Search Results

Now showing 1 - 4 of 4
  • Item
    Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren ereduaren inguruan eztabaidatzen
    Zubillaga Herran, Nerea
    Egun, Gizarte Zerbitzuetan erabiltzen den esku hartze ereduak gero eta zalantza gehiago sortzen ditu, errealitateari eta gizarte arazoei erantzun egoki bat emateari dagokionean. Artikulu honetan, Gizarte Zerbitzuetan, esku hartze komunitarioa garatu dadin, eman beharreko hausnarketa egin ahal izateko, kontuan eduki behar diren eztabaiden gakoak azaleratu gura dira. Horretarako, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema arautzen duen 12/2008 LEGEA eta horren inguruan egin diren lan ezberdinak aztertu dira, perspektiba komunitario batetik, Gizarte Zerbitzuek behar duten berrantolaketa eta eredu aldaketan, kontuan izanak beharko luketen eztabaidei bide emateko.
  • Item
    Zergatik ez da oinarrizko gizarte-zerbitzuetan komunitarioan sakontzen?: marko analitiko posiblea
    Zubillaga Herran, Nerea
    Egun gizarte-zerbitzuen inguruan ikertzen diharduten adituek, zein hauek ebaluatzeko adierazle eta txotenek, batez ere, oinarrizko gizarte-zerbitzuen dimentsio komunitarioaren aldeko apustua beharrezkoa dela azpimarratzen dute, are gehiago, egungo gizarte errealitatearen konplexutasunaren aurrean. Hala ere, gizarte-zerbitzuei erreparatuz gero, lan komunitario gutxi egiten dela ikus daiteke, baita oinarrizko gizarte zerbitzuetan ere eta horren atzean egon daiteken arrazoia ezagutu ahal izateko, analisi marko bat sortzea ezinbestekoa da. Hori horrela, artikulu honetan, adituen elkarrizketen bidez, gizarte-zerbitzuetan dimentsio komunitarioa gauzatzea baldintzatzen duten elementuak identifikatu dira hiru dimentsio nagusi izendatuz: politikoa, teknikoa eta lurraldeari dagokiona.
  • Item
    Gizarte-zerbitzuak eta gizarte-langintza: zein da zein?
    (ZERBITZUAN) Zubillaga Herran, Nerea; Berasaluze Correa, Ainhoa