49 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 49
Item Larratze motaren eragina latxa ardien sistema batean; lehen emaitzakMandaluniz Astigarraga, Nerea; Ugarte Sagastizabal, Eva; Arranz Arriola, Josune; Ruiz Santos, RobertoNekazaritzaren ekoizpen handiagoa lortu nahian, larreek produkzio intentsiboko praktikak nozitzen dituzte, larratze sistema aldatuz. Maneiu aldaketa hauek sistemaren iraunkortasunari kalte egiten dio. Arazo horri irtenbideak bilatzeko asmoz, LIFE REGEN FARMING proiektuan nekazaritza erregeneratiboan oinarritutako jarduera ildoak frogatuko dira. Praktika hauen artean larratze bideratuaren bideragarritasuna sustatzen da, maneiu honek ingurumenaren aldetik zein artaldeen ekonomiaren aldetik daukan inpaktu egokiagatik.Item Noaingo oilategi-konpostagailua, etxeko soberakin organikoak aprobetxatzeko ikerkuntza partehartzaileaIbarguren Quintana, Ania; Sanchez Arizmendiarrieta, Joseba; Usanoz , Monica; Irigoien Iriarte, NatxoBio-hondakinak lekuan bertan tratatzea ahalbidetzen duen konpostatze sistema berritzaile bat aurkezten da: Oilategi-Konpostagailua. Oilategi baten egitura du, eta konpostagailu bat edo gehiago eduki ditzake barnean, parte-hartzaileek etxean sortzen duten bio-hondakina konpostatzeko. Oiloek, moko eta atzaparren akzioa dela eta, konpostatze prozesua azkartzen dute. Noaingo Zentzumenen Parkean (Nafarroan) aurkitzen den oilategi-konpostagailuaren 30 hilabetetako jarraipen emaitzak aurkezten dira. 30 familiak haien soberakinak eraman dituzte, datuak jaso dituzte eta trukean arrautzak, konposta eta egun batez oiloen zaintzaile izatearen esperientzia jaso dute. Ikerkuntza parte-hartzaile honetan datu gehienak familiek beraiek neurtu dituzte.Item Maneiu estentsibopean ekoiztutako behor esnea abeltzaintza-dibertsifikazio moduan: Esnearen kalitatearen azterketaBlanco Doval, Ana; Bustamante Gallego, Marian; Rodriguez Barron, Luis Javier; Aldai Elkoro-Iribe, NoeliaEkidoen artzaintza estentsiboak onura anitz dauzka; adibidez, paisaia mantendu, lurraren biodibertsitatea eta kalitatea hobetu eta suteak ekidin. Gainera, berotegi efektuko gasen emisioa txikiagotzen du hausnarkarien artzaintzarekin alderatuz. Euskal Herriko Mendiko Zaldia Euskal Herrian haragi ekoizpenerako erabiltzen den arraza da. Honekin batera behor esnearen ekoizpena dibertsifikaziorako aukera izan daiteke, aipatutako onurak areagotzeko eta landa-eremuak sendotzeko tresna izanik. Helburu honekin, edoskitze-aldi goiztiarreko esnea aztertu da, eta kalitatezko produktua lortu daitekeela frogatu da: serumeko proteinetan eta errautsean aberatsa eta gantz gutxikoa, baina bitamina liposoluble proportzio altuarekin. Honek etorkizunerako ikerketa bide bat ireki du.Item Ontze denborak zaldi-haragian duen eragina: kontsumitzaileen iritziaRivera Beldarrain, Lorea; Etaio Alonso, Iñaki; Rodriguez Barron, Luis Javier; Insausti Barrenechea, Kizkitza; Aldai Elkoro-Iribe, NoeliaZaldi-haragiak osasunari eta ingurumenari lotutako zenbait abantaila eskaintzen ditu eta horregatik ekoizpenak gora egin du. Espainiar estatuan haragi-ekoizpenerako zaldi gehienak ipar-mendebaldean kokatutako bailara eta mendietako larreetan hazten dira. EAEn zaldi-haragia ekoiztu eta merkaturatzeko potentzialtasuna badago, baina bere kontsumoa ez dago hedatua. Gainera, orokorrean, zaldi-haragiaren inguruko ikerketa gutxiago dago beste haragi mota batzuekin alderatuta. Ikerketa honetan zaldi-haragiaren ontze prozesua hutsean (4 °C eta ilunpetan) aztertu da: alde batetik, samurtasunean duen eragina instrumentalki neurtu da, eta bestetik, onarpenean duen eragina ebaluatu da kontsumitzaile ikerketa baten bitartez. Samurtasunaren handipena eta onarpenaren hobekuntzagatik ontze prozesuaren iraupen optimoa 7 egunekoa dela ondorioztatu da. Hitz gakoak: moxal haragia, haragiaren samurtasuna, ekoizpen-sistema estentsiboa, kontsumitzaileen onarpena, haragiaren ontzeaItem Nafarroako Aratxea izendapenean gizendutako animalien ongizatea: Elikadura konbentzionala vs Azpiproduktu begetalakRomero Lopez, Aroa; González Martínez, Pablo; León Ecay, Sara; Goenaga Rodriguez, Irantzu; Mendizabal Aizpuru, Jose Antonio; Insausti Barrenechea, KizkitzaIkerketa honetan, Nafarroako Aratxea izendapenean (BIG, Babestutako Izendapen Geografikoa) ekoiztutako Piriniar arrazako txekorren ongizatea ebaluatu zen gizendegi komertzial batean. Helburu nagusia elikadurak ongizatean izan dezaken eragina aztertzea izan zen, bi elikadura mota alderatuz, bata pentsu eta lastoan oinarritutakoa (kontrola) eta bestea azpiproduktu begetaletan oinarritutakoa. Ustiategiaren barruan, 4 txekor talde ebaluatu ziren, 6 animalia bakoitzeko (bi kontrol dietarekin eta bi azpiproduktuetan oinarritutako dietarekin). Oro har, ondoriozta daiteke ongizatea egokia izan zela talde guztietan, pentsu mota edozein dela ere, eta horrek atea irekitzen dio azpiproduktu begetalak animalien elikaduran erabiltzeko aukerari.Item Abeltzantza gaur egun eta mende honen hasieran Ezkioko herrian(EUSKO FOLKLORE) Zendoia Aranzadi, IosebaItem III.- Ekintza sailak Elosua(EUSKO FOLKLORE) Goñi Auzmendi, MirentxuItem Haragitarako behi-aziendaren elikadur estrategiaren azterketa Gorbeiako parke naturaleko larreetan(NATURZALE) Aldezabal Roteta, Arantza; Mandaluniz Astigarraga, Nerea; Oregi Lizarralde, Luis MªItem Egoera fisiologikoaren eragina Gorbeiako Parke Naturaleko abelgorrien etekinean(SUSTRAI) Mandaluniz Astigarraga, Nerea; Oregi Lizarralde, Luis MªItem Etxabereen identifikazio genetikoa(ELHUYAR) Estonba Rekalde, Andone; Jugo Orrantia, Begoña M.