83 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 83
Item Eugiko Munizio Fabrika Errealeko bi burdinazko balen karakterizazioaZalakain Iriazabal, Iñaki; Berlanga Labari, Carlos; Alvarez Vega, Lucas; Asa , Luis Enrique; Labé Valenzuela, Paco; Rivero Fuente, Pedro Jose; Rodriguez Trias, RafaelLan honetan, Eugiko Munizio Fabrika Errealean aurkituriko bi burdinazko balen analisi konparatiboa egin zen. Bala hauek, fabrikaren azken produkzio garaikoak dira (1766-1850). Hainbat teknika erabili ziren bi balen manufaktura metodoa identifikatzeko asmoz. Mikroegituraren analisiak fase ezberdinak erakutsi zituen. Analisi kimikoak moldekatze prozesuaren zehar giro oxidatzaile baten pean labearen tenperaturan ezberdintasunak zeudela iradokitu zuen. Mikrogogortasunaren analisiak diametroaren zehar ezberdintasunak erakutsi zituen. Ezaugarri fisikoetan eta lortutako emaitzetan oinarrituz, baletako bat metralla moduan eta bestea ribadolkinetan jaurtikitzeko bala moduko erabilerak zituztela pentsa daiteke.Item Euskal Herriko landa-komunitateen sintaxi berria: zehar-objektu izatetik subjektu izatera. Erresilentzia gaitasuna bi mila urtezRodriguez Lejarza, Ander; Narbarte Hernández, JosuEuskal Herriaren isurialde atlantiarreko landa-paisaia gizartearen eta ingurugiroaren arteko epe luzeko elkar-eragin konplexuen ondorioa da. Lau landa-guneren azterketa diakronikoak erakusten duenez, tokiko komunitateek abagune sozio-ekonomiko desberdinetara egokitzeko gaitasuna erakutsi dute ia bi mila urtez. Giza-talde hauek Historiaren subjektu pasibo gisa aurkezten dituzten ikuspegi tradizionalen aurrean, haien erresilientziaren ikerketak ukatu izan zaien protagonismoa itzultzeko marko teoriko aproposa da, landa-paisaiaren bilakaera orokorra birpentsatzeko bideak irekiz.Item Zamorako zeramiken beiratua egiteko zeramikariek erabilitako galenaren jatorrizko meatzearen identifikazioa, berun isotopoen analisiaren bidezSanchez Garmendia, Uxue; Billström , Kjell; Kielman , Melanie; Bellucci , Jeremy; Kooijman , Ellen; Arana Momoitio, Gorka; Garcia Iñañez, JavierLan honetan Zamorako XV-XX. mendeetako zeramika beiraztatuak aztertu dira, garai haietako merkataritzari, zeramiken eta lehengaien banaketa-fluxuari eta eskualde barneko zein eskualdeen arteko merkataritza-sareei buruz sakon ikertzeko. Honetarako, beiratuak egiteko erabilitako berunaren jatorri geologikoa aztertu da beiratuaren berunaren konposizio kimikoa neurtuz eta berunaren arrazoi- isotopikoak kalkulatuz. Horrela ondorioztatzen da Zamora probintziako beiratu zeharrargiak egiteko beruna Linares-La Carolina edota Alcudia inguruetan ustiatu zela.Item Ikerketa berregingarria analisi arkeometrikoan, kode irekia eta RCalparsoro Forcada, Estefania; Sanchez Garmendia, Uxue; Garcia Iñañez, JavierZeramiken analisia zientzia-arkeologikoko gai landuenetako bat da, izan ere, beste material batzuekin alderatuz,zeramikek iraganeko gizarteak ezagutzeko aukera handiena ematen dute. Nahiz eta ikerketa-prozesuan datuaketa haien tratamendu estatistikoak erabakigarriak izan, maiz, prozesuaren emaitzak soilik argitaratzen dira. Lanhonetan, zeramiken analisi arkeometrikorako guztiz berregingarria den estrategia bat aurkezten da, R programazio-lengoaian oinarriturikoa. Estatistika zurrunak (adib. aldagai anitzeko analisia) uztartzen ditu datuen-bistaratzetresnekin, horrela datu kimikoak eta arkeologikoak era integratu batean aztertzeko aukera emanez. Metodoarenerrendimendua frogatzeko, zeramika erromakiko-britaniar ezagunak erabili dira, (Tubben datu-sorta ireki batetikabiatuz). Ondorioz, R metodo ireki bat aurkezten da, GitHuben argitaratu dena eta antzeko analisi arkeometrikoakegiteko aukera ematen duena.Item Arkeologia eta auzolana. Hamar urteko esperientzia bat NafarroanMendizabal Sandonís, Oihane; Aiestaran De la Sotilla, Mattin; Ruiz González, Dani; Narbarte Hernández, Josu; Arrastoa Mendizabal, Manex; Edeso Egia, Mikel; Agirre Mauleon, JuantxoAranzadi Zientzia Elkarteak hainbat urteko esperientzia du Nafarroan arkeologia-egitasmoak aitzina eramaten, auzolanaren filosofian oinarritutako eredu batekin. Dinamika horiek arkeologia ‘soziala’ edo ‘publikoa’ deritzan joera teoriko-metodologikoarekin lotu daitezke. Lan honetan, azken urteetako proiekturik garrantzitsuenak aurkeztu eta esku-hartze prozeduraren nondik norakoak aztertzen dira, ereduaren ahulguneak eta indarguneak identifikatzeko eta etorkizunera begirako oinarri batzuk zehazteko xedez.Item Euskal arkeologiaren lanak. Historia eta azken hamarkada(JAKIN) Mujika Alustiza, JoxeanItem Santimamiñeko basurde bi humero ukituak(KOBIE: paleoantropologia) Mujika Alustiza, JoxeanItem Bertitzarana eta malerrekako trikuharriak(KOBIE: paleoantropologia) Ondarra Erdozia, PatxiItem Edestiaurreko oroitarri berriak Nafarroan(KOBIE: paleoantropologia) Ondarra Erdozia, PatxiItem Mulisko gaineko indusketa arkeologikoa. Urnieta-Hernani (Gipuzkoa)(MUNIBE: antropologia-arkeologia) Aranzasti , M.; Ibañez , Txaro; Olaskoaga , M.; Peñalver Iribarren, Xabier; Peñalba , M. C.; Ugalde , Txema; Uriz , A.