Search Results

Now showing 1 - 1 of 1
  • Item
    Bideo-jokoen lokalizazioaren ikerketa deskribatzailea: garatzailetatik jokalarietara
    Zorrakin Goikoetxea, Itziar
    Bideo-jokoen salmentak urtero hazten dira eta irabazien zati handi bat lokalizazioari esker lortzen da (hots, itzulpenari gehi behar beste aldaketa tekniko, juridiko eta estetikoei esker). Erakutsiko dugu lokalizazioan hartzen diren erabakiek (kasurako, itzultzaile profesionala ala boluntarioa aukeratzea) ondorioak dauzkatela produktuan eta jokalarien iritzian. Hori frogatzeko, lotuko ditugu garatzaileen artean egindako inkesta bat, hamar bideo-jokoz osatutako corpus baten analisia eta jokalarien artean egindako bigarren inkesta bat. Horrela, lokalizazioaren bidea jarraituko dugu, garatzaileen eskuetatik hasi eta azken erabiltzaileetara heldu arte.