2 results
Search Results
Now showing 1 - 2 of 2
Item Lupien (Dicentrarchus labrax) ataletan disruptore endokrinoen metaketa kontrolpeko baldintetanRos Ibarretxe, Oihana; Barbatto , Mateo; Izagirre Aramaiona, Urtzi; Bilbao Castellanos, Eider; Ortiz Zarragoitia, Maren; Prieto Sobrino, Ailette; Vallejo Ruiz, Asier; Etxebarria Loizate, NestorEgunero erabiltzen ditugun konposatu asko disruptore endokrino (EDC) moduan sailkatu dira bizidunengan izan ditzaketen eragin endokrino nabarmenengatik. Konposatu horiek banakoen intersexualitatea, malformazioak, ugalketa-arazoak eta tamainaren txikitzea sor ditzakete, besteak beste. Lan honetan, laborategian, heldugabeko lupiak (Dicentrarchus labrax) 4 EDCtara (17-β-estradiola, 4-tert-oktilfenola, dietilestilbestrola eta bisfenol-A) esposatu ziren 10 egunetan zehar metatze-maila aztertzeko (gibelean, behazunean eta plasman). Ondoren, beste 12 egunez eduki ziren ehunen berreskurapena aztertzeko. Lan honetan, EDCen kontzentrazio baxuek arrainetan hainbat kalte sortu dituztela ikusi da.Item Efektuei Bideratutako Analisia ospitaleko efluenteetan disruptore endokrino potentzialen detekziorako legamia bidezko in-vitro biosaioaz baliatuzLopez Herguedas, Naroa; Cano , Alicia; González Gaya, Belén; Alvarez Mora, Iker; Mijangos Treviño, Leire; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Prieto Sobrino, Ailette; Etxebarria Loizate, Nestor; Zuloaga Zubieta, OlatzOspitale efluenteak urgaineratutako kutsatzaileen ingurumeneko agerpenaren erantzule nagusietako bat kontsideratzen dira izaten dituzten farmako eta disruptore endokrino kontzentrazio altuak kontuan izanda. Lan honetan, efektuei bideratutako analisi (EDA) estrategia erabiltzen da bizkaiko ospitale bateko efluenteko aktibitate estrogenikoaren erantzuleak izan daitezkeen konposatuak identifikatzeko asmoz, zatikatze teknikak, legamia bidezko in-vitro biosaio bat eta susmagarrien analisia konbinatuz. Aktibitatea erakutsi duten frakzioetan detektatu diren estrogenizitatearen hautagaien artean bibliografian disruptore endokrino bezala nabarmendutako zenbait konposatu detektatu dira, hala nola, A bisfenola (1452 ng/L), butilparabenoa (37 ng/L), diurona (3.2 ng/L) eta progesterona (52 ng/L).