2 results
Search Results
Now showing 1 - 2 of 2
Item Tumoreak, estres sozialak eta estresari aurre egiteko estrategiek jokabide depresiboan eta garunaren aktibitatean duten eraginaGoñi Balentziaga, Olatz; Vegas Moreno, Oscar; Labaka Etxeberria, Ainitze; Garmendia Rezola, LarraitzDepresioak lotura estua du minbiziarekin eta estres sozialarekin, baina harreman hori eragiten duten mekanismoen inguruko informazioa ez dago erabat osatuta. Hori dela eta, tumoreek eta estresak garunaren aktibitatean duten eragina aztertzea du helburu ikerketa honek. Horretarako, OF1 sagu arrei B16F10 melanoma zelulak inokulatu eta azpitalde bati estres soziala eragin zaio. Tumoreak garuneko serotonina maila murriztu eta 3-HK neurotoxikoaren maila handitu du. Azken efektu hori estresari aurre egiteko estrategi pasiboak dituzten saguetan ere azaldu da. Jokaerari dagokionez, tumoreak sakarosarekiko preferentzia txikitu eta eremu irekiko frogan gelditasuna handitu ditu. Ondorioz, tumoreak bide toxikoa aktibatu eta jokaera depresiboak areagotu dituela adierazten dute datuek.Item Ingurumen zaratak eraginik al du 11 urteko umeen loaren kalitatean?Arregi Otxotorena, Ane; Lertxundi Iribar, Nerea; García-Baquero Moneo, Gonzalo; Vegas Moreno, Oscar; Lertxundi Manterola, AitanaIngurumen zaratak helduen osasunean, eta batez ere, loaren kalitatean modu kaltegarrian eragin dezake. Hala ere, umeen osasunean duen eragina ez da hain ikertua izan. Umeek, haien garapen fasean zehar jasotzen dute esposizio hau eta garai horretan funtsezko funtzioa betetzen du loak. Hori dela eta, ikerketa honetan, Gipuzkoako INMA kohorteko 11 urteko umeek jasaten duten ingurumen zaratarekiko esposizioa deskribatzea, eta hark loaren kalitatean duen eragina aztertzea izan da helburu nagusia. Ikerketa honetan ikusi da umeek ingurumeneko zaratarekiko esposizio altua jasaten badute ere, ez duela eraginik aktigrafo bidez zein galdetegien bitartez neurturiko loaren kalitatean.