier; Urrestilla Urizabal, Jon
    Defektu kosmikoen azterketan berebiziko garrantzia dute zenbakizko simulazioek. Gure inguruan ikustendugun unibertsoa erreproduzitu dezakegu eta defektuen moduko objektu bitxiak bertan eboluzionatu.Proiektu honetan zehar bi ildo nagusi jorratuko ditugu: batetik superordenagailuen bitartez soka kosmikodeituriko defektuen ezaugarritze zehatza eramanen da aurrera, sor ditzaketen seinale kosmologikoak erekalkulatuz (mikrouhinen-hondo kosmikoko CMB anisotropiak). Bestetik defektu konposatu diren sokasemilokalen eredu efektiboak kalibratuko dira superordenagailu bidez eginiko zenbakizko simulazioakerabiliz.
  • Item
    2Dko koordinazio sare organometalikoen propietate elektroniko eta magnetikoak
    Gallardo Arrieta, Iker; Arnau Pino, Andres
    Lan honetan bi dimentsiotako koordinazio sare organometaliko ezberdinen propietate elektroniko eta magnetikoak aztertzen dira eta sistemek jasan ditzaketen indarrek propietate magnetikoetan dituzten eraginak ere aztertzen dira. Sare guztietan molekula organikoa tetrazianoetilenoa (TCNE) izango da eta atomo metalikoa 3d seriean banadiotik (V) nikelera (Ni) aldatzen joango da. Bertan ikusiko da, besteak beste, Ni-TCNE sarea ferromagnetikoa dela eta honen arrazoi posiblea emango da eta Co-TCNE sarearen egitura antiferromagnetikotik ferromagnetikorako trantsizioa azalduko da sarea indarren eraginpean jartzen denean.
  • Item
    Makina Elektrikoen Portaera Bibroakustikoaren Neurketa eta Simulazioa
    Telleria , Ander
    Makina elektrikoen zarata eta bibrazioa kezka garrantzitsuak dira. Beronen efizientzia hobetzeko burututako aldaketek bibrazio maila onartezin bat ekar dezakete. Ondorioz, makina hauen portaera bibroakustikoa aurreikusiko duten erremintak garatzea nahitaezkoa da. ABAQUS softwarearen laguntzaz, iman iraunkorreko motor sinkrono baten bibrazio portaera aztertzeko modelo bat garatu da, elementu finituen metodoa erabiliz. Makinaren osagai eta azpimultzo guztiak analisi modal esperimentalen (AME) bidez balioztatuak izan dira. Gainera, modelizazio aspektu batzuk hobetu egin dira, beraz modelo fidagarri bat sortu da. Estatore laminarra, altzairuzko zenbait xaflez osatuta dagoenez, material ortotropo bat bezala kontsideratu da, eta harilkatua ere solido ortotropo bezala kontsideratu dira. Errotore-ardatz azpimultzoa ere AME-ren bidez balioztatua izan da. Bestalde, errotorea multzoarekin lotzen duten errodamenduak malguki erradial batzuen bidez modelizatu dira. Gainera, bibrazioaren erantzuna zein den lortzeko, makina osoaren gain indar elektromagnetikoak aplikatu dira. Indar hauek estatore eta errotorearen hortz eta poloen artean dagoen fluxu magnetikoaren dentsitatearen bidez lortu dira. Horretarako, 2Dko elementu finituen modelo bat garatu da FLUX-en. Amaitzeko, igorritako potentzia akustikoaren neurketa esperimentala ere burutu da.
  • Item
    Egituren egoeraren monitorizaziorako zuntz optikoan oinarritutako sentsore sinplifikatua
    Iribas Pardo, Haritz
    Brillouin hedatuko denbora eremu optikoaren analisian (BOTDA) oinarritutako sentsoreak, estruktura handien (100 km luzerako estrukturak) deformazioa eta tenperatura neurtzeko gaitasuna dute. Lan honetan, BOTDA konfigurazio sinplifikatua aurkezten dugu. Erabilitako konfigurazioaren helburua sentsorearen prezioa murriztea da, detekzio prozesuan parte hartzen duten seinale optikoen sortze prozesua sinplifikatuz. Proposatutako teknika hau, iturri optiko bati irrati-maiztasun (IM) pultsu modulatu bat aplikatuz sortutako osagai espektralen iragazketa optiko pasiboan oinarritzen da. Laborategiko esperimentuek frogatzen dute tenperatura hedatuko neurriak 1,1 metroko erresoluzioarekin 5 km zuntz optikoan zehar.
