Search Results

Now showing 1 - 10 of 551
  • Item
    [õ] sudurkarituaren igoera ekialdeko euskalkietan
    Egurtzegi , Ander
    Lan honetan euskarazko /o/ erdiko atzeko bokalaren igoera aztertzen da. Bilakabide hau fonetikokisudurkarituriko [õ]-ren igoera bezala deskriba daitekeela proposatuko da. Hots-eredu hau batez erezubereran eta erronkarieren garatu zen, nahiz eta ekialdeko beste euskalkietan ere aurki daitekeen.Hots aldaketa hau sudurkaritasunaren berezko anbiguotasun fonetikoaren bitartez azaltzeaproposatuko da, ambigutasun hau F1-en eremuan “formante sudurkariak” gehitzeak eragiten duela.Laburbilduz, lan honek deskribapen fonologikoak erraz azaltzen ez duen baina fonetikoki arazorikgabe azal daitekeen hots-eredu bat aurkezten du, fonetikaren garrantzia ikerketa historiko etafonologikoan azpimarratzen delarik.
  • Item
    Lapurdi itsas hegiko euskara: hiru ezaugarri fonologikoren azterketa
    Duhalde De Serra, Maitena
    Lapurdi itsas hegiko euskarari buruzko ezagutzaren sakontzea, bere sailkapena zehaztea eta euskara bera ikertzea dira gure xedeak. “Kostatar” deitu mintzairaren hobeki ezagutzeko helburuarekin, hiru ezaugarri fonologiko hautatu eta aztertu ditugu: hasperena, hiatusa (i + a eta u + a) eta i bokalak eta j bokalerdiak eragindako asimilazio bustidura. Horretarako, hautatu lekukoekin bildu ditugun datuak, baita gure esku diren inguruko hizkeren ikerlanak ere kontuan hartu ditugu. Lan hau ondoko hilabeteetan landu eta sakondu nahi dugun deskribapen osoago baten lehen urratsa da.
  • Item
    Elgoibarko leku izenen argia
    Pinacho , Amaia; Alaba , Nerea
    Artikulu honetan azalduko dugun ikerketaren helburua da Elgoibarko hizkuntzaren muga dialektalaren inguruan argi-izpi bat lortzea. Horretarako, 2009tik 2011ra artean Elgoibarren, bertan, bildutako toponimoak ditugu aztergai. Toponimo, leku-izen, horiek denboran zehar (XV.mendetik gaur arte) izan duten eboluzioa ikertu dugu, ondoren, eboluzio horretan oinarrituta zenbait ondorio dialektal atera ditugu. Adierazi beharrekoa da azterketa, nagusiki, toponimo horien lexikoan oinarritu dugula.
  • Item
    Arrangoitze eskualdeko euskararen ahoskera
    Duhalde De Serra, Maitena
    Lapurdi ipar erdialdean kokatua, Arrangoitze eskualdeko euskara lapurteraren zein behe-nafarreraren eragina izan duen hizkera da. Mintzaira honi buruz ditugun ezagutzak urriak dira eta horregatik, ikerlan honetan 2017ko neguan tokiko berriemaileekin egin elkarrizketa libreetan eta inkesta bidez bilduriko datu berriak ezagutzera emateko eta aztertzeko xedea dugu. Hizkuntzaren parte batez argibideak ekartzeko helburuarekin, fonologiako zenbait ezaugarriren deskribapena aurkeztu ondotik, Lapurdiko bertze hizkerekin konparatuko ditugu, hauen hedadura eta hizkera honen kokapena zehazteko asmoz.
  • Item
    Zuberotar dardarkarien bariazio sozio fonetikoaren azterketa akustikoa
    Etchebest , Xantiana
    Lan honetan, zuberotar euskalkian agertzen den /r/ dardarkariaren bariazioa aztertua izanen da.Ahoskatzea aldatzen da eta barazio hori, faktore sozial desberdinen arabera egiten da. Bi dardarkarimota desberdin badira : /ɾ/ bakunak eta /r/ anizkunak. Bakunaren kasuan, edo ahoskatzen da edodesagertzen da bi bokal artean hari edo hai kasuetan bezala. Anizkunaren kasuan aldiz, bi motatakoakbadira : apikariak /r/ edo ubularrak /ʁ/. Dardarkari horien guztien aztertzeko, inkestak egin ditugu. Etaaldagai batzuk betetzen zituzten pertsonei hitz berberen erraitea eskatu diegu. Ondotik, PRAATlogizielarekin datuak aztertu ditugu eta ondorioak atera ditugu.
  • Item
    Intonazio kontornu unibertsalen eta ez unibertsalen pertzepzioa: galderak eta adierazpenak Markina-Xemeingo euskaran
    Bedialauneta Txurruka, Izaro; Zhang , Jennifer; Hualde , Jose Ignacio
    Intonazio sistemetan joera unibertsalak izanda ere, badira salbuespenak. Horren harira galdera bat sortzen da: intonazio-ezberdintasunek zenbaterainoko eragina izan ditzakete interpretazio okerretan hizkuntza bereko aldaeren artean? Erantzuteko Markinako esaldi deklaratibo neutral, enfatiko, eta galderen pertzepzioak aztertu ditugu. Parte-hartzaileak Markinako euskara, Markinakoa ez den euskara edota gaztelania ama-hizkuntzatzat daukaten euskaldunak izan dira. Estimulu bakoitza behin entzun ondoren, galdera bat den ala ez erantzuteko eskatu zitzaien. Emaitzen arabera, Markinako hiztunek estimuluak beste taldeek baino zehatzago interpretatu zituzten. Emaitzek, intonazio esanahiaren ikuspegi ez-unibertsalista babesten dute, joera unibertsalekin bat ez datozen kontornuen interpretazioan.
  • Item
    Gipuzkoa erdialdeko testu zaharrak erkatzen
    Leturiaga Angoitia, Olatz
    Artikulu honetan Gipuzkoa erdialdeko testu zahar dialektal batzuk erkatu ditut, zer hizkuntza-ezaugarritan bat datozen eta zertan ezberdintzen diren ezagutzeko. Saio honen helburuak honako hauek dira: Gipuzkoako Urola, Goierri, Tolosaldea eta Beterri eskualdeetan iraganean egon diren hizkuntza-ezaugarrien sailak bereiztea; horietako bakoitza zein berrikuntzak definitzen duen zehaztea; eta berrikuntzok iker-eremuaren barrenean noraino hedatu/mugatu diren jakitea. Lau sail bereizi ditut behin-behinean. Zenbait zalantza eta zailtasun ere adierazi ditut, testu zaharrak erabiltzerakoan sortu ohi direnak.
  • Item
    Bizkai euskararen ekarria batasunera
    (JAKIN) Arejita Oñarte-Etxebarria, Adolfo
  • Item
    Euskara batuari Iparraldetik behatuz
    (JAKIN) Oihartzabal , Beñat