153 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 153
Item Markatzaile diskurtsiboak ikasle entzuleek espainiar zeinu-hizkuntzan ekoiztutako testuetanMoiua , Ainhoa; Garcia Azkoaga, Ines M.; Ozaeta Elortza, ArantzazuIkerketa honek espainiar zeinu-hizkuntzako interpretazioko ikasle entzuleek testuetan erabiltzen dituzten markatzaileak aztertzea du helburu nagusi. Ikasleek erabiltzen dituzten markatzaileak espainiar zeinu-hizkuntzako erreferentziazko praktika sozialekin alderatzen dira, hau da, gorrek ekoiztutako testuekin. Ikusi dugu ikasle entzuleek erabilitako markatzaileak gorrek erabilitakoetatik desberdintzen direla: eskuzko markatzaileek presentzia handiagoa dute entzuleen testuetan eta horrekin batera, markatzaile espazialak urriagoak dira eta eskuzko markatzaileez lagunduta agertzen dira. Ondorioei dagokienez, espainiar zeinu-hizkuntzaren modalitate espazialak eragin zuzena duela konexioan ikusi da eta hizkuntzaren ikaste-prozesuan kontuan izan beharreko ezaugarria litzateke.Item IKD GAZtE: ikaslea bere ikaskuntzaren giradari bilakatzen deneanCalderon Callejas, Oihane; Ortiz , LierniIKD GAZtE 2011/2012 ikasturtean jaiotako egitasmoa diziplina ezberdineko EHU/UPVko ikasleriak autogestionatzen dute, ikasleriaren ahalduntzea sustatzeko helburuarekin. Gipuzkoako Campuseko diagnostiko batean ateratako ondorioak aintzat hartuz, Ekimen Sena bultzatzen duen Ikaskuntza Modulua sortu zen eta ikerketa honen bitartez ondorioztatzen da moduluak ikasleriarengan ekimen sena, ikasten ikasi eta gaitasun zibiko eta sozialekin erlazionatutako konpetentziak nahiz bestelako zeharkako konpetentzia batzuk garatzea dakarrela. Hori kontutan hartuz, etorkizun hurbileko erronka nagusia moduluan konpetentzia gehiago garatzeko aukera zabaltzea eta ikasle, ikastegi zein eragile sozial gehiagoren inplikazioa izatea da.Item DOCENTIAZ programak HEFA fakultateko irakasleen irakaskuntza praktikan izandako eraginaMendia Urrutia, AitorDOCENTIAZ programak EHUko HEFA fakultateko irakaslegoaren irakaslanean duen eragina aztertzeko burutu da ikerketa kualitatibo hau. Ebaluazio orok hobekuntzarako balio duela ulertuta, bai eta EHUren plan estrategikoak bikaintasuna helburu duela ikusirik, testuinguru ezin hobea da HEFA fakultatea ikerketa hau aurrera eramateko, hezkuntzaren zientziez arduratzen den fakultatea baita. Honenbestez, kasu azterketa baten bidez eraman da aurrera ikerketa. Ondoriotzat, programa honek irakaskuntza praktikari buruzko hausnarketa bultzatzen badu ere, metodologiari dagokionean aldaketak behar dituela ezagutu ahal izan da.Item Ingeniaritzan geometria lantzera bideratutako planteamendu baten azterketa eta gauzatzeaAlvarez Gonzalez, Irantzu; Alberdi Zelaia, Elisabete; Eguia Ribero, Isabel; Etxeberria Ramirez, Paulo; Garcia Lopez, Maria Jose; Muñoz Matute, JuditIkasle askorentzat geometria arlo teoriko eta abstraktua da eta kosta egiten zaie ulertzea. Ikasleek geometriaikasten dutenean aurkitzen dituzten zailtasunak batez ere hizkuntza matematikoaren ulermenetik eta bistaratzeespazialerako gaitasunetik eratorriak dira. Proiektu honetan geometria lantzeko balio duten jarduera elkarreragileedo interaktiboak diseinatu eta inplementatu dira, ikasleei geometria ikasten laguntzeko baliabide berriak eskainiz.Ikerketa eta esperimentazio lan hau ingeniaritzako ikasleekin eraman da aurrera, eta bere oinarriak izan dirasoftware librearen erabilera, ikasketa dinamikoa, ikasketa aktibo eta autonomoa, diziplinartekotasuna bultzatzea.Item Laguntzen al dute testuliburuek zientzia ulermen kontzeptual sakona garatzen? Landareen nutrizioa aztergaiPedrera Diez, Oier; Barrutia Sarasua, Oihana; Diez Lopez, JoserraTestuliburuak baliabide erabilienetarikoak dira zientzien hezkuntzan. Ondorioz, horien azterketa funtsezkoa da bai ikasleek jasotzen duten instrukzioaren kalitatea eta tipologia ezagutzeko bai liburuak hobetzeko. Ikerketa honetan landareen nutrizioaren gaiaren lanketa aztertu da 1. Batxilergoko Biologiako testuliburuetan oinarrizko lau aspekturi erreparatuz: egitura, eduki kontzeptuala, irudiak eta jarduerak. Hala, EAEn gehien erabiltzen diren liburuek ikaskuntza erreproduktibo eta azalekoa sustatzen dutela behatu da; zientzien ikaskuntza/irakaskuntzaren egungo helburuak diren konpetentzia zientifikoaren eta modelo zientifikoen ulermen sakonaren garapenerako ahuldadeak erakutsiz.Item Argibideen eragina testu zientifikoen ikaskuntzan(JAKIN) Balluerka Lasa, NekaneItem Material kurrikularrak erreforman(JAKIN) Goia , XimonItem Teknologia berriak diskurtso didaktikoan(EUSKO IKASKUNTZEN KONGRESUAK) Lorente , EnekoItem Bat-bateko bertsogintzaren didaktikaz(JAKIN) Esnal Ormaetxea, PelloItem Arte-programa baten eragina sormen grafikoan, hitzezkoan, mugimenduzkoan eta soinu-musikarenean(GOGOA) Garaigordobil Landazabal, Maite; Perez Fernández, José Ignacio