  • Item
    Ingurune konplexuen azterketa dosimetrikoa 3D Ray Launching Simulazio metodoaren bidez eta giza gorputzaren eredua erabiliz
    Agirre Gallego, Erik
    Lan honetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoan garatutako 3D Ray Launching simulazio teknika ikerketa dosimetrikoak egiteko tresna bezala aurkezten da, giza gorputz eredu bat garatuz honekin bateragarri izateko. Simulazioen bidez lortutako eremu elektrikoak neurketekin eta ICNIRP bezalako taldeek egindako gomendioekin alderatzen dira, hainbat komunikazio sistemek sortutako uhin elektromagnetikoek gomendioak gainditzen dituzten jakiteko helburuarekin. Lortutako emaitzen arabera, teknika honen eta giza gorputzaren baliagarritasuna frogatzen da.
  • Item
    Garraio propietateak nahasketa hirutarretan
    Larrañaga Serna, Miren
    Lan honetan, nahasketa hirutarretan egindako garraio-propietateen ikerketan lortu diren emaitzak aurkezten dira. Aztertu den nahasketa 1,2,3,4-tetrahidronaftalinak, isobutilbentzenoak eta n-dodekanoak osatzen dute. Nahasketa horretarako termodifusioko, difusio molekularreko eta Soret koefizienteak zehaztu dira 25ºC-ra. Termodifusioko koefizienteak zehazteko teknika termograbitazionala erabili da; Tutu Simetriko Irristagarriko teknika erabili da difusio molekularreko koefizienteak zehazteko; azkenik, termodifusioko eta difusio molekularreko koefizienteen neurketen konbinaziotik Soret koefizienteak zehaztu dira, osagaien fluxu-ekuazioaren arabera. Horrez gain, garraio koefizienteak zehazteko behar diren propietate termofisikoak neurtu dira: dentsitatea, errefrakzio-indizea, biskositate dinamikoa eta espantsio termikoko koefizientea.
  • Item
    Difusioa, Termodifusioa eta Soret koefizienteak kalkulatzeko erabiltzen diren teknika desberdinak
    Lapeira , Estela
    Lan honetan garraio-propietateak determinatzeko erabiltzen diren teknika desberdinak azaltzen dira. Mondragon Goi Eskola Politeknikoan teknika termograbitaziona eta tutu simetriko irristagarriak erabiltzen dira, Alemaniako Bayreuth unibertsitatean optical beam deflection teknika erabiltzen da eta Bruselan aldiz, Bruselako unibertsitatean optical digital interferometry erabiltzen da. Aipaturiko tekniken artean dagoen desberdintasun handiena datuak aztertzeko prozesuan dago, lehenengo bi tekniketan dentsitatearen neurketaren bidez kalkulatzen dira garraio propietateka eta beste bi tekniketan laserraren aldaketaren biez egiten da.
  • Item
    Partikula-azeleragailuei zuzendutako diagnostiko eta kontrol teknika aurreratuak
    Badillo Fernandez, Inari
    Lan honek partikula-azeleragailuei zuzenduriko diagnostiko eta kontrolerako teknika aurreratuakaukezten ditu.Alde batetik, sorta-posizioaren monitorea (BPM, Beam Postion Monitor ingelesez)deritzon diagnostiko tresna baten garapena eta horrekin egindako saiakerak deslribatzen dira. Bestetik,maila baxuko RF (LLRF, Low Level-RF ingelesez) izeneko kontrol sistema digital baten garapena etahura balidatzeko laborategi-montaia aurkezten da.Honekin batera, seinale azkarrak lagintzeak etaprozesatzeak dakarren kostua arintzeko, azpilaginketa izeneko teknika berritzailea eta berarekin lanegiteko garatutako metodologia aurkezten da.